L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-7 (1993-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Mezuak

 

001/ Euria da. Egun sargoritsua izan dugu eta orain euria da. Soineko ederra nire arimarentzat, malenkoniaz bustiriko arimarentzat. Atzo beste liburu bat erosi nuen: Antonio Galaren El águila bicéfala: Textos de amor. Olerkia, antzerkia, elaberria, ipuina... dena gai berberaren inguruan: Amodioa. Beste gauza askoren artean hau ere kontatzen da: Bikote bat, berrogeita hamar urte elkarrekin, eta ez zioten inoiz elkarri «maite zaitut» esan. Aitzakia, denbora falta.

        Gaztelaniaz bi aditz desberdin darabilgu, euskeraz aditz bakar batekin adierazten duguna esateko: Te quiero / Te amo. Azkoz errazagoa izanik lehena erabiltzea bigarrena baino. Euskaraz aditz bakarra dugu bi esanahiak adierazteko. Arazorik balego, hiztunak, mintzatu bezain laster, argituko digu zer esan nahi zuen (Maite zaitut, bai, baina badakizu maitatzeko era asko dagoela, ezta?). Egia da! Oso zaila da batzutan «maite zaitut» esatea. Nik ez dut inoiz «maite zaitut» esan (maite zaitudala uste dudan arren).

Urdine Garziarena

 

002/ "Iturriak itzuli egiten dira, nongo suteen gatibuak?". E. Andrade berrirakurtzen ari naiz egunotan. Iturriak bezalaxe itzultzen dira oroipenak? Gaztelu Enparantzako arbolei begira nago banku batean eserita eta instant batez aterberik gibe dago ene gogoa, agerian zuretzako, berriro zuretzako.

Kathleen Garziarena

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.