Mallorca
Anaïs Nin
euskaratzailea: Edorta Mingaluze
Uda pasa ari nintzen Mallorkan, Deya-n. Chopin eta George Sand ostatu ziren kartujatik hurbil. Goizaldera, asto gainean, itsasorako bide gogor eta nekea ibiltzen genuen. Ordu bat inguru behar genuen bidea egiteko, ahalegin mantsoaz, lur gorriztatuaren bidexkak zeharkatuz, zilar koloreko olibondoen artean, arrantzaleen herritxoetaruntz, mendi magalean eraikitako txabola txikiak.
Egunero kalara jeisten nintzen itsasoa badia borobil txiki batean sartzen lekuan, zeinetan hain gardena izanik, hondoraino murgil bait nintekeen, koral eta ohi ez bezalako itsaslandareak ikusteko.
Arrantzaleek historio harrigarri bat edasi zidaten. Mallorkako emakumeak eskuragaitz, purituau eta elizkoiak ziren. Uretan satzen zirenean, galtzerdi beltzezko bainujantzi gonadunak eramaten zituzten. Gehiengoak ez zuen uste bainatzea hona zenik eta uzten zuten ohitura hau emakume atzerritar lotsagabeentzako. Arrantzaleek ere bainujantzi modernoak eta europearren jokabide lizuna gaitzezten zituzten. Emakume haiei buruz nudistak zirela, eta paganoak bezala abagunerik txikiena aprobetxatzen zutela bilizteko eta larrugorritan eguzkitan etzatzeko esaten zuten. Gaitzezten zuten ere gauerdiko bainuak, amerikarrek hedatzen zuten ohitura.
Gau batean, orain dela urte batzu, arrantzale baten alaba, hemezortzi urtekoa, itsasertzean zebilen, harriz harri saltoka, soineko txuriak gorputza estutzen ziolarik. Horrela ibiliz, ametsetan eta ilargiaren argia itsas gainean begiratuz, olatuak bere oinetan hausten zirelarik, kala izkutatu batetara heldu zen. Hor inor bainatzen ari zenaz ohartu zen. Bakarrikan buru bat eta noiz behinka beso bat ikus zezakeen. Orduan neskatxak dei egiten zion abots bat ent zun zuen:
Etorri eta uretan sar hadi. Zoragarria dun. Hitz hauek españeraz esanak ziren, kanpotarren azentuaz. Abotsak dei egin zuen:
Eh, Maria! neska ezagutzen zuen norbait zen. Egunero hor bainatzen zen amerikar neskatxa horietako bat omen zen.
Nor haiz? galdegin zuen Mariak.
Evelyn naun. Hator eta baina hadi nirekin.
Tentaldia zen. Soineko txuria aise ken lezake atorrarekin bakarrik geldituz. Inguruari so egin zion. Inor ez zegoen. Itsasoa bare bare zen, ilargiaren argiaz zipriztindurik. Gau erdian uretan sartzeko amerikarren zaletasun harekin bat etorri zen Maria lehen aldiz. Soinekoa kendu zuen. Adats beltza luzea zuen, aurpegi zurbil, begi berde urratuak, itsasoa baino berdeagoak. Ongi egina zegoen, errapeak tente, hanka luzeak, gorputz liraina. Uharteko beste edozein emakumek baino hobeto zekien igeri egiten. Uretan murgildu eta trebeki hasi zen igerika Evelynengananuntz. Evelyn itsaspean murgildu zen, ur azalera berriz atera eta hanketatik heldu zion. Urpean jolasean ibili ziren. Iluntasunak eta Evelynen bainu txanoak galerazten zuten bere aurpegia ikustea. Amerikako emakumeek gizonezkoen abotsak zituzten.
Evelyn indarketan aritu zen Mariarekin, eta besarkatu zuen ur azpian. Azalera igo ziren parrezka, arnasa hartzeko. Lasaiki igeri egin zuten, elkarrengandik bereiztuz gero berriz elkartzeko. Mariaren alkondora ur gainean zetzan, bere lepo inguruan, eta igeri egiteko oztopo zen. Azkenez deslotu zen eta Maria biluzik gelditu zen. Evelyn murgildu zen eta ikutu zuen, jolasean, indarka, bere azpian eta hanka artean urpean aritzen zelarik.
Evelynek ere hankak bereiztu zituen bere lagunak beste hainbeste egin ahal zezan, beste aldera berragertuz. Utzi zion Mariari bere ipurdimasailen azpitik pasatzen. Maria Evelyn ere larrugorritan zegoela konturatu zen. Bapatean, atzetik besarkatzen zuela sentitu zuen, haren gorputzaz berea erabat estaliz. Ura epela zen, buruko linburkoi baten antzera, eta hain gazia zen non ahalegin gabeko igeriketan laguntzen bait zien.
Ederra haiz, Maria esan zuen abots sakonak. Eta Evelynek mantendu zituen haren besoak neskaren inguruan.
Mariak urrundu nahi izan zuen, baina urak eta beste neskatxaren gorputzarekin igurtziak geldi erazi zuten. Zartatu zen, besarkada onartuz. Ez zituen Evelynen bularrak sentitu, baina ditirik ez zituzten amerikar emakumeak ikusiak zituela gogoratu zuen. Mariaren gorputza moteltzen zen eta begiak itxi nahi izan zituen.
Ustekabean, hankatartean sentitu zuena ez zen esku bat izan, beste gauza bat baizik, Mariak ez zuen hura espero eta ohiu egin zuen. Ez zen Evelyn, gizon bat baizik, Evelynen anaia txikia alegia, eta bere ziri gogortuak laban egiten zuen Mariaren hanken artean. Mariak karraxi egin zuen, baina inork ez zuen aditzen eta bere ohiua berak bere buruari eskatzen zion ikasita erreakzioa besterik ez zen. Egia esanez, besarkada hura bezain bero, atsegingarri eta urruma egilea iruditu zitzaion. Itsasoak, ziriak eta eskuek batera eragin zuten bere gorputza esnatzeko. Igeriketan urruntzen saiatu zen, baino mutilak azpitik egin zuen igeri, ferekatu zuen, hanketatik heldu zion eta berriz estutu zuen atzetik.
Tirabiraka ibili ziren uretan, baina mugimendu bakoitzak gehiago kilikatzen zuen, mutilaren gorputza beraren kontra eta eskuak berarengan gehiago senti erazten zizkion. Urak mugi erazten zituen bere txondorrak aurrera-atzeraka, nenufare bailiren ur gainean. Mutilak musukatu zizkion. Mugimendua zela eta ezin zuen poseditu. Baina adarrak punturik kilikagarriena, eta Mariak sentitzen zituen indarrak berarengandik urrutiratzen. Itsasertzerantz egin zuen igeri, mutila jarraitzen zitzaiolarik. Are gainean erori ziren. Olatuek miazkatzen zituzten bi gorputz haiek larrugorritan arnasestuka zeuden bitartean. Orduan gizonak ziria sartu zion eta haienganaino heltzen zen kresalak lumarik ederren erortzearen odola garbitu zuen.
Harrez gero ordu berean elkartzen ziren. Danborra jo zion uretan, flotatzen itsaso gainean, kordoka. Haien gorputzen mugimendu erogarriek itsasoaren atal bat ziruditen. Haitz batetan maldatxo bat aurkitu zuten, eta hor etzan ziren elkarrekin, olatuek ferekatzen zituztelarik, dardarka orgasmoa heltzen zitzaienean.
Amodia egiten ikusten nituela iruditzen zitzaidan gauean hondartzara joaten nintzenean.
|