L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 21. zkia (1952-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gizalekoreko izateak euskaldunen eta kelten fokloreetan

 

Mirande'tar Jon'ek

 

Arduraz eta atseginekin irakurri dut GERNIKA'ren 18'garren zenbakian J. Th. Labandibar'en idazlana: "Elementos Míticos en las Leyendas de Azkue". Azkue aundia asi zitzaigun Euskalerriaren Jakintza billatzen eta biltzen. Aren bil-lanari jarraipen eman bear diogu orain euskaltzaleok, arek jaso elezaarrak adi-erariz, gure erriaren arima ezagut dezagun —Labandibar'en itzatan—, elezaar orientan bai'dago Euskal Endaren egiazko folklorea eta ez bakarrik Pernando Amezketarraren ipuinetan edo pilota, fandango, mus eta beste baskokerietan. Zoritxarren, jakingarri aunitz betiereko galdu ditugu beranduegi eman ziralako bilaketa orri euskal-jakintzariak. Bear bada ere, gure nausi tenporal eta izpiritualek indarrez erauzi zituzketen Euskaldunen gogo-biotzetatik paganu-usain geiegi zeukaten erri-sinespenak...

        Keltalari bezala, zeapen zenbait eman nai ditut emen Kelten gizalekoreko izateei buruz, Labandibar Jaunak idatzi lanaren osogarri. Leenik erran bear diot egileari Irlanda'ko "laminak" ez duela Banchi izena, bainan Sidh edo Beansidhe, ingleraren orthographian: banshee. Izen orrek erran nai bide du bake (sîd goidelera —gaelic— zaarrean), emakumea (bean). Bestalde, beansidhea ez da zearo gure laminaren antzeko, geroxeago erakutsiko dudan bezala.

        Euskaldun laminen iduriago dira Gales'ko Tylwyth Teg edo Enda Ederrekoak: auek ere izate txiki batzu dira (nid ysbrydion, ond pobl Fychain ydy'zoletan bizi diranak. Beren deituraren gatik, tylfyth teg'eko emakumezkoak bakarrik dira eder; gizonezkoak beltz eta zatar dirade. Enda Ederrekoek ere gizakumeetako emagin baten lagungoa eskatzen dute sarri: ondo ordaintzen dute, bainan bere ekintzan ari dalarik, ama, aurra eta aita baizik ezin ikus ditzake, gainerazkoak oro gandu batek estalirik daudelako; zenbait aldiz aitak ur bat ematen dio aurraren begiak igurtzeko, bainan oartu gabe beraren bagiak arekin igurtzen ba'ditu emaginak, ganduak eskutatzen zituenak ikusten ditu orduan, ezkerreko begiarekin, eta tylwyth teg'ek begi ori zulatzen diote... Galestarren sinespen orrek oroit-erazten digu osoki "Lamia bat eta bere emaina", Azkuek dakarren euskal-ipuina ('in Euskalerriaren Jakintza, II, 135).

        Alas ere Enda Ederrekoak ez dira gaiztoak: lagundu omen diote gizakume beartsu bati baino geiago, egunero txanpon bat utziz toki berezi batean. Bainan txanpona gaizki igorri gogo ba'du, orbel biurtzen da.

        Landetan ikusten dira maiz toki batzu, aietan belarra muskarrago bai-da, Frantzian uste zuten, leenago, sorginek akelarre an egiten zutela eta sorginek akelarre an egiten zutela eta sorginoboak (ronds de sorcières) deitzen zituzten toki oriek. Galestarrek, berriz, Enda Ederraren dantza-tokiak dirala diote (dawnfeydd y Tylwyth Teg). Ene Zuberoerrian ere uste ori ba'zuten.

        Enda Ederrekoak ezilkor dira edo, beintzat, gu baino askoz biziluzedunago. Iñoiz ez dira zaartzen ez eritzen; kantan eta dantzan diraute beti, manuren musika lagun. Batzuetan Tylwyth Teg'eko emakumezkoak gizaseme butekin ezkontzen dira (ef. Bizkai'ko ipuina "Lamina bat ezkongai", Azkue, o.c. II, 194). Gizonezkoak ordea, ez dute sekulan gizalabarik andregaitzat biltzen, itsusi eta zatar bai-dira.

        Ageri danaz, alkarri urbil ditugu Gales'ko Enda Ederra eta Euskalerriko Lamin-enda. Ene gardiz, beraz, laminek ez dute izenaz beste zer-ikusterik Phrygeia'ko Erreginarekin: Sarkalde-Europa'ko kultur-oboan jaio eta aziak ditugu dudarik batere gabe.

        Izate maitagarri oien berri geiago ikasteko, Irlanda'ko Beansidhe'aren gana itzul gaitezen orain.

        Goidelen (Gael) aintzineko historiak dionaz, erriko leen izaleetatik ziran Tuatha Dê Danann edo Dana jainkosaren Gizeliak. Irlanda'ratu baino leen, gizeliok egonik ziran "munduko ipar-izaroetan, aztigoa, sorgintza eta mageia ikasten". Elezaar batzuen arauera, beansidheak dira Tuatha Dê Danann'en ondokoak. Guizakumeak lirake beraz, bainan beste gizendak baino aunitzez azkarrgo eta indartsuago, Jakintza Eskutuaren jabe diralako. Ene aburuz, aatik, sinespenorrek maskaltzen du beansidheen egiazko etorkia: beste elezaar geienen jakilegoatik, izate oik gizagaindiko dirala ageri du; mundu onen bestaldean bizi dira. Bestalde orri izen auek eman oi zizkion Goidelak: Gazteen erria (Tîr na-n Og), Poz-selaia, Agindu-lurra... Itxasoan zegon atseguin-erri ori bañan itxaslariek ezin ikus zezaketen: iduripen batek atzipeturik, uinak baizik ez zituzten aren lekuan ikusten.

        Enda Ederrekoak ez antzo, beansidheak oro emakumezkoak, eta gure laminen aitzika, gizalabak bezal-bezala ziraden arpegiz eta kaizuz. Aiek ere maitemintzen ziran noiztenka gizaseme batekin beren egoitzara eroan oi zuten, ondorengo ipuin onek erakusten digunaz:

 

        Bein Kondle Gorria, eun Borroketako Kondén semea, aitarekin zegon Goi-Usnech'ean. Emakume bat ikusi zuen etortzen, oi ez bezelako jantzitan. —"Nondik ator, emakume?" erran zuen—. "Bizidunen Lurretik orra nauk, erantzun zuen, an ez bai-da ez eriorik, ez ogenik, ez utsik. Taigabeko apaiduak egiten ditiagu adelantu bear izan gabe batzarre ederrak báditu liskarrik gabekoak. Bake (sîd) aundian gaudek, orregatik side (orain: sidhe) deitzen gaituk". —Norekin aiz mintzo, mutil Kond'ek erran zion semeari. Emakumeak erantzun zuen: "Aria jatorreko emakume gazte eta eder batekin mintzo duk, bein ere ilen edo zaartuko ez dana. Maite diat Kondle Gorria! Dei egin dioat, Poz-Zelairat jin dadila, an bai-dago Boadag erregea betiereko jaun; nausi danez geroztik, aren erriak ez dik ez auenik ez lorrik ezagutzen. Ator nirekin, Kondle Gorri, idun apain, argia bezain gorria... Ene deia onartzen ba'duk ire ederra ez duk zimelduko..."

 

        Ikusten dugu Beansidheek ba dutela egite aundia Tylwyth Teg edo Laminekin. Berdin ez dira orraitio. Goidelen Beansidhea gizagaindiko izate bat da: bestaldean bizi da, paganu-atse-baratzeko aingeru-antzean. Gales'ko Tylwyth Teg'ak eta Euskalerriko Laminak, aldiz, enda naastuak dira; batetik ezin ukatuzko askazigoa ba dute beansidheekin; bestetik gogoratzenago dizkigutte erri guzietan aurkitzen diran gizapetiko izateok, —Okkultisten izkeran "elemental" izendunak— naiz suarekikoak (salamanrekikoak (gnomi). Izaeraz ez dira gaitoak, isekari eta mutiri baizik; bainan magistak bere menpera jar ditzake. Gizarimarik ez dute eta arima bat irabazi naian, saiatzen dira giza-La Motte-Fouqué German idazlearen kondaira pollita).

        Ba lidurike Galestarrek eta Euskaldunek bi eratako tradizioak naastekatu dituztela bitariko izateok. —Enda Ederrekoak eta laminak— sortzeko. Aralar mendian bizi dan "Maitagarria" dukegu ausaz, Euskalerriko folklorean, Irlanda'ko beansidheen aizpa bat.

        Eta zer dira bada jatorriz gizalekoreko izate oik guziak? Materialistek erranen dute eskierki, errien sineskeriak baizik ez dirala. Zenbaitek, berriz, Arriaro Berriko gizenda batentzat dauzkate ("Homo mediterraneus" dalako aren enda). Beste enda aundiago eta indartsuago batek W-Europa beretu ondoan leen izaleak leizeetan eta arpe-zuloetan eskutatu ziran, bainan, zeukaten beldurraren gatik, eorri-berriai agertzen zitzaizkien noizik bein, eta orela Troll, Goblin, Fadet edo Laminen baitako sineskeria sortu zuten —alegia— auen artean. Euskaldunak jadanik ba'zeuden ordea, Naufarroa'ko mendietan, Arriaro Berrian: orregatik laminen etorkiak askoz zaarago izan bear du. Butzeuk diote Beraz, Sarkalde-Europan aspaldi-aspaldian bizi omen ziran Lapon edo Mogol antzeko gizenden arrastoak dirala.

        Nai dut... bainan ez diet gure lamin pollit, adats-orailei "Homo mediterraneus", are gutiago Laponen antz aundirik atzematen; gainera parregarri zait gizalekoreko izate oiei anthropologoen begiekin so-egitea. Ez! Zer diran ulertzeko giltza ematen digu Kondle Gorriari gertatuak, arek bakarrik zuen bizidunen Lurreko emakumea ikusten, biek alkar maite zutelako. Jenderik geienak ordea, begiri ez dute gizagaindikoak ikusteko, gizakumeen lur oni eutsiegi izaki, Labandibar Jaunak dio: "... Por aquí se ve que el ir en ayunas al monte es exponerse a la aparición del Basajaun o de la Basaandere ". Iñakaz mintzo dala aier naiz, alta egia da: barurak ere, soina eta soinarekiko berjakintza sorgortzen dituelarik, gizona transa-antzeko egoera batean jar dezake zenbait aldiz. Orduan, beste Jakintza gorago batez baliatuz, izadi —eta gizadiraindiko zerak "ikus" ditzake, barne-begiz; ezen, ene irakasle oi batek nonbait idazten duen bezela "ainbat erizten diogun Mundu ikuskor eta kukor au ez da egiazki bizi dan Munduaren errainua baizik, errainu auldu bat". (R. Tocquet, in "Les Phénomènes physiques de la Méta-psyehlque").

        Egungo egunean, ia iñork ez ba'ditu geaiago laminak batzen, ain ugari ziralarik leenago, ori ez aal da Tradizio-zaleek aipu duten "munduaren gotortzeak" —munduaren aurreraztzeak, naiago ba-duzute, ekarritako ondore bat? Egia da ekarri dizkigula ere Demokrazi eta Atomaren Physika... Oro ezin euki dezakegu.

 

París'en, 5.-3-52.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.