L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern0200>— Guernika (1948-urtarrila/otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Oroipena

 

Pello Errota

 

Gure aintzinekoak zioten bizien ahantzia dala egizko illen obia. Orregaitik bear bearrekoa zait nere irakasle ta nagusi zanaren alde zerbait esatea, bere ongian eta oroipean.

        Laster bi urte Paris'en ustegabe iltzala Picavea'tar Rafael jauna izenez eta izanez arras ezagutua ta aipatua gure alderdi guzian. Idazlari jatorra zan. Beti mamitsuak Alcibarren idazkiak. Gero ta geiago gipuzkoarrak alkartzen ziran Donostiko izparringia, "El Pueblo Vasco", erosteko ta irakurtzeko.

        Askotan nere bitartez Alcibarrek zabaltzen zituan bere itzak eta mintzak. Alde guzietan ibiltzen nintzan, an-emenka, morroi ta lagun on beti. Alcibarren berriak emateko, pregoi-gizona ni, Pello Errota, Oyarzun'go nekazari gizaraxoa.

        Integristen artean sarritan ibili naiz. Gizon gaiztoak egiazki. Gorrota ta arrokeria, besterik ez bere gogo beltzan. Dana berentzako, deusik ez bestientzako, ez bakarrik ludian, baita zeruan ere... Gorrotatik borrokara ta gudara xuxen xuxen joatia, au izan da integristen naia ta lana. Zerbait ikusi ta ikasi dugu bide estu ta illun ortan joan diran urte abetan.

        Nere azkeneko bete-bearra Prantze'ko aldian egin nuan. Donibane-Lohitzunen nere nagusiak agertuarazi zuen "Gernika" deritzaion revistan nere itzak ere bota nituen. Ez lenoko itzak bezain alaiak, gaurko egunean goibela besterik ez baita nere gogoan. Bi seme illak, baserria sakabanatua, etxekoak erbestatuak, odola, nekia ta lizuna aberri guzian, ara emen irugarren karlisten borrokaren ondoreak. Borroka madarikatua.

        Bein, bada guxinez berrogei amar bat urte, goizeko dizdiak Ayamendiko gailura doi-doi argitzen zutenian, Bidasoko bide zabalean banentorren Altzateneko zaldi-karruan, etxe ortako primuarekin. Pozik giñen nere laguna ta ni illunpeko lanak ongi atera zirelako. Iñor etzan ageri bidean, e< eta karabineroak, loarkatuak baitziren bere txaboletan. Olako batian Askain-Portu aldamako inguruan agertu zan yaun bat, beltzez jantzia oñez eta bakarrik. Ezagutu genduen bereala Dn. Manuel. Irungo sekretarioa nere nagusia izan bear zuanaren aita. Gelditu genduen gure zaldia solasa txiki bat egiteko asmuan. Orduan Dn. Manuelek esan zigun Biriatura zijoala bere kristau-bearrak betetzera. Oitura ori artu zuen karlista gudaren aldian ikusi zituan gauz izugarriengatik.

        þ Emendik urbil, zion Dn. Manuele'k, ortxe Endarlaza'n, odola ixuri zuanian Santa Cruze'k, oartu giñen gure erriko erligioa makur eta oker zagola. Beste apez bat arkitu zen Endarlazan. Biriatuko apeza, ez Santa Cruz bezalakoa, ez odolezko apeza, banan gogo ta biotz onekoa. Geroztik Biriatura noa urtero elizkiak betetzera.

        Idazlaria zan Dn. Manuel ere. Oyarzungo mendi tontor bat. Arkale artu zuan izena. Bein, nere nagusiak, itz jolas batean, esan zidan Arkaleko oyarzuna zala Alcibar, Semea aitaren iduria, bai axalean, bai barnean. Eta nik, il arte, irudi maite ori eukiko det beti Oyarzungo mendien aurrian.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.