L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 II (1960-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Zurea naiz

 

Jaurtarkol

 

Loiola'ko orma zarren babes paketsuan,

entzun, ene biotza, Jaunak zer nai duan.

Berak itz egingo dik ixil ta pakean...

Erantzun ik umilki otoitza luzean.

 

Lotu naikeri zarrak, laga amets eroak,

goruntz begiak jaso, zabaldu egoak.

.........................................................

... .......................................................

 

Zurea naiz, bai, Jauna, osoro Zurea,

Nere Aita zera Zu, ni. Zure semea.

Zu goraldu ta agurtu, Zu-mendean bizi:

munduan au egiñaz Zerua irabazi.

 

Au eginkizun santu, au lan atsegiña!

Zurekin beti bizi, Zukin bat egiña...

Nola ibilli naiz noizpait egi au aztuta

nere Zorioneko bidea galduta...!

 

Putzu zikin loietan edan nuan ura,

lur-gauza zirtzilletan jarri det ardura:

Eroa izan naiz, jauna, zoro ta gaiztoa,

Zurea utzita egin det nere gogoa.

 

Ez geiago, ez, Jauna, Zurea naiz-eta.

Egi au, biotza, artu t'euki zak gordeta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.