Emak Bakia Baita-ren
eskutik eta Gasteizko helbidez
kaleratu zen Garziarena 1992ko azaroan: "Hori da kontua, elkarrekin
batera pentsatzea; elkarri jakinaraztea noizbait ikusi, irakurri
edo pentsatu genuena. Ahal duen neurrian, Garziarenak horretan
lagunduko du". Ia hilabetekaria izan zen agerkariak (hamaika zenbaki
orotara) artikulu, gutun eta iritziak jaso zituen, denak Garziarena
deituraz sinatuak. Bi ale plazaratu ziren 1992an (azaroan eta
abenduan), zazpi 1993an, eta bi 1994an (otsailean eta ekainean).
Animalia irudiez apaindurik argitaratu ziren Garziarenak: elefanteak,
hipopotamoak, rinozeroak, igelak, dortokak, azeriak, jirafak,
kanguruak... Honela esan zuen agur: "Gehitu diogu geure papurra
modernitate euskaldun baten lerro dudatiari".
|