L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Guda olerkaria

 

Sidney Keyes

euskaratzailea: Otsalar

 

        Sidney Keyes, ingelandar olerkaria duzu, irakurle. Gudak kezkaturik egin zan olerkari. 1943'garren urtean, 21 urte bakarrik zituala, gudan bertan arkitu zuan eriotzaren gau beltza.

        Bere olerkietan, oartuko zeran lez, pakearen billa zebillena zan eta, egun batean, bere eskuan azkon bat ikusi zuena. Baiñan, zergaitik, Keyes'ek, susmatu zituan eriotzaren atzaparrak bere gaiñean? zergaitik egiten zuen ildakoekin ames? Arritzekoa da...

        Illobi estu batean kukurturikoekin pentsatzen zuen ura, orain beren artean dago. Bizitzaren udaberrian alkartu zan begiak lurrez beterik dituenekin. Gazte-gazterik illerriratu zan, lili-osto ta auts usaia duan gaura sartu ziranekin lilluraturik egoana. Ilkorra izan zan nunbait berak arkitu zuen galtzairuzko azkon ura.

        Garrantzizkoak dira, bere etorkizuna azkar susmatu zuen gazte onen olerkiak, batez ere gogoaren aldetik. Eta euskeraraturik OLERTI'ren irakurle ta lankideeri ezagutzera eman nai nituzke.

OTSALAR euskeratzailleak.

 

Pakearen billa zebillena naiz ta bere begietan

galtzairuzko ortzak arkitu dituana.

Itzak ikumenez arkitzen zituana

eta egun batean, bere eskuan, azkon bat ikusi zuana.

Bere orma tinkoen ondoan luperia

ikusten duan egillea natzaizute.

Egunen batean ikusten ba'nauzute gexo edo ero

ez burlarik egin nigan, ezta katerik jarri ere;

aizeari jarraitzen diotanean

ez nazazutela lurreratu,

naiz nere arpegiak liburu errea

ta uri sakaildua iduri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.