L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 9 (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gotzone Sestorain

 

Ez, ez naiz goibel,

maitasun-minak urratu

hasperen ziztularien ozentasun latzari

ez bainintzaion murriztu.

Hona hemen itsas ertzean

geldirik,

sakontasun aldagaitzan soa xahuturik

zentzuak oro balada etengabeaz

liluraturik,

egurats gardenaren hatz izoztuek,

hilotz tentea banintz, ausartki

nere soinaren gune ezkutuena ere

xurgatzen didalarik.

Gau beltza. Intziri zorrotzek

goi zolu itzalduan ziztatuz,

otsoen eguzki zuriaren

haiduru dira.

Zenbat edertasun hozkildurik

nere maite espa bakarra!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.