L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Euri-eguna

 

R. Tagore

 

Odei ixillak pillotuz doiaz arin-aringa, basoko goiertz baltzizkan. (Ez urten, ume!) Zingira-ezpana lerroz lerro inguratzen daben palmondoak zabuka dagoz, lotan lez, zeru ituntxoari buruz. Muturik itxas-kaioak, ego loiak bilduta, tamarindoaren adar-kimuetan. Itzal bat be, gero ta sakonago, ibaiaren sortalde-muturrean dabil errondari.

        (Entzun, esiko erromaran lotuta dagon beiak orru dagi amorru bizitan! Seme, itxain emen, kortara eroatera noia-ta). Astrapaladan doiaz gizonak zelai, solo ta landa ureztatu zear, ur-maeletatik urtendako arraiñak artzera nunbait. Errekaztoak egiñik doia ura bidexkaetan; jolas antzo amagandik iges egin dauan ume irribarretsua dirudi.

        (Ixillik; ontzidunari deiez dago norbait, ubidean! Egun-argia, barriz, joan doa, seme, ta ontzia itxita daukagu!) Itxura danez, lauoinka datorren euri zoroaren gaiñez dabilkigu zerua, zamari bai'litzan. Ibaia, eroapen bage, nastu ta iñarrosi yaku. Emakumeak iraduz, ariñeketan datoz Ganges'tik, edarrak sorki gaiñetan.

        (Argiak gertutzera noia, gaur goizetik illuntzen dau-ta! Ez urten, seme!) Azokako bidetik ez dabil arimarik. Errekara jasten dan kalea irristakor dago ta errez labantzen. Orruz daukazu aizea; sare artean arrapatu pizti bat dirudi banbu-ostotzan burrukari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.