L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 18. zkia (1952-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Urr-orr atzizki illotzak

 

Zelai

 

Amaikatxo atzizki zoragarri ba'ditu gure euskea zârr onek bizigabeturik, zugaitz ezearen abarrño igarren iduri.

        Urrunez-urren galtzen ari zaizkigu atzizki bizidunak erri zumearen ezpañetan eta emeki-emeki itz jakin batzuei itsasirik gelditu oi zaizkie beroien erroko bailiran.

        Adibidez, euskerari bizi-guna zerion garia artan, euskaldunak -ki atzizkia erabilli izan zuten edonolako janariketa adierazteko: Alaxen: txerriki, carne de cerdo; arraiki carne de pescado; eperki, carne de perdiz; odolki, morcilla; saieski, carne de costado; ogi (antziña orgi) oreki, au da oreaz egiña eta alaxen bearr beste itz osatu zituzten gure aurrekoak edozer janari mota adierazteko.

        Alabaña, zorioneko aldi artan gure osabak euskal-senaren jabe ziran eta euskaldun bakoitzak igartzen zion atzizki ororen edo geientsuenen esanaiari, iñolako erderetara jo gabe.

        Gaurko euskaldun zeak ordea 1 -ki orren esanaiari eztio igartzen edo itz berri bati eraxteko lain asmamenik eztu behintzat, euskal-izkeraren suma galdu baitute oraiñaldiko euskaldunek eta buruz ikasitako eperki, odolki, txerriki eta abarr esanarren eztizu jakingo -ki atzizkia janari berri bati eraxten. Ta, ez jakiñean erderara jo bearr...

        -ki atzizkia bizidun zan garaian etzuten noski gure osabak gaurko "helado" rik ezagutzen, bañan ezagutu ba'lezate, elukete noski "helatua" bezelako mordollokerira jo bearrik izango. Ez orixe.

Eperki, txerriki, eta odolki' ren gixa, izozki (ormaki edo leiki berebat) esango lukete lardaskeritan aritzeke.

        Euskeraren giarr eta azala maiteki aztertzen aritu diran euskaltzale bikañak, illik zetzaten anizka atzizki berpiztu dizkigute, beren esanaia liburu zarretan edo atzizki berberen jokabidetan billakatuz.

        Alabaña, ba'dituzu beste atzizki batzuk zearo illozturik, inuñgo liburu ta literaturetan bizi txinpartik agertu eztutenak. Auen esanaiak zeatz-meatz eztitugu iñoiz jakingo, baño, lausoki bada ere beren esan-gunak islatu ditzakegula derizkiot beren eraxkiñai ongi oartu ezkero. Atzizki oetakoxea dugu-urr, orr.

        Ene ustez, urrr-orr'ek "agudo", "cónico", "cortante", "sobresaliente" edo orrelako zerbaitsu adierazten digu. Ona, bertan, elburu ontara erakarri nauen itz sorta.

        UR'ekin: Atxurr (aitz-urr), azala; aizturr (aitz-turr) tijera; Ttutturr (e), aitz zorrotzai esan oi diote Aralarr'ko artzaiak (alaxe Urdaneta'ko ttutturre esan oi diote Mallotako mendi zorrotz-zorrotzbati. Benaparro-Lapurdi' tan berriz ttutturr (u); kukurr edo tutur egaztien "cresta"ri; sudurr, nariz; gallurr, mendi gañari, ezurr, hueso; egurr, leño; izurr, rizo edo pliegue (kiskurr ere bai); muttur, extremidad; zintzurr, garganta; zimurr, arruga; ixuntxur, jiba, promontorio, orzuelo, cumbre; txurr (o), Otzaurte ingururetan mendi puntta batzuei esaten diote: Garagartza'ko txurroa ta abarr. Mendaurr (mendaurr) 2, Sunbilla-Ituren arteko mendia. Mendi zorrotza esan nai du ta alaxen da baiki.

        -OR'ekin: Listorr, aguijón de la serpiente3; pikorr, grano de cereal; tontorr, gandorr eta galdorr, cumbre, cúspide, vértice; konkorr, jiba; txondorr, pira de leña (ikatz egitekoa, alegia); txintor, longaniza, chorizo; tzintxorr, cascote de piedra; txokorr, espiga desgranada de maíz; izorr, orzuelo; aizkor (a), hacha. Aneto, Pirene'ko mendirik garaienarenalbo-alboan b'dago mendi-puntta zorrotz eta gaizto bat Astor' (aitz-t-orr) izenekoa. Catalunya'ko alberdi au euskal-kutsuko izenez zearo ornituta dago eta mendi orren izenak "peña aguda" esan nai du.

Ortz, orratz eta orraizi'ren lenengo osakiñak emen aztertu degun atzizki berbera ba'ledi, -orr elitzake noski, atzizki izanen, itz bizi bat baño.

        -Orr,-urr'ekin bildutako itz oek, neri berealako batean gogora etorritakoak besterik eztituzu. Egonarriz eta luzaro arituz gero lan ontan sorta mardul bat bil litekela derizkiot nere irizpidearen sendogarri.

        Dana-dala, emen bildutako itz sorta au aburu baten eustazpi izateko lain derizkiot.

        Idazlantxo ontako itz-zerrendak darakuskigunez -orr, -urr, atzizkiak etzuten beren esanizuna zeatz mugaritzen. Zorroztasunaren iduripena lausoki agertzen ote zuten ba'dirudi.

 

Donosti'n, Azaroa'k 10.1951.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.