Horra eta zaldia
Voltaire
euskaratzailea:
Igos Xan
(Le chien ou le cheval - Zadig ou la destinée)
ZADIGE'k frogatu egin zuen ezkontzaren lehen hilabetea zela «Zend» liburuaren arauera ezti-aroa eta bigarrena mingar-aroa. Ezkont-eguna zuen Azora bere andrea, gaitzegi baitzen harikiko bizitza; eta zoriona nahi ukan zuen bilatu naturaren ikerkuntzan. Ez da inor zorionago denik, nola Jainkoak gure begi aurren emaniko liburuaz elikatzen den filosofoa baino. Erideiten dituen egiak bere ditu. Hazten eta altxatzen du bere arima. Ekurutasunean bizi da, ez da gizonen beldur eta bere andre biguna ez zaio heldu sudurra ebakitzerat. Burutapen horietaz beterik erretiratu zen baserriko etxe batetara Euphrato hitsaiaren hegian zena. Han ez zihardun, ea zenbat hazbete ur iragaten zen segundu batez zubi baten azpian, eta ea zenbat euri «marra kubo» isurtzenago zen saguaren hilabetean ardiaren hilabetean baino. Ez zuen uste egin zezakeenik zirikoa amaraunez, ez eta ere portzelana botila puskez; bai ordea, ikertu eta aztertu zuen abereen eta landareen berezkotasuna, eta ukan zuen zolitasun itzela, zeinek erakutsi baitzion mila ezberaintasun beste gizonek eraberdintasuna zekusatelarik. Behin, batean egurasten zela oihantto baten ondoan, ikusi zuen bere gana heldu, erreginaren irendu bat zeini ofiziale asko baitzerraion orok lasterka, haia-haia, gizon galduak bezala herstura handitan, zeukaten gauzarik proziatuenaren bila irudi.
Erys! gizon gazte! esan zion irendu nagusiak erreginaren ora ikusi duzua?»
Zadigek apalki ihardetsi zion «Txakurremea da eta ez txakurrarra».
«Arrazoi duzu!» esan zion irendu nagusiak.
«Untxari ttoki ttikia du erantsi zuen Zadigek berrikitan erdi da orkumeez; herren egiten du beso ezkerraz eta belarriak txit luzeak ditu».
«Beraz ikusi egin duzu?» eran zuen irendu nagusiak hats hanturik.
«Ez! erantzun zuen Zadig'ek ez dut inoiz ikusi or hura, eta ez nekien erreginak zakurreme bat bazuela!»
Hain zuzen, une berean, siratsaren ohizko pitxikeriaz, erregeren zalditegiko zaldirik ederrenak ihes egin zuen zamaltzain eskuetatik Babyloriako ordokietara. Oraldezain haundia zuzendu zen Zadig-en gana eta galdegin zion ea ikusi zuenez erregeren zaldia iragaten. Zadig'ek ihardetsi zion:
«Zaldietan hobekien lauhazkatzen duen zaldia da. Bost oin goiera du eta apo ttiki samarra; hiru oin t'erdiko buztana darama. Ahotako apaingarriak, urrezkoak dira, hogei eta hiru kilatezkoak hain zuzen. Haren ferrek hamaika lobeneko zilarrak dituzte!».
«Zein bide hartu du? Non dea?» galdegin zion oraldezain haundiak.
«Ez dut deus ikusi erantzun zion Zadigek eta ez dut zaldi horren berririk sekula santan ukan!» oraldezain handiak eta irendu nagusiak ez zuten den gutien dudatu, haien arauera Zadigek ebatsi egin zituen erregeren zaldia eta erreginaren txakurremea. «Desterham» handiaren batzarrera bideratu zuten eta han kondenatua izan zen «knautara» eta Siberi-an iragatera gelditzen zitzaizkion egunak. Epaitzu eman baiko, hona non zaldia eta txakurremea aurkituak ezan zuen. Epaikariek beharrizan mingarria ukan zuten erreformatu behar zelako haien epaitza. Baina kondenatu zuten Zadig, laurehun urrezko ontza ordaintzera, esan zuelakotz, ez zuela ikusi, zekusana. Isun hori behar zen lehenik ordaindu. Gero, baimena ukan zeun aldez zezan bere burua «Deskerham» handiaren kontseiluan:
Horrela mintzatu zen.
«Zuzentasunaren izarrok, jakintzaren leizeok, egiaren mirailok, zeuok duzuen berunaren hazta burainaren gogortasuan, diamantearen dirdira eta kidetasun heuragi (urrearekin!) Haizu delako hemen mintzatzea, zeuon bilkura gurgarrian, zin egiten dut» hala «Orosmada» ez dudala inon, inoiz ikusi erreginaren txakurreme errespetagarria eta are gutiago erregeren zaldi sakratua. Hona xehetuki zer jazo zitzaidan: Oihantto baten alderantz egurasten nintzen non eta han aurkitu bainituen gero irendu gurgarria eta oraldezain handi guztiz ezagutua; beraz horrean abere baten oinatzak ikusi ditut, eta or'ttiki batenak zirela ohartu naiz errazki. Hareazko goragune batzutan marrazturik, hilduska arin eta luzeek erazagutu didute txakurreme bat zela, errape dilinduna, eta hori dela eta, orkumeez erdi berri zela. Norabide ezberdinerantz, besoen ondoan, eginiko hatzek erakutsi didate txakurreme horrek belarri arras luzeak zituela eta nola hanteman baitut, harea gutiago sakondua zela hanka bataz, besteaz baino, ulertu egin dut erregina gurgarriaren txakurremeak herren zegiela, hori esaten haizu bazait, jakina!. Erregeen erregeren zaldiaz denaz bezain batean, jakizue ezen oihantto horren bideetan barna ibili egin nintzenean, zaldi baten ferra-hatzak ikusi ditudala. Denak ziren tarte berekoak. Horra egin nuen neure baitan, lauhazkatze eder eta perfektu duen zaldi bat. Zazpi oin zabalera zuen bide hertsi batetan, zuhaitzen hautsa kendua zen pixkabat ezkerrean eta eskuinean. Zaldi horrek nion neuregan, hiru oin t'erdiko buztana du, zeinek eskuin eta ezker (eginiko higiduraz kendu baitu hauts hori). Ikusi dut zuhaitz petan zeinek eratzen baitzuten bost oineko sehaska bat adarren hostoak erori berriak zoiela eta hartaz ohartu naiz bost oineko goiera zuela delako zaldiak. Zaldiaren ahotakoari dagokionez, urrezkoa zela ikusi nuen, hogei eta hiru kilatezkoa preseski, zeren bere ahotako apaingarriak harri bati kontra igurtzi baitzituen. Entsein bat eginik konturatu nintzen, harri hori zela frogarria. Beste hartxintxar mueta batetan zaldiaren ferrek utzitako markez, ohartu egin nintzen hamaika lobeneko zilargarbiaz ferratua zela.
EPAikari guztiek, Zadig'en bereizgoa sotila eta sakona miretsi zuten. Errege eta erreginaren ganaino iretsi zen berria ganbaretan ganbaraunetan, kabinetan ez zen Zadigez baizik mintzatzen. Azti batzuk, sorgintzat erre zezatela esan arren, erregek agindu zuen itzul ziezaioten urrezko lau ehun ontza isuna. Hartara kondenatua ezan baitzen. Hauzitegiko idazlea, prokuradoreak, epaikariak haren etxera joan ziren eta eman zioten lau ehun ontza. Baina hartarik hirurehun eta larogei ta hemezortzi eduki zuten hauzitegiko gastuentzat morroiek ere galdegiten zutela gainorduen lansaria. Zadigek ikusi zuen zein lanjerosa zen jakintsuegi izatea eta hitz eman zuen bere baitan ez zuela engoitik beste aldi batetan ikusiko zuenaz tutik esanen. Baina aldi hura gertatu zen Estatuko preso bat itzuri egin zen eta Zadig-en leihopetik iragan. Galdekatu zuten Zadig, eta onek ez zuen halabaina deus ihardetsi. Baina frogutua izan zen leihotik so zeziela. Kondenatua izan zen beraz ordaintzira bostehun ontza eta eskutu zituen epaikariak beren barkamena gatik, Babilisnako ohikundearen arauera. «Halajainkoa»! zion bere baitan urrikalkizun garela eiki egurasten garenean erregeren zaldia eta erreginaren txakurremea iragan diren oihantto berean barna! Zein arriskugarria den leihoan egotea! eta zein neke, gaitz eta zail den zoriontsu izaten bitzitean.
|