L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 16. zkia (1951-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Idazle zârrak

Bernard D'Etchepare

1545

 

Ibinagabeitia'tar Andima'k

 

                        (V. STEMPF'en ekoizpena (1893) erabili dut

                        "LIGUAE VASCONUM PRIMITIAE" ri doazkonetan.).

 

Garai artan, Naparroa'ko Aginterria, Pyrene'ko Erreinua, Kastilla eta Aragoi'ko erreinuak erasotu, itzera zioan.

        Penintsula guzian, aldiz batez, Naparroa'ko Erreinua aundienik eta indartsuenik zenuten. Santxo aundiaren agintepean, arrigarriro bere mugat zabaldu-zear zitun eta Euskalerriak edestia ezagutu zun edapenik nasaiena iritxi zun. Zugatz mardularen sei adaburuak, izerdi eta azkurri bakarrarekin bizi zenitun. Berea zun, gainera, Sobrarbe. Bereak Oska ta Iaka oiek ere eusko-odolekoak berea Oka-Mendi'rarteko, eta gaur Burgos'en eskuetan dauden, lurralde zabalak. Bereak Errioxa, au ere euskal-belaunekoa, eta bereak oraindik, Asturias'etara doazen hainbeste eremu oparo ta naroak.

        Santoxo Aundiak eusko oroen batasuna bere agintapean antola zun, eta Euskadi, osotuaren ametsa mamitu.

        Orrez gainera, erreinu zârrak eder-lan guzietan loraldi betea ezagutu zun. Nun-nai Lekaretxe izugarriak eraiki zituten, eta aien barnean, antze ta ikas-lanari zekiotela eundaka praile bizi ziran. Nun-nai ere eliz eta katedralek, arri-antzetsus iositako atari zabal eta dorre garaiak jasotzen zituben. Gaztelu eraso-gaitzek ere, mendi gallurretan beren kopet illunak goratzen zituten. Santxo aundiaren eta Naparroa'ko Aginterriaren indar ta almena edonori erakusteko.

        Pirenear Erreinuaren indarra ordea, mendi garaietako izotz gogorra bezela, pitinka-pitinka ezarian-ezarian, urtuz joan zan; erregen erruz, lenik, aldamenetako aginterrien irrikaz urrenik. "Zorionekoa Naparroa, inguratzen duten mendiz gotortuko ba'litza" zion Dante'k bere " Jainkozko Komedian. Zoriontsuago ziteken, arrotzberi ta erdalkeriz bere burua iantzi-bearrean, euskal-gogo ta arimaz barne-muñak bete ba'zitun. Orratx, euskotarren erreinu aundiaren eriotz eta ondamendiaren oñarri nagusia, eta bakarra, gineratuko nuke.

        Bernad d'Etxepare jaio zanean, oxtian esan bezala, Naparroa'ko erreinuak bizirk zirauen, bainan bere muga extuen barnean. Ordukotz, Euskadi'ko zugaitz markularen adar gizenak, Napar-enbor ioritik iñausita zeuden.

        Gure gazteak, Donibane Garazi'n ikusi zuen lenengoz egizkiaren argia. Gazte azkar ta ausarta, Euskalerriko bideak barna oldartu zan. Gure erri aundiak ezagutu zitun, Iruña zârra batik-bat eta gztetasunak eraginda, amaikatxo ixkanbila ta burruka gogorretan bere adorea erakutsi zun.

        Emakumeek batez ere, galai gaztea txorabiatu ta erotzen zuten. Maitemindurik, soin-irritsen agatsetan atertu gabe zebillen, ta maiz, arrisku gorrienetan bildurik arkitu zan bere amorio beroa epeldu bearrez.

 

"Nihaur ere ibili niz anitzetan erorik

Gaoaz eta egunez, hotzik eta berorik;

Loa galdu, pena aski..."

                                       (Amorosen Gaztiguya - L.V.P.)

 

        Amaikatxu neska lirain eta andre eder ere beso (zaintsuen artean estutu zitun gazte egon-ezin ark. Bainan laister ikusi zun Bernar'ek bizibide artatik leize sakonenean amiltzera zioala, irrits eta lera sutsuei esti eragingo ez ba'zien.

 

"Nik ere uken ditut zenbait ere amore.

Bainan andik extut ukhen probetxurik bat ere.

Anitz pena, arima gal hanera neuri ere,

Amoretan., plazer baten, mila dira dolore."

                                        (Amorosen Gaztiguya-L.V.P.)

 

        Adoretsua izaki, egun batez eliz-gizon egiteko erabaki sendoa artu zun:"Orai oro nahi nuke liren Iainkoagatik". (Amorosen Gaztiguya-L.V.P.). Eta lenagoko gazte ertzoa, apaiz kementsu biurtu zan.

        Aren bizitzaren gora-berak kantuetatik eratzi ditezke, ala ere zenbait ibilaldi illunpean gelditzen zaizkigu, batez ere "Bernard d'Etxeparen Kantuya"n darabilzkianak. Erregearekiko zedukan zintzotasuna orratio, argi ta garbi ageri zaigu berak dionetik.

        Etxepare, euskaldunentzat aintzabide argiena duzute. Berak lenego atxur-ukaldia eman zun euskal-soroan. Zegokion oldarrez, euskaldunak luzaroko lo-alditik esnatu nai izan zitun LINGUAE VACONUM PRIMITIAE 1545'garrenean argitara iaurti zunean. Bertsu apainetan idatzitako liburua, erri ta euskeraren maitasunez gainezka.

         "Miraz nago, dio itzaurrean, lengoje propriaren faboretan euskeraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera nola bat ere ezten asaiatu, zeren ladin publika mundu guzietan, bertze lengoajiak bezala ain eskribatzeko hon dela ".

( L.V.P.-Eskeintza).

 

        Orduko euskeldun ergelek aintzat artu apaiz garai arren oiu ozenak. Lo-zorroan zeuden, eta lo-zorroan iraun zuten. Berpiztearen oinarriak iarri zitun Bernard'ek, bainan euzkotar zozoek, etzuten euskel-iauregirik iaso nai izan piztile gartsuari iarraituki. Garai artako euskaldunak Etxepare'n deadar beroaz iabetu balira, gaurkoan ez genun euskerarik era ain deitoragarrian ikusiko.

        Liburutxo aintzagarri eta gogoangarri artan, apaiza alde bat, eta gizona beste bat ageri zaizkigu. Gizonari dagozkion olerkiak, gazte-aroan ondutakoak dirudite. Maitasun olerkiak, emaztekien ohorez eginak. Maiz gordin, gaurko bertsolari gordinenak egin ditzaken baino gordinagoak. Ala ere, eder pizkor eta egitiak. Andik ageri da, dure gaztearen soin eta biotz osoa, emaztekiek dardarazten zutela; ta Bernard'ek dardara ori bete-betean olerkietan irauli zigun.

 

"Andre eder gentil batek bihotza deraut ebaxi

                Harzaz orhit nadinian deus ere ezin irexi."

                                                  (L.P.V.-Amoros Sekretugi dena.)

 

        Etzun âlkerik izan maite-kanta gordiñenak euskeraz emateko. Zergatik izango zuen? Diot nik. Euskeraz ere ezin ote ditezke gai guziak azaldu, edota euskerari bakarrik jarri bear ote dizkiogu mugak? Poeta dan olerkariak, bere bulko ta naikariak estalki gabe argitara bear ditu, gure aurreneko olerkari garaiak egin zun bezela. Bestela aren neurtitzak arimagabeko ta elkorrak izango dira, ots, bizi-gabeko gezur utsak, txukun edo itxuskiago antolatuak.

        Zer ikasi ugari gure zenbait olerkaritxo mengel, zurbil, margul eta kolore-bagekoentzat. Ikas bezate Etxepare'n neurtitzetan gizon izaten eta beren bulkoak âlte gabe iraultzen. Bakoitzak bereak oro bear bezela euskal neurtitzez iantzi bitza. Gurean ere, beste errialdeetan bezelako asmo, pentsamendu ta naikariak sortzen dira noski.

        Bainan euskaldunak ikus-naspil zoro batez jota arkitzen gera, Lizardi olerkariak zionez: "Euskera Yainkoaren ao-mineko izkuntza bereiz bat dela uste izaten dugu: beti-garbi bat, erdoi-ezin bat; eta eztakigu guk ain errez egotzitako alderdi on oiek ustelak dirala ta gure zabarkeri zârraren ume: euskera ez landuak sortu ditula" "Ta egia au da: euskera ezta, nabarbenki, oker-bide, iakin-bide egin eztegulako; eztegu egin iakinbide zuzen ta ez ere makur". (ITZLAUZ -Egia ikus dezagun, Ama!)

        Esakuntxo oiek ederki datozkigu, betiko euskaldunoi, Bernard Etxepare'n olerkietaz izan dugun muxin edo nardari gagozkiola. Lizunkeri-antz pizkat dariela aren bertsuei? Ori orrela ezkero, gizon exkaxak gaituzute, aren bertsu gogor ta zaintsuen aurrean Jainkoa iraindu edo lili-txuria muskilduko zaigula uste ba'dugu. Euskera ez landuaren apuko eroak auek ere.

        Etxepare'k euskera izkuntza guziak bezelakoa nai izan zun, ta orregatik âlke ta estalki gabe bere pentsamenduak erein zitun, eta ederki egin zun. Onatx berk diona itz aurrean:

 

    " Eta kausa orregatik gelditzen da abatuturik ezein reputazione bage eta beste nazione orok uste dute ezin deus ere eskriba daiteyea lengoaje artan (euskeraz) nola beste orok eskribatzen baitute berian".

 

        Bainan, are argiago ageri dira euskerarekiko Etxeparen asmoak "Kontrapas" deritzan neurtitzetan. Olerki ortako lên bertsua maiz aotan erabili izan dute euskaldun aunitzek, bainan neurtitz ori baino sakon ta garaiagorik arki diteke "kontrapas" ean:

 

                "Bertzeak orok igan dira

                Bere goihen gradora.

                Orai hura iganen da

                Bertze ororen gainera."

                            (L.V.P. - "Kontrapas")

 

        Azalbearrik ez du ahapaldi orrek, berez mintzo zaigu bear bezin ozenki. Ala ere, Etxepare berberaren itzak iarriko nizkioke azalgarritzat, itzaurretik iasota, ark, iñola ere etzula mugarik nai izan euskerarentzat argi asko adirazten dutenak:"... eta baskoak, bertzek

 

     "bezala, duten (dezaten) bere lengojian eskribuz zerbait doktrina eta plazer artzeko, solaz egiteko, kantatzeko eta (dezaten) kausa oboro haren abatzatzeko.

(L.V.P. Sarrrera)

 

        "teyela lengoaje artan (euskeraz) nola beste orok eskribatzen

        " Ginen direnek" ordea, soraio ta makur ibilki, etzioten gure izkuntzari Etxepare'k amestu edapen osorik eman. Eta oraindik ortan bizi gera, itxu eta gor.

        Bakoitzak, ark bezala, erabil dezala euskera, buru-biotzetan sor asmo ta gogai guziei gizonki aizemateko. Orrela gaituko dugu edozertarako gure izkuntza, eta iakintza-iturri biurtuko, ez orainarte bezela, ilunpe-leze.

        Maitasuna pil-pil ta gainezka bularpean zebilkion, eta maitasuna ta maitakeria berak senti ta nabaitu bezala kantatu zituen Etxepare'k. Oker ala zuzen? Dena den, berak ikus eta bizi zuenez behintzat.

        Eta Etxepare, iñolaz ere, aintzagarri eta jarraigarri zaigu.

 

11-IV-51



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.