L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Erotika

 

D.P.

J.M.

J.S.M.

 

 

Kristautasunak pozoi eman zion Eros-i edatera. Ez zen hargatik bainan gaizkitu zen eta bizio bat egin (F. Nietsche).

 

 

Sagarra zergatik

 

Denbora haietan Adam eta Eba zoriontsu eta irus bizi ziren paradisuan. Biak euskaldun ziren, euskaldun eta fededun, baina bi itz baizik ez zituzten ikasi: Adam-ek bai eta Eva-k ez. Beren arteko artu-emanetarako aski zituzten.

        Jainkoa baitzuten nagusi eta buruzagi bakarra, noizpeinka Goitik ikustera ethortzen zitzaien eta jiten zenean Eva mutu egoten zen eta Adam-ek jainkoari beti ba, ba erantzuten, Jainkoak ixpiritua bestetan zuelarik, uste zuen biek paradisuko aberastasunen artean babak bakarrik gustuko zituztela. Halaxek Adam-ek zekialako ba, ba, baizik erraiten egun guziez gure arbasoek baba jaten zuten.

        Baina Eva-k ixillik egon arren bazekien aberek, beste janaririk probatzen eta dastatzen zutela. Asea zen baba jatez. Orduan sugeak esplikaturik, Eva-k sagarra ostu edo lapurtu zuen, Adam-i janerazi. Biek orduan itzegiten, mintzatzen ikasi zuten. Eta izen duen orok izatea baitu Eva-k bai esaten ikasirik baiaren frutu goxoa probatu zuten.

        Jainkoaren leen bixitan ordea beren buruak salatu zituzten. Adam bere ohiko, ba, ba leloarekin ari bazen ere, Eva mihia, mingaina beroturik: "Baba, zergatik beti baba, holako sagar onak direlarik". Eta paradisutik kanpoa izan zuten, beren baba ta sagarrekin. Jainkoak Adam eta Eba Euskal Errian jarri zituen eta geroztik guretarrek baba ta babarruna jaten dute bertute orduetan, aldiz sagarra jaten edo edaten pekatu tenore goxoa denean.

        Gure erriko gizonezkoek ez dute beren lagun xarmagarrieri sekulan parkatu eta oraino emaztearen kontrako erran zahar eta esaera ezagun dira: "Andere ederra, etxean gerra" eta abar... Baina Zuberoan entzun dudan hau ez dut sekulan irakurri:

 

                Ez ta ametza, zuhaintze (arbola)

                Ez ahuntza kabale (abere)

                Haborozik eta emaztea jente.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.