L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Tori amatxu

 

Aurraitz

 

Loretxu bat eta malko bi,

beste emokairik ez daukat-eta,

ar, Amatxu. nire eskintsari.

 

Maiatzeko illun-abar argian,

Zeuk baiño atera ezin zinaidan

arantza zorrotzik daukat barnean...

 

Mendi-mendian artu dut,

loretxu urdin au garbitasun ikur;

ta biotzaren barruan,

malko garden ok,

maitetasun zigur...

 

Loretxu bat eta malko bi...

—maitasuna ta damua—, emen

nire biotzaren iturri.

Tori...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.