L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Iritziak

 

        Gure aldizkari au ez da gaizki artua izan. Ez orixe. Zenbaiteri bialdu nizkien, laister irtetzeko zala-ta, lerrotxo batzuek. Ia danak erantzun didate, eta danak txalojoka idatzi ta erantzun ere. Ona beuren sailtxo bat. Eskerrik asko, biotz-beroz, idatzi didazutenoi.

 

        Donosti'tik, Egaña'tar Gotzon'ek: «Zurea garaiz jaso nizun. Bejondeizula! Pozik irakurri nuen, eta pozik irakurri zuten nere lagunak ere. Iñork elesari eta itz goralgarririk merezi ba'du, zuk merezi dezu, bai noski! Ba-dezu kixkalmena zure inguruak gori-gori jartzeko eta Olertia jasotzeko. Zure aldizkaria noiz jaso irrikaz nagokizu. Lenbailen izango al da! Aurretik artu itzazu nere zorionagurrik miñenak.

        Eta beste zertxoa. Daroaneko arpidedunen artean jarri nazakezu, eta arpide berriak lortu nai dizkizudan ezkero, bial izkidazu. arren, amarren bat ieki.

        Agur. Nere esku-zartadarik beroena, eta agindu zure adiskide eta biozkide oni».

 

        Añorga'tik Lekuona'tar Juan Mari'k: «Adiskide gogozko: Zuk igorri eskutitza artu nubela egun batzuek ba-dira. Egi-egiaz esaten dizut ordu onean datorrela zure OLERTI izeneko aldizkari ori. Diozun utsunea neronek ere nabaritutakoa da, askotan egon bai naiz nere lantxoak nun argitaratu! Eta nere eskuetatik irtendakoak gauz gutxi izanda ere, ezkutuan egon litezkenak alegia. beste euskal idazleen lanak irakurri-gose egon naiz, nun gose ori berdindu ez dakitela. Orretaz gañera, atzen aldi onetan, olerki saillean lan gutxi datoz eta txepelagoak. Gaitz onen sustraia sakona izango da, noski. Ez noa orain iritzi bat ematera. Baiñan aldizkari onek laguntza ederra eman dezaioke euskal literaturari. Bebiltz ondo euskera gaurkoratzeko gai guztiak jotzen dituzten aldizkariak. Gu literatura arruntarez zerbitzari gera. Betor ordu onean OLERTI izeneko gure lurbazterra! »

 

        Billaro'tik, Muxika'tar Luis Mari'k: «Badira makiña bat egun artu nuela zure eskutitza, betiko eran suspergarria. Baiñan, bitartean lantxo ta eginbear asko eduki ditut, eta ezin eman eskua zureari.

        Ta lenengoz nik, olerkari bezela, milla esker bero-bero zure idea agurgarri orregatik. Begia zorrotza daukazu ta ekin iturria ta ausartasuna oraindik areago. Benetan txalogarria zure azkeneko asmo au. Euskal olerkari ta bertsolariak etzeukaten, noski, ezer berezirik beuren jardun-aldietarako. Makiña bat bertsolari dira errietan iñoren bultzadarik gabe beren bertsolaritasuna ezkutatzen ari zaienak. Neronek daukat osaba bat bertsolaria; len idazten zuan aldizkari baten, baiño gero oztu egin nunbait. Azkenean nik eragin diot eta bialdu dit bertso sail bat «Zeruko Argia»n argitaratzeko. Ekingo diot berriro zure aldizkari asi-berri ortara bialtzeko ere.

        Len esaten nizuna: asko poztu naiz OLERTI aldizkariaren-gatik. Euskalerrian, nere ustez, olerkaritasuna ta bertsolaritasuna euskeraren eusgarri jatorrak dira. Ta gaiñera, au oso bide egokia da gure euskera oni barneko apaintasunak ager-arazteko, bera lantzeko ta egunen batean ere literatur-izkuntzen maillara iristeko. Ea, noiz jasotzen dugun izkuntza kataluindar ta probentzatarren erara!

        Gaurkoz oso gutxi bidaltzen dizut. Bi olerki bakarrik. Ba-dauzkat beraz beste batzuk, baiño oraindik zuzendu ta eratu gabeak. Uztail alderaredo, bidalduko dizut sail aundiago bat.

        Lortu det Rilke'ren olerki liburu jator bat. Ez dauzka bere olerki guztiak, banaka batzuk baiño. Oso zoratua nago aren olermenarekin. Esaten zenidanez, euskerari egokia zaio bere xoiltasunagatik. Euskal idazleok, nik uste, erdal literatura geiago jan bear genduke gure euskerari erasteko ango balio ta apaintasunak. Olerkari aundi oiek, euskeraz idazteko ere, beste euskal olerkari ta idazle askok baiño on bikaiñagoa, neri beintzat, egiten didate. Ta besterik ez».

 

        Santurtze'tik, Etxebarria'tar Juan Angel'ek: «Pozarren natorkizu erantzuna emotera. Euskal aldizkari asko daukaguz; baiña, bear doguzan guztiak euki artean, jo ta ke ekin bear geunke lanean. Ori dala-ta, ondo baiño obeto da OLERTI izeneko ori ateratea. Onen antzera beste asko be sortuko al dira, aurrerantzean! Bizi dedilla OLERTI, luzaro ta oparo, euskeraren eta euskal kulturaren onerako».

 

        Donosti'tik, Garmendia'tar Jon'ek: «Nere ondar-aletxoaz lagundu nairik, ementxe dijoakizu zure idazki atsegiñaren bidez eskatu didazun idaz-lantxoa. Eztakit argitalgarri izando dan. Zeuk ikusiko. Ea, laster-laster, OLERTI irakurtzeko zoria izaten degun. Etzera makala, arrano ori! Zorionak!! »

 

        Zeanuri'tik, Manterola'tar Gabirel'ek: «Ondo deritxot OLERTI argitaltzeko dozun asmu orri, makulluekaz dabillen gure euskera gaxoari laguntzeko egiten dan guztia, naiko ez da izango-ta. Emen bialtzen dautzut zerbait, argitalgai ba'deritxazu. Zuk diñozunez, «labur» ez da, eta «goxo» bez gauza andirik. Ba-dakizu, ni ez nazala, lengo egun baten «La Gaceta del Norte»'n Onieva'k aitatzen eban «La Poesía de última hora»koen artekoa; baiña lengo erara ta zerbait errez aituteko «bertso» batzuk egiteko gertu nago. Agur, eta otoitz».

 

        Zarautz'tik, Jauregi'tar K.:

        «Ba-dira urte batzuk olerkirik egin ez dudala ta euskeraz idatzi ere gabe urteak eraman ditut. Oneratu-ezkeroztik, berriro idazten asi natzaizu. Olerkiak baiño ipui luze edo eleberritxoak idazteari eman diot, irakurleak irabazteko bide egokiagoa bai-deritzat. Izan liteke noizpait olerkitxoren bat edo beste zuri bidaltzea. Leengo bat edo beste or izatea gerta liteke, Urrestilla'tik nik bidalduta. EUN OLERKI ONENAK liburua osatzeko ziñala-ta».

 

        Bilbo'tik, G. Aresti'k: «Gaur eguerdian topatu dot etxean berorren kartea, eta pozez beterik geratu naz. Orain arte ez dot berorren bearra begi onakaz ikusi: baiña asmo au kontsideratu ezkero, biotzetikan deadar azkar batek urtetan deust: Biba Aita Onaindia! Bai, ondo ikusten dot berorren asmoa eta ene laguntasunik aundiena eta iraunkorrena eskinduten deutsat, amai on eta zoriontsu batera eroateko. Nire lanak, nire poesiarik sentiduenak, eta baita euskal eta extranjeriko poesiaren ganeko irizpideak, kritikak eta estudioak bialduko deutsudaz. Entsegida parauko naz bearrean: nire poesietatik batzuk aukeratuko ditudaz; Baudelaire, Rilke, Whitman, T. S. Eliot eta Salinas estudiatuko ditut. Berorrek publiketan badeustaz, zeruraño bear egingo dot. Itzulpenak bere egingo ditut».

 

        Donosti'tik, Antonio Valverde'k: «Olerkarientzako aldizkari bat laister sortuko dala jakiteak poztu egin nau oso. Bejondeizula!, eta OLERTI luzaro bizi dedilla! Ortan txoko bat eskeiñi didazu. Milla esker. Ni enaiz olerkari, baiñan pozik lantxo bat edo beste bialiko dizut noizpeinka. itzlauz noski».

 

        Ondarroa'tik, A. Zubikarai'k: «Eztakit nire lan onek olerkirik ba ete daben. Dueñas'ko kanpai jotzailleak, bere zeregiñean, olerki samurra darabillena bai. Bera kanpai joten ikusieran. barrutik urten yataz itz neur-mar artu nuan zurea. Eta geroz, makalaldi tuok»..

 

        Bilbo'tik, Erkiaga'tar Eusebi'k: «Belu xata lan ugari izan ditut. Tentsiño makalez dut odola, eta ia orain jasoten dudan. Udaberri ontan, tamalaren aundiz, ez dot bertsuketan jardun. Itxaropenik, Ostera, ez dagigun gal. Zure asmo ederrari. txaloak txalo».

 

        Ispaster'tik, Bargaiñitzaintxu'tar Xabi'k: «OLERTI ta dituzun asmuak, asko poztu nabe. Aldizkingi ori argitalduaz euzkeriaren alde egin leikien lanik onenetarikua dala, askok esan deuste. Orretarako zaletasuna badala erri ze ta arruntarien artian, batez be bertsolarien ollar-auskak ikusteko ta irakurtekeo. Bertsolari zarren gora-bera ta «bertso» autuak argitaratuaz bakarrik, urte askotarako lana dozula, batez be eresi-laguna ezarten ba'dozu, gaurkuak be bertsolaritzara makurtuko ba dira».

 

        Areatza'tik, Sardui'tar Deunoro'k: «Itz gitxi. baiña bearrezkoak idaztera natorkizu. Artu neban zure idazki ezin jatorragoa. Bertan irakurri neban zure uste ta guraria, ezin obea irudituten zait. Egiz, geuk, edo obeto esanda, bertsolari ta olerkariok, bearrezko genduan olako aldizkingi berezi bat. Nire ustez, oraingo onek, danon gurariak beteko ditu. Zorionak jaio-barriari, ta ainbat lasterren gizondua izango al da. Egiz txalotzen zaitut.

 

        Iruñatik, Jose Agerre'k: « Dezun asmoa begiko zait, baita txalogarri ta sustagarri. Ardiesteko opa dizut nai dezuna. Jarrai, ba, aurrera, naiz-eta norbaitzuk irten bidera, aldiok olertirako gai ez direlako aitzakiaz. Olermenaren bulkoain ziria aditzen degunok, esan ok gora-bera, ez gera ketxu. Ezta azolminik ez digu ekarri bear, baldin eta karrask egiten ba'dute besteen aleginek. Besteeri gertatzen dena, bearrez ere, guri ez digu gertatu behar. Egin zagun geonen ahala ta bearkizuna. Txanda ba'da alabeharrezko, betor ba orduan, ezinbestez ta azkartara, amor eginbebarra edo kur-unea.

        Olertia dela bide, gozogarrik topatzen dira bizitzan. Euskerari buruz ere ez da etsi behar. Emagun ziur aleginzaro barri untan aldeka onurakorrak ukanen ditukegula baita, alarik ere. Bederik bertsolari edo koblakari buruz. Ertilari erritar ok beren aise utzixeak ditugu aspaldion. Ain zuzen ere solasa ibili degu aremein zelan esna bazterretan bertsolari gaztek, degula nola degun bertsolaritza erriaren goreneko aldina. Orra, aurki sortuko zaigu, bertsolari-kariotan, jorieneko mena. Aita Zabala'ren idaztia. Erran dezakegu aro barri ta naroa degula urran. Ta zein eta zenbat menak ez ditugu bertotik eskuratzeko gai!... Uni soai, eskainkor agertzen zaigu geroa. Betor, ba. zure aldizkari begikoa».

 

        Ondarribi'tik, Fernando Artola, Bordari'k: «Zeure-zeurea jaso nuen bere garaian. Poz aundia eman zidala esan bearrik ez dut. Ori da jatortasuna, ori da asmo ona, ori da bene-benetan... «txurian», erdi-erdian, jotzea. Bejoindizula! Ba-dakizu, ni alper xamarra naiz, eleketa bide, lagunari idatzitzeko; ikusi bestela zenbat egun bear izan ditudan zureari erantzueko. Baiña, berandu bedere, emen natorkizu, zuri arnas eman naien. Ni olerkari ustela nazu, ta ezin gauza aundirik igorri; ez dakiana askotan ausarta izan oi da; ni bat... izena izana baiño aundiagoa detana naiz. Zuk ongi dakizu. Onekin batera olerkitxo bat igortzen dizut; ondo ba'derizkiozu, argitaratu; txarra bada... Olerti, Olerti, Olerti! Olerkariok ere zerbait ba-gerala agertuko dezun aldizkingia, ar zazu nere ongi-etorria. Milla esker, nik ere zuri ».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.