Kandela
1983-1984
 


Gasteizko Filologia Fakultateak sustengatutako Stultifera Navis aldizkariaren bigarren zenbakia argitaratu eta sei hilabetera, 1983ko abenduan ikusiko du argia lehendabizikoz Kandela aldizkariak fakultate berean (baina unibertsitatearekiko ez-ofizial), Julen Arriolabengoa, Jon Iñaki Lasa, Tere Irastortza, Manu Lopez eta Xabier Etxanizek egina. Bigarren zenbakia 1984ko maiatzean kaleraturik, amatatu egingo da Kandela, ez taldekideek liburu bi egin barik ordea: 1984ko amaieran "Euskal Letren Dantza 1983an" (aurreko urteko literatur ekoizpenaren kritikaz atondua) eta Susa argitaletxearen bildumarako koproduzitutako Jon Iñaki Lasaren "Andaluziari ene bilduma" poemarioa (1984ko uztailean).


Literatur Aldizkarien Gordailua