Eskandalua Bohemian
Sir Arthur Conan Doyle
euskaratzailea: Maite Gamarra
Inor ez zitzaion, inoiz, pertsona bat salbu Sherlock Holmesi nagusitu. Pertsona hori Irene Adler izan zen eta inoiz ez zuen Holmesek ahaztu.
Aste batzuz Holmes guti ikusi nuen. Ezkondu nintzenez gero Londresko beste toki batera etxez aldatu nintzen. Holmes gure Baker Streeteko geletan gelditu zen. Mediku gisa lanean ari eta ez nintzen joan haren ikustera oso lanpetua bai nintzen.
Gau batean, 1888. eko martxoan, etxera itzuli nintzen. Baker Street aldean bizi zen emakume gaixo baten ikustera ibilita, gure gela zaharraren aurrean pasatu nintzelarik goiti begiratu nuen. Argi bat ageri zen; Holmes gelan zegoen eta ikus nezaken, eskuak bizkar atzean eta burua makurtua. Eta Holmes lanean. Problema bati buruz pentsatzen ari zen. Inoiz ez zitzaion problema bat Holmesi nagusitu. Haren aurkitzeko, ikustera joaitea erabaki nuen.
Holmes suaren ondoan zutik zegoen, sakonki pentsatzen.. Ezer ez zuen esan, bakarrik aulki bat eskaini. Beti halaxe izaten zen Holmes problema bati buruz pentsatzen ari zenean. Bainan pozik zegoen nire ikustean. Azkenean papen zati bat hartu zuen. Ikus hori, Watson, zion. Zer pentsatzen duzu hortaz?
Papera hartu nion. Ohar bat zen. Zuzenbiderik ez zegoen, urtegunik ez eta firmarik ez.
Gizon batek bisitatuko zaitu gaur gauean, zortzirak laurden gutxitan, zion oharrak. Ez zaitez harritua egon mozorrotua bada. Haren egiazko izena ez dizu esango. Galdera oso garrantzitsuari buruz zuregandik aholkua behar du. Segeretu egon behar du.
Misterio bat da benetan, esan nion. Zer esan nahi du horrek, Holmes?
Laister ikusiko dugu, erantzun zion Holmesek, leihotik begiratuz. Karroza bat gure atearen aurrean orduantxe gelditzen da. Karroza eder bat da. Gure bisitazailea handiki bat izan behar du.
(Beranduxeago ate-joka entzun zen).
Aurrera! deitu zuen Holmesek.
Sartutako gizona oso handia zen. Mozorro bat zeraman eta haren jantziak atzerrikoak ziruditen.
Nire oharra heldu zaizu? galdetu zion.
Bai benetan, erantzun zion Holmesek.
Othoi eseri zaitez. Gizon hori adiskidea dut, Doktor Watson. Zure oharra ez zen izenpetua. Zure izena emango zenidake?
Konde Von Kramm deitu nazakezu, Bohemiakoa naiz. Zuri aholku eskatzera etorria naiz. Bainan inori ez diozu ezer esan behar nire bisitaz. Errege batek horrela desiratzen du. Adiskidearen aurrean libraki mintza naiteke?
Noski, erantzun zion Holmesek. Doktor Watsonek maiz laguntzen nau. Zure Goihentasuna, libreki mintza zaitezke.
Gizona bere aulkitik zutitu zen eta aurpegitik mozorroa urratu zuen.
Arrazoi duzu osorik, esan zion ozenki. Bohemiako Erregea naizela nola zenekien?
Arras erreza izan da, erantzun zion Holmesek. Karroza izigarri ederra daukazu, eta bi zaldiak berdin. Gizen aberatsa zara. Handiki bat izan behar duzu.
Bainan gauza horrek ez du argitzen nola zenekien!
Neri aholku galde etorri zintzaidan, jarraitu zion Holmesek. Zure bisita inori ez dudala aipatu behar eta errege batek horrela nahi duela esan duzu.
Oraindik ez dut ikusten nola dakizun...
Bohemiakoa zara. Egunkarietan irakurria nuen Bohemiako Erregea Londresen zagoela orain. Erregea izan behar duzu. Othoi esan, nola lagun diezazuket.
Hauk dira gertatuak, hasi zuen Erregeak. Gutxi gora behera, ba dira bost urte Irene Adler izeneko emakume bat ezagutu nuela. Beharbada haren entzutea duzu?
Nire apuntuak begiratuko ditut, dio Holmesek.
Kartaz beteriko kutxa batera joan zen. Kartetan, ehundaka jendeen apuntuak egoten ziren. Momentu batzu pasatu ondoren karta bat ateratu zuen. Irene Adler irakurri zuen. New Jerseyen 1858ean sortu. Kantari. La Scalan eta Varsobian. Orain Londresen bizi.
Erregearantz itzuli zen:
Orain dela boste urte, Irene Adler Varsobian bizi zen. Han topatu zenuen.
Bai, esan zion Erregeak.
Maitemindurik bihurtua zinen eta gutun batzu idatzi zenizkiozun. Orain emakumeak gutunak itzul diezazkizun nahi duzu.
Bai, bainan nola...
Ezkontza segeretu bat zegoen?
Ez.
Lege paperik firmatu duzu?
Ezer ere ez.
Orduan ez dago problemarik!
Bainan gutunak...
Ez dituzula idatzi esan dezakezu.
Argazki bat dauka, dio Erregeak.
Beharbada erosi zuela.
Bainan biok argazkian gaude.
O! zion Holmesek, Hau beste gauza da. Argazkia, erosi beharko duzu.
Saiatu nintzen bainan ez du saldu nahi.
Lapur ezazu, beraz.
Gizon batzuei bi aldiz pagatu diet lapurtzeko, bainan ezin zuten argazkia aurkitu haren etxean.
Holmesek par egin zuen.
Arazo bat ba duzu, benetan. Zer egingo du emakumeak argazkiarekin?
Eskandinabiako Erregeak alaba bat ba du. Harekin ezkonduko naiz. Irene Adlerrek fotografia baliatuko du ezkontzik izan ez dadin.
Entzuna dut ezkontzekoa zinela, jarraitu zion Holmesek. Nola geldieraziko zaitu Irene Adlerek?
Eskandinabiako Erregeari argazkia bidaliko dio. Edozein istiluk bildurtzen du eta ezkontza geldieraziko du.
Eta zergatik Irene Adlerek ez du nahi Prinzesarekin ezkon zaitezen?
Betiko arrazoina da. Nitaz beti maitemindurik dago eta nirekin ezkondu nahi du.
Ziur zaude argazkia ez duela oraindik bidali?
Ziur nago.
Zergatik?
Nire ezkontzaren egun egunkarietan ager dadin arte itxaroten ari da. Datorren astelehenean izanen da. Erregeari argazkia bidaliko dio.
Beste hiru egun ditugu, zion Holmesek. Londresen egonen zara?
Noski. Langham Hotelen egonen naiz.
Orduan idatziko dizut. Berri batzuk laister ukanen ditut zuretzako. Orain diruari buruz...
Zeure prezioa galdetu dezakezu, esan zion Erregeak. Zeozer emango nuke argazki hura lortzeko.
Dirua beharko dut, erantzun zion Holmesek. Laguntza pixkat beharko dut.
Erregeak haren polsikotik bilete batzuk hartu zuen.
Hemen duzu, mila libra, uste dut aski izango dela.
Holmesek dirua hartu zuen.
Zer da emakumearen zuzenbidea? galdetu zuen.
Briony Lodge, Serpentine Hiribidea, St. John's Wood.
Holmesek hartaz ohar bat hartu zuen.
Beste galdera bat, esan zuen. Argazkia, nolako handia da?
Nahiko handia da. Gutxi gora behera hogeitahamar zentimetro eta hogei.
Orduan, gabon zure Goihentasuna. Zuretzako berri batzuk ukanen ditut oso laister. Eta Gabon, Watson, gaineratu zuen Erregeak irten zelarik. Nire ikustera etorriko zara bihar arratsaldeko hiruretan? Zure laguntza nahi nuke.
Urrengo arratsaldeko hiruretan Baker Streetera abiatu nintzen. Holmes ez zen itzuli. Goizeko zortzietan etxetik irten zela aurkitu nuen. Haren zain egoten ari nintzen. Atea iriki zelarik laurak ziren. Sartutako gizona xofer baten gisa jantzita zen. Haren ilea luzea zen eta aurpegia gorri. Holmes zen! Ezer esan gabe bere logelara joan zen. Bot minutu pasatu ondoren irten zen. Aurpegia garbitua zuen eta eguneroko jantziak zeramatzan.
Su ondoan eseri zen. Par egiten ari zen. Orduan, Watson, esan zion. Zer uste duzu egiten ari naizen egun?
Pentsatzera utz nazazu... Irene Adleran etxea begiratzen ari zinen.
Halaxe. Goizeko zortziretan irten nintzen, xofer baten gisa jantzita. Laister Briony Lodge aurkitu nuen. Etxe bat da, lorategi batekin haren atzean. Etxearen aurrea kaleraino heltzen da. Etxe alde bateko bide batean eraikuntza batzuk daude. Karrozak eta zaldiak han gordeturik daude. Han, xofer bat aurkitu nuen eta Irene Adlerez denak esan zizkidan.
Zer esan zizun? galdetu nion.
Oso ederra dela. Lasai bizi dala eta kontziertoetan kantatzen duela. Eguneroko bostezan kotxez ibiltzen dela eta zazpiretan itzultzen dala afaltzera. Gizon bat bakarrik joaten zaiola bititatzera. Beltzarana eta ederra dela. Egunero etxe hartera joaten dela. Izena Godfrey Norton duela eta legegizon bat dala.
Oso langilea izan zara.
Ez da hori dena, jarraitu zuen Holmesek. Godfrey Norton hori oso garrantzitsua da. Legegizon bat da eta egunero Irene Adler bisitatzen du. Beharbada haren legegizona da bakarrik, haren adiskidea izan liteke ere. Beharbada hartaz maitemindurik dago. Haren legegizona baldinbada bakarrik, argazkia eman lekioke. Elkar maite ba dute, agian ez du nahi Irene Adlerek legegizonak argazkia ikus dezan. Egia bada, argazkia etxean egon liteke. Han egon nintzelarik, zaldigurdi bat Briony Lodgera heldu zen. Gizon bat jautsi zen. Beltzarana zen eta ederra zirudien. Godfrey Norton zen eta ba dirudi arras arina zebilela. Itxaron egon zedila xoferrari oihukatu zion eta etxe barrura korrika egin zuen.
Ordu erdi bat nonbait han gelditu zen. Egongelako leihotik ikus nezaken. Oso kezkatua zirudien. Emakumea ez nuen ikusi ahal izan. Geroztik Godfrey Norton etxetik irten zen. Zaldigurdiraino korrika egin zuen eta erlojuari begiratu zion: Regent Streetera eraman nazazu. Erraztun bat erosi behar dut. Gero Edgware Bideko Santa Monika Elizara eraman nazazu. Xoferrari oihu egin zion. Libra bat emanen dizut hogei minuta barruan hara heltzen ba zara.
Zaldigurdia joan zen. Geroztik Irene Adleren kotxea etxearen aurrera heldu zen. Irene Adler etxetik irten zen. Kotxearen barruan sartu zen. Santa Monika Elizara, John. Kotxea joan zen.
Haren segitzea erabaki nuen. Kotxe bat kaletik ibiltzen zen eta barrura jauzi nintzen. Elizara heldu nintzen eta arin barruan sartu. Inor ez zegoen Irene Adler, Godfrey Norton eta apaiz bat baizik. Sartu nintzenean begiratu ninduten. Godfrey Norton niregana lasterka ibili zen. Zatoz nirekin, ozenki esan zidan. Lekuko bat behar dugu. Denbora gutti beharko du. Minutu batzu bakarrik. Lekuko bat ez ba dugu, ezkontzea ez da legegarri izanen. Orduan elizaren aurreraino hartu ninduen. Eta han Irene Adlerren eta Godfrey Nortonen ezkontzeko testigu bat izan nintzen. Laister bukatua zen. Gizonak eskerrak eman zizkidan eta emakumeak libra bat eman zidan. Apaizak irriparre egin zuen.
Hortaz pentsatzen dudanean par egiten dut. Horregatik, oraintxe par egiten ari naiz. Apaizak testigurik gabe ez zituela ezkondu nahi, Sherlock Holmes lekuko baten gisa ukan zuten!
Beraz ezkondurik daude, nion. Lehia handi batean zirela ematen zuen. Zergatik?
Nire ustez Irene Adler bildurrarekin dagoela, esan zidan Holmesek. Norbait, bi aldiz, argazkia lapurtzera saiatu zen. Pentsatzen dut Nortonekin ezkondu eta Londres uztea erabaki duela.
Uste duzu Erregeak kalte egingo liokela?
Ez dakit; zion Holmesek. Bainan haren bildurra duela ematen du.
Zer egin zenuen elizatik irten eta gero? galdetu nion.
Ba, jarraitu zidan Holmesek. Uste nuen Londresetik berehala irtenen zirela. Oso harritua nengoen emakumeak Nortoni zera esan entzunez: Beti, bezala, parkean bostetan kotxez ibiliko naiz. Banan, banan, kotxe batean joan ziren. Orain laister egin behar dut. Lagunduko nauzu, Watson?
Noski erantzun nion. Zer nahi duzu egin dezadan?
Bostak ondoan dira, zion Holmesek. Briony Lodgen egon behar gara bi ordu barruan. Emakumea zaldigurdiz ibilalditik zazpiretan itzultzen da era hantxe egon behar dugu haren aurkitzeko.
Eta orduan zer?
Gertatuko den gauza batek harrituko zaitu. Bainan lehenbiziko ez duzu ezer egin behar. Argi dago? Lauzpabost minuta beranduago egongelako leihoa irikita egonen da. Leiho haren ondoan zutik izanen zara.
Eta beraz?
Begiratu behar nauzu. Ikusten ahalko nauzu. Nire eskua altxatzen dudanean... holaxe... gelaren barrura zerbait bota dezazun nahi dut. Eta Sua... Sua! oihukatuko duzu.
Hau da bakarrik? galdetu nion.
Bai, erantzun zidan Holmesek. Hori botako duzu gelaren barrura. Metalezkoa eta hamabost zentimetro luzea zen. Kezko bonba bat.
Kezko bonba bat? oihukatu nion. Arriskugarria da?
Ez, ez, batere, errepikatu zidan Holmesek, irriparrez. Ke asko eginen du eta kito. Bota egin eta Sua! esanda kale burura joan zaitez eta nire zain egon.
Holmes bere egongelara joan zen. Handik ateratzean apaizaren antzera jantzita zegoen. Seirak eta laurden ziren Baker Streetetik joan ginenean. Zazpirak hamar guttiagotan Serpentine hiribidera heldu ginen. Illuna jausten ari zen Briony Lodgen aldean zain ginelarik. Jende ainitz han ikustean harriturik nintzen. Gizon batzuk etxearen ondoan zeuden. Bi soldado neska bati mintzatzen ari zitzaizkion. Eta beste gizon batzu kale izkinan.
Zazpiretan, Irene Adleren karroza hiribidetik agertu zen. Briony Lodgen ateraino gidaturik. Gelditu izaten ari zelarik, gizon bat aurrera hurbildu zen. Karrozako atea irikitzera etorri zen. Soldaduren bat berehalaxe heldu zen eta karrozatik gizona kanpora bultzatu zuen. Borroka bat hasi zen. Bigarren soldadoa eta beste gizonak hara juntatu ziren. Orain, Irene Adler, burrukatzen ziren gizonen jendetzaren erdian, zegoen. Holmes jendetzaren barrura laster sartu zen neskaren laguntzera. Neska kausitu zuenean orro bat botatu zuen eta lurrera erori zen. Odola zerion aurpegitik. Holmes erori zelarik borroka gelditu zen. Borrokan zeuden gizonak kalearen behera korrika joan ziren. Kale izkinan zegoen gizona Holmesen laguntzera heldu zen.
Nola dago? oihukatu zuen Irene Adlerrek.
Hil da, zion norbaitek.
Ez, ez da hila, errepikatu zion beste norbaitek. Bainan hiltzen ari da.
Beldurgabeko gizon bat da, esan zion soldaduei mintzatzen zitzaien neskak. Emakume horren poltsa ia lapurtu egin zuten. Geldierazi zituen. Ay! arnasa egiten ari da. Bainan kalean ezin da etzanik utzi! Irene Adleri begiratu zion neskak. Etxearen barrura ekar dezakegu?
Noski, ihardetsi zion. Egongelara ekar ezazu. Bide hortarik, otoi.
Emeki, emeki apaiz zaharra Briony Lodgera ekarri zuten. Leihora joan nintzen. Holmes ikus nezaken. Aulki batean etzanik zegoen. Haren aginduez oroitu nintzen eta nire poltsikotik kezko bonba ateratu nuen. Holmes eseria zegoen eta leihoa erakusten zuen. Emakumea leihora lehiatu zen eta iriki zuen. Holmesek eskua altxatu zuen. Kezko bonba gelara bota eta Sua! oihukatu zuen. Berehalaxe Sua! oihukatu zuen jendetzak. Orduan kaleko izkinara heldu nintzen. Hamar minutu pasatu ondoren Holmes etorri zen. Baker Streeterantz abiatzen hasi ginen.
Oso onda egin duzu, Watson, zion. Ondorioa, on ona zen benetan.
Argazkia dadukazu?
Ba dakit non dagoen.
Eta nola aurkitu duzu?
Erakutsi zidan.
Otoi, argi nazazu, Holmes.
Nahiko erreza zen, barre egin zuen. Jende hori pagatu nuen lagun diezadan.
Horrela pentsatu nuen.
Borroka hasi zenean, aurrera laster joan nintzen eta lurrera erori nintzen. Pintura gorri pixkat nuen eskuan. Eskua aurpegian ezarri nuen. Pintura gorri odola bezalakoa zen.
Noski.
Beraz etxearen barrura eraman ninduten. Sartzera utzi behar ninduen. Zer besterik egin zezaken? Eta haren egongelara. Ba nekien argazkia han egon behar zela edo haren logelan. Aulki batean ezarri ninduten. Leihoa erakutsi nizun eta zure aldi ona eduki zenuen.
Nola lagundu zintuen?
Oso garrantzitsua zen. Zer egiten du emakume batek su bat gertatzen ba da? Laster johan da haren gauza baliosgarrienak salbatzeko. Emakume ezkondu batek haren umea salbatzen du, eta ez bada ezkondua, bere edergailuak. Orduan zer zen gauza garrantzitsuena gure emakumearentzat? Argazkia, noski. Su bat zegoela pentsatu zuen, beraz berehala joan zen salbatzeko. Irudi baten atzean gordea zegoen eta hara zuzen joan zen. Ateratu zuelarik ikusi nuen. Orduan surik ez zegoelarik oihukatu nuen eta berriro argazkia gorde zuen. Momentu honetatik neska ez nuen ikusi. Argazkia hartzera joan nintzen bainan haren xoferra etorri zen. Segurago zen beranduago arte itxaro nezan.
Eta orain zer? galdetu nion.
Bihar emakumea bisitatuko dugu. Erregeari, gurekin etortzea, galdegingo diot. Egongelara sartuko gara eta haren zain egonen. Bainan etortzen denean ez gara han egonen. Erregeak berak argazkia har dezake.
Eta zer ordutan joanen zara?
Goizeko zortziretan. Ohean oraindik egonen da. Erreza izanen da argazkia hartzea. Mezu bat oraintxe erregeari bidali behar diot.
Une honetan, Baker Streetera helduak ginen. Atean gelditu ginen. Pasatu zen norbaitek zera esan zuen:
Gabon Sherlock Holmes Jauna.
Momentu honetan jende ainitz zegoen kalean. Mintzatu zen pertsonak gaztea iduri zuen. Laster pasatu gintuen.
Ahots hori jadanik entzuna dut, esan zidan Holmesek. Orain nor zen ari naiz.
Gau hartan Baker Streeten lo egin nuen. Gosaltzen ari ginelarik Bohemiako Erregea gelan bat batean sartu zen.
Argazkia ba duzu benetan? galdetu zuen.
Oraindik ez, ihardetsi zion Holmesek.
Bainan uste duzu lortuko duzula?
Uste dut baietz.
Orduan ba goaz, erantzun zion Erregeak. Oraintxe joan gaitezen. Nire karroza atean dago.
Minutu batzuk beranduago Briony Lodgera abiatu ginen.
Irene Adler ezkondua da, aipatu zion Holmesek.
Ezkondua! noiz? galdetu zion Erregeak.
Atzo.
Bainan norekin?
Norton deitutako legegizon batekin.
Bainan ez du maite!
Maite duela itxarotzen dut.
Zergatik?
Zure ezkontza salbu izanen delako. Neskak Norton maite baldin ba du ez zaitu maite. Maite ez ba zaitu, ez da zure ezkontzaren geldieraztera saiatuko.
Egia da hori, baieztatu zion Erregeak.
Briony Lodgen atea irikita zegoen. Emakume zahar bat zutik zen eskaileran.
Sherlock Holmes Jauna? galdetu zuen.
Sherlock Holmes, ni naiz, erantzun zion nire adiskideak.
Norton andreak etorriko zinela esan dit. Gaur goizean senarrarekin joan da. Frantziara abiatu dira.
Herria utzi du?
Eta ez da berriro itzuliko.
Eta argazkia? galdetu zion Erregeak, ozenki. Eraman du?
Ikusiko dugu, errepikatu zion Holmesek. Emakume zaharra aurrean bultzatuz sartu zen eta laster joan egongelara. Erregeak eta nik segitu genuen. Holmes ate ondoko irudi batera joan zen eta itzuli zuen. Argazki bat eta gutun bat, loturik, atzean zegoen. Gaueko soinekoz jantzita Irene Adlerren argazkia zen. Gutuneko hitzak ziren: (Sherlock Holmes Jaunari).
Nire lagunak gutuna urratuz iriki zuen eta elkarrekin denok irakurri genuen. Zera esan zuen:
Holmes jauna,
Oso argia izan zara. Argazkia non zegoen aurkitu egin duzu. Ez nekien kezko bonba ikusi arte baizik. Norbaitek esan zidan Erregeak zure laguntza eskatuko zizuela. Baita zure zuzenbidea ere eman zidaten. Bainan ez nekien apaiz zaharra zeu zinela, benetan, Holmes Jauna. Egongelatik irten nintzenean neure xoferra bidali nuen zure begiratzera. Eta gero gizonezko jantziak eman nituen. Irten zinelarik, Baker Streeteraino segitu zintudan. Zeu egiazki zinela jakin behar nuen. Gau on opatu zizun gaztea neu nintzen. Eta orduan neure senarraren aurkitzera joan nintzen.
Hobeto izango zela Inglaterra berehalaxe uztea erabaki genuen. Ez zaitugu borrokatu nahi. Ba dakigu zuk irabaziko zenuela azkenean. Erregeak argazkiaz ez du bildurrik izan behar. Ez dut ezer eginen haren ezkontza geldierazteko. Hura baino gizon hobea maite dut. Erregea krudela izan zen nirekin. Haretaz bildurturik nago, beraz argazkia gordetuko dut. Ukanen dudan bitartean ez da nire aurka ezer egitera ausartuko. Gorde nahi ahal duen beste argazki bat uzten dut. Goraintziak.
Zer emakumea!, oh! zer emakumea! oihuka egin zuen Bohemiako Erregeak. Erregiña on bat izango ziteken. Bainan hainbeste ezberdintasun dago guren artean.
Bai ba dirudi diferentzia handia dagoela zuen artean, zion Holmesek murrizki. Damutzen naiz argazkia lortu dizudalako.
Holmes jaun maitea, zion Erregeak, hori ez da garrantzitsua. Agintza egin dit. Beti haren promesak gordetzen ditu. Nire ezkontza salbaturik dago.
Pozik nago hori entzuteaz, zure Goihentasuna, ihardetsi zion Holmesek.
Eskerrak nola emango dizkizut, Holmes jeuna? Erraztun hori hartuko duzu? Baliotsun handia du.
Niretzat balio handiagoa duen gauza bat dagozu, zure Gohientasuna, jarraitu zion Holmesek.
Otoi agindu.
Holmesek gaueko soineko batean jantzitakoa zen Irene Adleren argazkia erakutsi zion.
Argazki hau, esan zuen.
Erregeak izigarri harritua zirudien.
Irenen argazkia! Ziurki nai ba duzu!
Eskerrik asko, zure Goihentasuna. Ez dago ezer besterik egiteko. Egun on on bat opatzen dizut. Holmes joan zen. Beharbada Erregeak eskainitako eskua ez zuen ikusi. Baker Streetera itzuli nintzen Holmesekin.
Eta hala nola eskandalu handi batetarik Bohemiako Erregea salbatu zen. Eta hala nola emakume batek Sherlock Holmes garraitu zuen.
|