L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-10 (1994-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Kastillanoak eta erretzaileak

 

Afrika Garziarena

 

Beldurrez, ika-ikaraz, omen dabiltza kastillanoak Katalunian, diglosiaren beldur. Eta Euskal Herrian ere, euskararen inposaketaren aurka mugitzen hasiak dira, nola ez, beren arbasoen hizkuntzaren defentsan, bizimodu modernorako baliorik ez duen (UA dixit) volapuk honen aurrean. Eta euskaldun gaisook, tira, erritmoak biguntzen ditugu, ez dugu kontrako jarrerarik piztu nahi, Kastillanoek berek erakusten digute bide egokia: al euskera hay que mimarlo, no imponerlo. Beraz, mimoz hedatzen ari gara euskara, 2080 urteraino ez zaigu astirik falta. Zain dezagun euskara, arbola zahar hau, bonsaiak zaintzen diren bezala, mimoz, apurka apurka, presarik gabe: beti txiki geratuko da horrela baina, ez al dira ederrak bonsaiak? Hala ere, ez, azkarregi goaz, eta euskara alde guztietatik inposatzen diegu kastillanoei, eta kastillanoak kexu dira.

        Erretzaileak ere kexu díra. Martiri bat daukate dagoeneko: gizon bat ospitale atarian hil da Inglaterran, medikuek erretzeari uzteko esan eta agindua bete ez zuelako operatzerik nahi izan ez dutelako. Erretzen ez dugunon diktaduraren aurka errebelatzeko garaia dela uste dute erretzaileek: ez omen ditugu bakean utzi nahi inon, ke bako espazioak inposatzen dizkiegu, inposatu bai, eta hori ez da bidea.

        Baina, nik, 10-15 urteko memoria badut behintzat, eta gogoan dut oraindik 14 urte nituenean, edozein autobusetara ¡go ezkero, ondoko gizonak lasai-lasai erre zitzakeela nahi beste zigarro. Erretzaileei ahaztu egiten zaie hori: memoria "historikoa" (!) falta zaie. Erretzaileek bezala, kastillanoek ere memoria txarra daukate. Horregatik esan nahi nieke lasai egoteko. autobusetan ez erretzeagatik ez dela tabako gutxiago saltzen, 2080. urtean ez dela gaztelania desagertuko Araban, ez. Ez dutela arduratu beharrik: beren pinadi ederrean, bonsai bat baino ez garela ¡zango, ezer izango bagara. Lasai bitez; oraingoz libre da erdara autobusetan. Froga ederra izan dezake edonork Kilometroak edo halako batera autobusen batean joaten bada: ikastolakumeak lasai asko gaztelaniaz, eta zigarroa pizteko ere lotsa gutxi. Ez ausartu ezer esaten gero: faxistatzat hartuko zaituzte.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.