Udaberria da...
Boris L. Pasternak
euskaratzailea: Otsalar
Udaberria da. Kaletik itzuli naiz, lertxuna ikaraz dan lekutik;
an, urrutitasuna erabakitzen da, etxea ere, ondatzeko bildurrez da,
aizea eritegitik atera dan geixoaren
jantzia bezelako urdiña da.
Arginabarra, etendako ipuin bat bezela utsik dago
izar baten jarraipenak ere lagata
milla begi gartsuk atzemanik,
ondogabea eta bizigabea da.
|