Li T'ai Po
(701-763)
nostalgia
ohe aurrean ilargi betea dago
lurrak izotz zuriz jantzia dirudi.
burua altxatzen dut ilargiari sogiteko
apaltzen dudanean sor herriari pentsatzen dut.
mendian
eskatzen didate zergatik mendi orlegian bizi naizen.
irriz, ixiltzen naiz, bibotza bakean,
loreak erortzen direnean
ura iragaiten denean
nere mundua ez da gehiago gizonena.
merkantariaren atsegina
txoriek hedoietan baino
hatz gutiago uzten duen
haize zerutiarra hartzen du
itsasoko ibiltariak
bere untzia herrialde urrunetara
eramateko.
|