Tao-te-King
Lao Tzeu
(J.K. baino lehenagoko III.mendekoa)
Tao-Te-King (bidea eta bertutea)
22
plega zaite osorik gelditzeko
konkor zaite zuzendua izateko
huts zaite bete zaitzaten
higatua gaztetuko dute
guti ukan zazu, guti horrek frutuak emanen ditu
asko baldin baduzu asko hori galduko dozu
zuhurrak kreatura guzietan BAKUNA besarkatzen du
eredu bat bilakatzen da
ez du bere burua erakusten eta
horregatik disdiratzen du
ez du bere burua justikatzen eta
horregatik goratzen dute
ez du bere burua laudatzen
bere onerako arrakestak
gordetzen ditu eta
horregatik jarraitzen du
ez badu etsairik bilatzen ez du etsairik
erran zaharra: plega zaite osorik gelditzeko
ez debaldezko hitza
osorik geldi zaite eta dena zuretzat izango da.
|