L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Arrantzale zaharraren dritxoak

 

Herri askotan ibillia naiz gaztetan. Orduan ez nintzan arrainez asko arrenguratzen. Herriz herri zama-ontzi batean genbiltzan. Itsas-ontzi harek, batean garia, bestean burdin-mia, batzuetan izai-unkuak eramaiten zituen. Munduak zeiar ibilli denbora haietaz eta orduko lagunez ederki oroitzen naiz; eta gomuta horrekin ikusten dut zer mutil ezaxola nintzan orduan eta zer original eta zoro tanda ginen.

        Gehienak ontzi obeagoetan ibilten ahal ginen, gure akats eta uts zenbaitek kanpora botaerazi ez bagintuzte. Maiz itsasoa bairatsu zen eta orduan gure kezkak, gure griñak, gure arrengurak, joandako ekaitz eta aizeek eramanak ziren. Egun geldi haietan gerthatzen zitzaigun, noizpeinka, berbaldi eta gonbersa sakonik edukitzea. Halako batez gogoratzen naiz, Kalkuttako kozinera gatik.

        Artzainari mendiak bezala, guri itsaso ederrak, gogoa pakean ezartzen digu eta ideia ederrak naiaka ethortzen dira. Gau hartan laister kontua biurtu zen ea zein zen sozietate oberena eta nolaz moralak ezin baitu gizon bakoitza obetu, zer indar erabilli gizona obetzeko? Mirikua asi zen lehenik:

        — Munduko gaitz eta on guztiak sortzen dira —gizona bezala— b...ren lanetik. Ez dago, gure kinka, gure urrats, gure pausu guzietan bat ere Erotismuak kutsutua, teiutua ez denik. Freud andiak horrela irakatsi du. Uste dut gizonaren obetzeko erotismua neurritu bear dela eta horretarako kimiako legeen gisa, maita lege erstuak aplikatu.

        Baina erantzun genion gure egitate guzia barra-ko gauzei josia bada gizonen artean, giza betegin eta onraduak: eunukak dira. Eta mintza aldia Gabriel Bintxo-ri utzi genion:

        — Martxo andiak ediren, aurkitu du egiaren aria. Sozietatea obetzez da gizona kanbiatuko. Sozietatearen gaitz guziak ordea desbardintasunetik jiten eta etortzen baitire, ez dago salbaziorik gizon-taldea oro berdindu arte eta munduko ontasunak oro batean bildu gabe.

        Orduan arrabots eta zarata, tarrapata eta herots andiak asi ziren atomika megatonak zartatzen ez baitziren han entzungo. Batzuek dogma horri atzemaiten zioten uts andiena zen, ea, noren eretzean, noren heinean, noren nibelean berdindu behar zen. Dogma horrekin danak ber larru-koloreko ber inteligentziko, ber dirua irabazteko egiñak bear genuke izan. Eta eztabaida nahasi eta naastu zen iñork ez zuelarik deus aditzen.

        Arralotsaren artean entzun nuen batak ziola inteligentzi berdintzean danak argi ala danok asto izatea obe genuken, larruaren aldetik beste batek eion — zuri ala beltz ala bien arteko kolore jarri bear ginenez ta kolore hori finkatu ondoren eguzkiak koloreak kanbia ez zezan zer egin? Artean Bintxo gorri zen oiu-orruaz ziola ez zutela deus aditzen. Gogoaren pakea joana zen, eta nonbait itsasoan ekaitza prestatzen ari zen. Orduan Nafarraren botz lutoa, botz ozena entzun zen:

        "Gizartearen hobetzeko gizon bakoitza ondu bear da. Gizonaren hontzeko erremedio bat baizik: guziek elgar maita dezagun."

        Orduan denak triste jarri ginen eta batek erantzun, nonbait holako itz ederrik entzun zuela, baina egia hori onhartzen ez zuteneri lepoak ebaki edo gorputza osorik erre zietela. Freud-zaleari damutu bazitzaion esanak, nafarraren theoriak ere kondu hartzen asi zen baina bere gisara itzuliz guzien parre eta irri artean. Martxozaleak zion harek ez zuela maitetasun zerutar edo ohekorik eskaintzen baina herriaren moldatzeko Egia sorta ederrena. Arratearra bazterretik irria ezpainetan ixilik egon zen, hona orain zer zion Alonso Martin-ek:

        "Neretzat parreak baizik ez du salbaziorik ekarriko, zeren zori txar guziak seriotasunetik sortzen baitira. Irriak gorputz guzia iñarrosiz gaizki egiteko indarra kentzen dizu."

        Guk ordea iñardetsi sadikuek tortura egitean, jende txutxukatzean, irriz zapartatzen direla. Danok ixildu ginen geiegi pentsatzeak eta sobera itzegiteak, mintzatzeak eman zorabioan. Bertan iñork ezer eskatu gabe Kalkuttako kozina egilea xutitu zen eta esan zuen. Nik elefantearen ipuinak kondatuko dizkitzuet:

        "Gure Budha zuurrak bein Errege bati, radja bati bixita egiten ziola eta jaun harek eskaturik etsenplu hon bat eman zezan Gautama-k esan zion herrian amar itsu bilduerazteko eta elefante bat erregearen aurrean etzanerazteko. Elefantea etzinda itsu guziek animalea unkitu zezaten eta Erregeak bakoitzari galdetu zezaion zer abere mota ukitu zuen."

        Lehenak zion, belarriak unkitu ondoren, abere hura xabal, mehe eta plegakorra zela. Bigarrenak —buztana ukiturik, animale luxe bat zela buru batean ille moto batekin—. Anka arrapatu zuenak aldiz zugaitz edo arbola gotor eta sendo gisa zela:

        "Eta Erregea arritua zegoen hainbeste erantzun desbardinen entzutez ez baitzuen geiago alegia aditzen. Itsuak bakoitza bere animalea ona zela ziotelarik burrukan asi ziren. Budha-k orduan Erregeari: — Gure mundua elefante andi bat duzu eta gu gaitutzu itsuak elefantea unkitzen dugunok. Bakoitzak nahi du mundua berak ukitzen duen gisa izan dadin eta EGIA horren gisako animalea xabal luze edo gotor izan dadin. Egiaren gatik, gu itsuak, borrokatzen gira alferretan".

        Gaixo lagunak ez nuen uste Budharen itsu ipuina, ain argiki, nere begien aurrean pasatuko zela. Edan dezagun beraz lagunak elefantearen osasunari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.