L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 8. Donibane Lohitzune / Ziburu (1985-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Arrantzaleak eta arrainak

 

Arezki

(10 urte)

 

Behin itsasontzi bat bazen itsasoan, iduri zuen bale harratzera joaten zela. Baina baziren bi arrantzale ez zirenak oso lagunak baina biok elkarrekin ziren lan egiteko orduan bat hasi zen mintzatzen:

        — «Begira zer arraultze egin duzun.

        Goazen kapitaina ikustera esango du neria hobea dela».

        Biak joan ziren kapitainaren gana eta hau esan zuten:

        — «Zein da hobea arraultze bezala neria edo berea?

        — Ez dut astirik, bale bat ikusi dut eta handia».

        Gertuago joan ziren eta ez zen, sardina bat zen; baina barku ttikiak bota zituzten uretara eta balea agertu zen. Barku ttikietan igo ziren harpoiekin. Baina ez ziren hiltzeko harpoiak baizik eta lokartzekoak. Momentu ttiki batean balea pasa zen barku ttiki baten azpitik eta buztanaz bota zuen itsasontzia goraka, baina beste batek harpoiaz tiro egin zuen eta tripan ikutu zuen.

        Balea ez zen oraindik lokartu orduan joan zen «Pol-Nor»-era eta hantxe lokartu zen. Itsasontziarekin ahal zen segitu baleak goitira egiten zuelako, orduan itsasontziarekin segitu zuten. Han ur azpian baleak erran zion bere emazteari:

        — «Kentzen ahal didazu harpoi hori?

        — Bai, baina nork egin dizu hori?

        — Gizon batek eta gizon hori etortzen da gure gana.

        — Ez gaitu bilatuko, baina orain uste dut ogera joango zarela?

        — Bai horixe da, ogera joango nain».

        Ogera joan zenean itsasontzikoek ikusi zuten sirena bat eta bat saltatu zen uretara baina tximista baino fiteago joan zen sirena eta horrek kolpe hartu zuen buztanarekin. Igo zuten mutikoa eta Superman baino fiteago uretara sartu zen berriz eta uhainekin itsasontzi handia ur azpira joan zen. Ur azpian han pasatu zituzten hamabost urte eta itsasontzikoak sirenak bezala bihurtu ziren. Bat ezkondu zen sirenarekin eta haurrak egin zituzten. Baina portuan beldurra zuten, uste zuten itsasontzia urazpira joan zela eta denak ito zirela. Orduan itsasontzi batekin joan ziren hara, momentu batean ikusi zuten kapitaina buztan batekin, harrapatu nahi zuten eta hura harrapatzeko partez bere umea harrapatu zuten eta joan ziren. Baina sirena guziak etorri ziren haien atzetik. Portuan bale batek puskatu zuen etxe bat, gizon bat itzulipurdian uretara erori zen. Bale batek salto egin zuen portu gainera, uste zuen itsasontzi bat zela eta dena puskatu zuen eta hango jende guziak sirena bihurtu ziren.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.