Canço
Miquel Marti i Pol
Nahi nuke ukan itsasontzia
eta etxe bat mendian;
su bat haizetan eta beste bat
barean irazeki ahal izatea;
egunez emakumea maitatzea
eta gauez uretako andereak.
Hain ugaria izan nahi nuke
aidea bezain aske eta ugaria,
bide guziak ezagutzea
eta hondartza guzietan etzatea.
Damen ganbaretako sektretuak
aurkitu nahi nituzke
eta guziak maitatu,
ezkondurik leudenak ere,
eta hil, heriotz lehunez,
asteazken arratsaldean.
|