Doan
zabaldu zen Korrok aldizkariaren lehen zenbakia Iruñean
1984ko martxoan, Auzolan liburudenda babesle zuela hasieran; doan
bigarrena ere hilabete baten buruan. Sortzaileak hileroko maiztasunari
eusteko asmotan abiatu ziren, eta erdietsi zuten ekaina bitartean
lau ale jarraian kaleratzea. 1984ko maiatzean Barañaingo
Garrasik inprimatutako hirugarren zenbakitik aurrera finko samarra
izango da talde eragilea: Jon Alonso, Josune Aranburu, Josetxo
Azkona, Xabier Diaz Esarte, Ana Iribar eta Mikel Taberna; maketa
eta grafismo lanak: Jabier Alonso eta Patxi Huarte. Bost zenbaki
egin zituzten 1984an, hiru 1985ean, eta handik aitzina makalaldi
txiki batzuekin beste lau 1989ko maiatzera arte. Aldizkari garrantzitsua
izan zen Korrok, ez bakarrik hamabi ale argitaratu zirelako, baizik
eta marrazkilari eta idazle askoren plaza ere izan zelako: Aingeru
Epaltza, Patziku Perurena, Txiki Idoate, Gorka Setien, Isidro
Rikarte, Joakin Balentzia, Bixente Serrano, Asisko Urmeneta...
|