L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 13. zkia (1950-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ganichen Ordainbidea

 

Dominique Dufau

 

Kasik Urzuia mendiaren oinetan, Lekhorne eta Luhosoren hauzo eta artean, aurkhitzen da herri ttipi pullit bat Makaia deitua. Errevoluzione arte, izen bereko omen handiko Jauregi-tarren ontasuna zena.

        Aberaski zabaltzen ditu, mendiaran aldapa gora edo erreker buruz, etche-aldeen lur, sorro, iphular-ta larreak.

        Bide handiek ez dute jotzen. Denboraz, hararainon heltzea nekhagarri ziteken eta askok bazaukaten herrichka hori nombeit, han, Euskual-Herriko zoko urrun batetan galdua.

        Nork erran, dezake chuchen eta zertako hiritar erdaldun batzuek, bereziki, eman zuten gogoari, orai duela hiru hogoi bat urthe, Makaiaren irrigarritzea?...

        Makaiarra, —dudarik gabe hunen ichurapean Euskualduna—, bilakarazi zuten trufa-gizon.

        Gizaizoa !... Gapelua buruan, docha barnean, chamar labur batez aphaindua, zinta gorria gerrian, espartinak oinetan, lurrezko pipa motz bat ezpainetik dilindan, mokanes bat, —zerbeit barnean—, akhiloa bezala, espalda gora zaukan makhilaren puntan korropilatua, agerrarazten zuten jostagailu guzietan, bai kampoan, bai barneetan, denen irringarri.

        Nahiz, alabainan, balentria edertu, burlatzaleen gogo erneak ibilarazten zuen, gaizo trufa-gizona Parisen eta bertze asko toki urrunetan barna.

        —" Zer ikhusi duzu, Ganih, alde hetan? —Boo... mundua eta mundua.... Mundua aintzinean, mundua gibelean, mundua eskuin, mundua ezker, mundua orotan eta ni, hantchet, erdian.

        —" Ez zaituzte nihon sararazi? —Ba, ba, aras batez ereman naute sala handi batetara. Debruintchoa!Ederra dela toki hura! urreria, dena argi! Gure eliza baa zerbeit, bereziki adorazione eguncan, ahatik, barne hura nagusi dela!Hango jende-keta!. Bainon, nihor othoitzean ari!

        —" Gero? —Zer gero? —Ez duzu ada bertzerik ikhusi? —Booo.... ba, ba, baziren, ba, han, aintzin-zola batetan gizon eta emazte bat elgarri erasiaka. Ez diotet kasurik egin. Ez ziren neri ari. Banuen bertze lanik hango eerdurez begien asetzia!

        Zer aditzaileen irri karkarak!...

        Zombait eta zombait holako gaizokeri, funtsean ea afruntu?...

        Urtheak iragan dire.

        Makaiako Ganichek, —erran dezagun garbiki, Euskualdunak—, derama Aintzinekoek erabili bizi modua, urrats lan, mintzaira, ohitz beretan eta berekin, saila buru beretara.

        Adi gogor egiten diote trufer eta burlatzailer.

        —" Hauche da bada jeinde horien buru haustea!, du, irri aire batekin, erasten bere buruari. Hor dautzi chotilkeriaz hantuak. Tupin beltzean, balinbada, irakinaraziko dite goiznabarra! Gaitzak die, gaitzak!"

        Ganich, —izan dadiela Manecha ala Subero-tarra, Makaiarra ala Santagaztarra—, gizon lerden, bizi-kor, hazkar dago, dabila trufa bainon musika gehiago tutatuarikan ere.

        Ontsa ezin bertzean ditu bazterrera utzi Chamarra, zinta, pipa motza. Ez da, ez aphaindurean bakarrik ezagun fraidea.

                Ez dio beztimendu berriak funtsa aldainatu. Preseski, zeren, acholarik gabe, dagon bethi hein berean du, Ganich Makaiakoak eskarniatzailer irriak sarrarazi ohartu direlarik— ordu zuen—, Euskualdun tontoa egiazki norbeit dela, ez dela nor nahi, munduko zoko barneetarainon duela bere omen ona hedatu.

        Mendratzaileek nahi edo ez:

        Jakintsun zorrotzenak, aipatuenak ez dute aski asti, aski buru —alatze Euskuararen ikhertzeko, ikhasteko, goresteko.

        Euskual-Herritik urrunago tokietan egiten dituzte Euskualdun etcheak bakotcha bere izen euskualdunarekin.

        Alderdi beretan aurkhitzen dire " erreboteak", bat bertzea bainon ederragoa. Eskualde horietakoa gazteek ikhasi dute pilotan aritzen bai esku-uska, bai chisteraka, lehenago bezala herriz herri desafioak egorriz, denek chapeldun agertu nahizik.

        Bazter guzietan gapelua barraiatua da, urguluzki, handiek ala tikiek, buruan ekharria.

        Erresuma hainitzetan dire hedatuak, maitutuak Euskualdedun dantza eta kantuak.

        Erregeak, Buruzagiak, Ministroak, Kargudun handienak dire Makhil euskualdunaren jabe.

        Hau mirakuluzko gauza! Denak Euskualdunak dire: oihalak, bacherak, orhoipenak, janariak, sal-tegiak, diru-tegiak, kosta hegia eta ez dakigu zer!

        Nola ez aipa ikhastegi handi batzuen irakasmen euskualdunak. Euskual jakintzen biltzarrak-ta lanak?

        Berrikitan, Makaian, idaz-lari, neurt-lari, bertsulari eta jende oste batek egin diote Ganichi orhoit-garrrizko besta bat.

        Trufaren orde zer esku zartak!... Zer goresmenak!...

        —" Bai, gogotik, mendratu naute, dio irri aire gozo batekin. Hala ere nere etchea dener idekia da. Bainon, kasu! Ez ahantz nagusi baten echea dela. Hau da Ganich Makaiarraren. Euskualdunaren, ordainbidea."

 

Sempere.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.