Batista Sala
Jean-Baptiste Borthiri, Atharratze Sala-ko seme Ziberuko koblakari handi bat dizügü. Mente huntako lehen gerlan blesatürik, gerlari ohi hao Atharratzen erretiratürik bizi düzü. Ligueix-en gisa gizun ixil horrek eztü sekülan bere breseten püblikatzeko arrenkürarik izan, nahiz franko hunik egin dian.
Koblakari fin hunek akhülia zorrotz dizü eta behar den günian hunkitzen ba-dakizü. Larraiñe Bentaberriko "cahier" batetarik berset ejer hoik hartü ditit, plazer badütüzie irakurri:
E'niz Üskal Herrian jeikhi egün goizian
Eztüt Orhi mendia gehiago bixtan,
Ez eta Üskaldunik ene lagünetan.
Nik bardin emor hun düt Prusian erdian,
Bi berset hontüren'tut nula bizi nizan.
Eskortak üngürian ni hebentxe nago
Printze batek e'lüke ohore haboro.
Enetzat nuntik jin da bonür bat holako
Aberats izan gabe auher bizitzeko?
Ni nizan etxia, da egin berria:
Harginaren ixilik, dena xarpenteria;
Jünta güzietarik kanpoko aidia,
Goiti so egin eta ageri zelia,
Erdi zohardi eta izarrez bethia.
Nik irus izateko heben zer düt falta?
Libertatia baizik eta zunbait gaiza.
Khanbera bazterrian badüt arrobineta.
Ogi gütixko bena indartsia beita,
Hain ezta xuri bena gabea da beltza.
Janhari trende hunez nadin beraz mintza.
Güziez orhitzeko nihao aski niza.
Heben üsatzen dügü ardüra friantzia
Hebenko muda ezta Frantzian bezala:
Zintüraz da gerria bethi behar tinka.
Salda elegant hunez zonbait xehetarzün:
Begirik balü ere e'lütüke ülhün,
Elegantzia badügü beheziki egün
Hiru garbüra zankho zopetarik hürrün,
Dantzan ari dirade gük khanta dezagün.
Hogei eta hemeretzi, berrogei eneki;
Marmitari üngürü gure ganbeleki:
Hirur satanak dantzan orano ederki.
Haatik ez dira egon lüzaz elgarreki
Sorthiak eman deit ja, hetarik bat eni.
Guk hirurek ükhen dügü holakotan aski;
Gure phartiez bekhatx hogeitahamazazpi.
Erdiaren ofritzeko ene lagün bati,
Ganitik ez eta esküz ezin haotsi,
Haien jüsa ezpeitzen herakitzen hasi.
Heben üsatzen dügü fantesia hanixko,
Garrota egosiak patatakilanko:
Arrain, erris eta ezür, osto zankho.
Asteko egünetan gaiza huna franko
Phentsa arren ordian igante goizanko.
Egün ja ükhen dügü, egiaz mintza nadin,
Etien faborable janhari bat arhin:
Lib'erdi bat arrain, zazpientzat bardin,
Zapata baten pare den larrü batekin,
Hunek izan behar dü Juif errant-en adin.
Kafiaz berheziki badie ürgüllü
Egünian bi pinta bakhotxak badügü:
Gozo samin azkarra-ezta miraküillü
Gillaume-k baizik nurk dü hori phentsatü
Gaagar eta zi(r)i errez, hura die beltxatü.
Ofizier hun eta Ofizier medikü,
Haien küriustarzünaz niz aperzebitü.
Zer ofizio dudan batek nai galthatü?
Jaona heben segürrik zikhiro-zain nüzü.
Zikhiroak hazten'tüt güsto ederrenian,
Nihaoren khostüz bena Gillaume-n herrian:
Laohogei kanpo eta ehün barrükian.
Arratsen etzaten üulhün ülhünian,
Otsoa artzainari bethi üngürian.
Espantü egiteko zer düt azkenian;
Hortxek milaka dira aizo lehenian.
Tratü bat egin dizit beltxik ez penian.
Beste zunbait ere khentü joan den egünian,
Ontsa mantenitzeko sobera be nian.
Hitz batez erranen düt azken bresetian
Hatü franko badüt eta bizi miserian.
Jesüs lagün nezazü, khantoren huntzian,
Bertan ezar nezazü, oi libertatian:
Horiek khanta ditzadan oi Üskal Herrian.
|