Lights time
Itxaro Borda
taberna ketsuan
mahaindua,
Samuelek bere parrean
bisian bis(bis)
neska, ilun, pentsati eta
beltzaran bat
ikusi zuen
bakarrik
zagola.
zigarro «lights» bat erre nahiz
su bila bazabilkeela asmatu ondoan
pentsatu zuen, pentsatu
orain, mementoa zaitekeela!
eta, zangain bermaturik
neskaratu zen, eskatuz:
norbait idurikatzen duzu?»
«bai... tenorea» ihardetsi zion,
«a! barkatu... uste nuen...»
Samuel urrundu zen
deus ez balitzan
bezala...
halaz egia,
halatan ez zen gezurtia:
tenorea etorri zitzaionean
zutitu
eta
abiatu
zen,
neska...
|