L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 3 (1982-abendua) —<maia0300>




 

 

Manex Edozainzi-Etxarten
«Gauaren atzekaldean»

 

Itxaro Borda

 

        Duela zenbait aste librerietan atera zen Erdozainziren liburu hau, Elkar argitaletxeak kaleraturik. Lehenik autorea presenta dezagun, nahiz denetan famaz ezagutua den. Manex Erdozainzi Ibarlarra dugu, eta hango euskara ireki eta lazoan kondatzen dizkigu bere historioak, kasik poema gisan. Poeta ere dugulako funtsean, aski preziatua «Hinki hanka» obrarekin, eta «Maiatz»en agertu «Herri honen erraietan» bildumarekin. Lanbidez Frantxiskanoen probintziala dugu Tolosan.

        Kolore bakar bat aurkitzen dugu eleberri honen atzekaldean, hau da beltza. Orobat idazleak zuriz izkriba zezakeen textoa paper beltz baten gainean. Ordea beltza izan arren ez da eleberri hotza, intimista, eta beroa baizik.

        Gaua eguna bezalako mundu bat da. Liburu honetan bereziki agertzen zauku eguna bezain bizia. Erdozainzik erakusten dizkigu gaua betetzen duten gizon eta emazteak: konziergeak, tabernetan edale amorratu bakartiak, eta «urxotegietarik» zakurra paseatzera doazenak. Eta gautiar horiek mintzo dira, ardurenean debaldetan; egunaz baizik ez baititazke ideiak egi bihurtu...

        Bakgraund hortan ateratzen da drama bat: Txomin eta Joseren laguna Mikel hiltzen da. Eta biak haren pusken, ondarren bila doaz, orroimena bere bidean doan bezala. Emazte bakarra, Mirentxu, senditzen da liburuan, baina errealki mugimendutan sartzen da liburuko azken orrialdetan. Emazte urruna, laguna, artetan baizik ikus ez daitekeena!

        Idazleak partizipatzen du gaueko ibilera horietan, baina gehienetan ikusle bezala agertzen da. Gauetik eta liburutik kanpo bailagon...

        Liburuan azaltzen da duela zenbait urteko euskal ideologia; gaurkoan egoera aldatu da eta beti ideia berdinekin gelditzen gara: Txominek erakusten digu (ederki naski) Pariseko haritz baten sinbolua, lau lagunek hegoaldeko mitologia goraipatzen dute, langileriaren arrazoa eta hirietako bizitza (# baserritakoa) ez dezakete sufri. Uste dut eleberrietako pertsonaiak guhaur bezala munduan non nahi, lotzen ahal direla. «Gauaren atzekaldean» erreusitze bat da, idazketa mailan bereziki iparraldeko literatur egoera motel eta krixtau hontan, baina aurkitzen diodan akats bakarra zera da: eleberri garbi eta euskal herriari erreferentziarik gabekoa ez egina izatea. Badakit zaila dela horrelako zerbaiten idaztea. Jakinak jakin ordea...

        Eleberriaren lekua Parise da arras klasikoki ikusia, luzaz Parisen bizi izan den baten begiekin: hala nola metroaren eta hango gaueko biziaren erakustearekin. Gizaren situazio tradikoaz asko pentsamen sakon eta desesperatuak badira. Baina pesimisma ez da obra honetakoa. Gauzak, nola gaua, normalak dirudite. Azkenean komendatzen dut kaseta hauen irakurleri har dezaten atsegin kritiko bat liburu hau leitzean...

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.