L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 II (1960-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Emaitza

 

Amado Nervo

euskaratzailea: Dirauket

 

Oi Bizi! Ba al dozu enetzat emaitzik?

(Illun. Otoi-otsa ba-dator torretik).

Oi Bizi! Zer dozu niretzat gorderik?

 

Abar igarretan aizea negarti, miñez.

Sarkaldean su-jario bizi...

Oi Bizi! Zein ete azken emaitz ori?

 

Maitasun andi bat zure emaitz bikaiña?

(Ezpanen ezzta, begien urdiña!)

Maitasun andi bat... Oi, olan ba'ziña!

 

Gentza andi bat ete? Nekezko bidean

aulduta, gogoa dot aren premian.

Bai! Mugagabeko gentza bat, urrian!

 

Edo... izar antzo pizturik, zeruan

argi biurtuko nire Ezkutuki? An

atzeman dagiket Jainko, azkenean?

 

Oi Bizi! Nire egun illunen mataza

oraindik ariltzen... Ara, otoi-otsa,

arrats-bera da-ta, betor zure emaitza!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.