L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 5 (1984-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Entzuleak

 

Walter Delamare

 

«Inor dago hor?», esan eban bidekariak,

hil argizko ateari jo eginez

eta bere zaldiak, isiltasunean,

idetan ugari den basoaren bedarrak auskatzen ebazan

eta txori batek hegaz egin eban torretatik

bidekariaren buru gaineraino.

Eta bigarrenez jo eban atea

«Inor dago hor?» esanez.

Baina inor ez zen joan bidekariagana,

inor ez zen atariatik agertu,

ez eta bere begi grisei begiratu,

artega eta geldirik egoanerantz

Baina entzule fantasmen hostea

— etxe bakarraren biztanle zena orduan —

gizonen munduko ahots hori entzuten egon zen

hil argizko isiltasunean,

hutsik dagoen salara jeisten den

eskilara ilunean hilargi diztira meheak metatzen

eta bidekariaren dei bakartiak eragin eta ikaratuko

atmosferan entzule.

Eta bere bihotzean haien harridura senditu eban;

haien gelditasuna bere deihadarrari erantzuten,

zaldia mugitzen zen bitartean — zoi ilunean jatun —

zeru izar-abarratsuaren azpian.

Bat batean, atea jo eban, indartsuago egitan

eta burua altxatu

«Esaiezue heldu nintzela, inork ez ebala erantzun,

nire hitza bete nebala», esan eban.

Entzuleek ez eben mugimendurik txikiena ere egin,

nahiz eta berak esandako hitz bakoitza

burunbaz erori zaindari altxatu zen

gizon bakarraren etxe geldiko itzalen zehar.

Oi!, haiek entzun eben bere oina istribuan

eta burdin zarata harrian

eta nola isiltasuna poliki sortu zen atzera

kasko hotsak joan ondoren.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.