Mazantini
1991-1993
 


Pamiela argitaletxeak kudeatu eta Eduardo Gil Berak gidaturik plazaratu zen Mazantini aldizkariaren lehen zenbakia 1991n, zenzenketari buruzko litografiez apaindua (Urrabieta eta Miranda). Argitaratu ziren lau aleek egitura antzekoa ukan zuten: "Luma airosen markak" (erdal nahiz euskal idazkien pasarte hautatuak), elkarrizketa bat, fikziozko lanak, poesia eta artikuluak. Bigarren eta hirugarren zenbakiak 1992an agertu ziren (Luis Otaegiren argazkiez hirugarrena), eta 1993an laugarrena (J.E. Urrutia Kaporen irudiez). Erredakzioko kide izan ziren: Txema Larrea, Aurelia Arkotxa, Aingeru Epaltza, J.E. Urrutia Kapo, Luigi Anselmi, Jesus Etxezarraga eta Dario de Zaurieta.
.


Literatur Aldizkarien Gordailua