L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-10 (1994-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Erramun Garziarenari "Literatura Unibertsalaz"

 

Izeko Garziarena

 

Poztekoa da elkarte honek bere ahaleginetan egin duen lanari jendaurrean estimazioa agertu, merezi duen heinean, eta akatsak zuzentzeko eskatzea, akats horiek luze doazenean. Neurri horretan eskertuta dago oharra.

        Tamalez ordea, "Salako angelu ilunean" idazkian eskatzen diren guztiak ez daude         EIZIEren esku, eta ia ziur gaude EIZIEren esku zeuden ia guztiak egin dituela EIZIEk. Alegia, argitu beharra baitago:

        1. EIZIEk proposatu eta itzulpenani zegozkion guztiak lotuta jarri zen martxan "Literatura Unibertsala" proiektua. Hark bultzatu ez balu ez zatekeen horrelakorik izango, ezta bere alde askotatiko eskastasunean ere. Itzulpenari zegozkionak EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lotu zituen, hitzarmen baten bidez. Hitzarmen honi, zuzentzekoak ikusi direnean, zuzendu egin da, eta ez da trabarik izan aipatu Kultura Sailaren aldetik, aitzitik baizik, eskuzabaltasuna eta adierraztasuna ageri izan dira hitzarmena aldatzeko tratu guztietan.

        2. Agitalpenari dagokionez, "Literatura Unibertsala" sailaren argitalpena antolatzeko, Eusko Jaurlanitzako Kultura Sailak Euskal Editoreen Elkarteari eman zion ardura dei publiko batez liburu sail horren argitaratzailea izenda zezan. Euskal Editoreen Elkarte horrek jakin zituen dei horretako oinarriak eta hark izendatu zuen epai mahaia ere. Azkenean, argitaletxeen aldetik jarri zen irizpide bakarra salneurria izan zen (halako ezaugarri jakin batzuk emanik salneurri apalena jartzen zuen argitaletxeak izango zuen liburuon argitalpenaren ardura). Hala izendatu zen, lehiaketa plika itxiz eginik, Ibaizabal argitaletxea, hurrengo merkeenak jartzen zuen salneurriaren erdia jartzen baitzuen. Argitaletxe batek behintzat (Elkarrek) bere haserrea azaldu zuen (Aurrez ikusi behar dira gauza horiek, amigo!)

        3. Geroztik, argitalpenaren eta zabalkundearen akatsak ikusirik, EIZIEk behin baino gehiagotan adierazi du bere kezka eta haserrea bai Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aurrean bai Ibaizabal argitaletxearen aurrean. Irtenbideak proposatu ere egin dira. Hori du bere egitekoa, beste guztietarako hitzarmenez loturik baitago.

        4. Erramun Garziarenari: Gauza hauek guztiak lehen ere argitaratu izan dira. Luma paperean jarri aurretik, tintaz baino arrazoiz bete behar da. Esanaz gainera beste asko baitago, eta beste askori, esateko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.