L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 17. zkia (1951-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gaupe hotz huntan

 

Iratzeder

 

Gaupe hotz huntan aspaldi, beha nagozu, maitea.

Ez zaitanez argituko hoin maite begitartea.

 

Itundu arte aitu naiz begien garbiz urdintzen,

Zure begiak neretan maitez-ur ahal ditezen.

Egun guzia aitu naiz ene gogo-ta bihotzen,

—Barnago ziten nitara—, zuri pentsatuz, zabaltzen.

 

Gaupe hotz huntan aspaldi, beha nagozu, maitea,

Ez zaitanez argituko hoin maite begitatea.

 

Urharts bat ala hasño bat nunbeitik entzun orduko

Ene bihotz hustuari pilpil gaitzak pizten zaizko:

Ager ba, elgarri mintzo, gauden behakoz behako.

 

Ene auhen amultsuak adi-zkitzu ba, maitea,

Irriz argi dakitala, oi, zure begitartea.

 

Arrats aphal-aphalean heldu zare ezindua,

Bihotz orotan jasanik bizitze hunen gudua.

Heldu zare herrestaka, odolztua, erhaustua,

Ez duenetz nehork pleinuz entzunen zure pleinua.

 

Hemen nauzu hatsantua: nun othe zaude gordea?

Hemen nagozu, maitea, maitez nigarka zu beha.

 

Zato eta zure minez gaiten biak luze mintza:

Ene ezinak bederen min horiek gocha bitza,

Piztucherik has dezazun gauetako gudu beltza,

Nunbeitik kantuz entzunez zure maitea hunen boza...

 

Hara han zure urhastsa, ure hasperen luzea.

Ai! hor zaitut hor,-Maitea, erhauts oinhazez bethea.

 

Behazue, zelaitarrak, zer bizitzea, zer boza:

Bihotz huntaz gachatzea Kristo Jaunaren bihotza!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.