Literatur Gazeta
1985-1989
 


La Primitiva Casa Baroja argitaldariaren babesean, eta Koro Baroja idazkari zuela, 1985eko uztailean plazaratu zen Literatur Gazeta. Lehen zenbakiko editorialak azaltzen ditu aldizkariaren xedeak: "Ez dugu literatura teoria handirik nahi, gutxiago literatura teoria horregatik bandera egin (...) Liburu produkzioa gero eta handiagoa da. Kritika produkzioa gero eta murritzago (...) Literaturaren alorrean, informazioz eta kritikaz osatzen den abiadura aukeratu dugu". Hamaika Literatur Gazeta kaleratu ziren: hiru ale 1985ean, urtebeteko geldialdiaren ostean 1987an lau ale, 1988an hiru eta 1989ko apirilean azkenekoa (bikoitza zenbakiz)..


Literatur Aldizkarien Gordailua