L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Barne-eresi

(Senar-Emazteen alkar arteko olesak)

Jondone Joan Gurutzeko'ren Cantico Espiritual

 

Jondone Joan Gurutzeko

euskaratzailea: Gaztelu

 

Emazteak

 

        1

Nora zaude estali,

Maitea, ni intzirika utziz?

Oreina bezela igesi

bazoaz, ta ni zauriz;

oiuka narraizu, zuk iges berriz.

 

        2

Arditegian gora

zoazten artzai larrera bide;

ain maite dudan Ura

begizta bazenezate,

iltear nagola minberaxe.

 

        3

Maitea billaketa

ibar mendiz joanen nuzu,

bego bai loraketa,

enadi piztiaz izu,

iraganen mugalde ta murru.

 

        4

O baso ta itzalgune

Maiteak eskuz landaturiko!

O barazki-belaze

lorez apainduriko!

Esan zuetatik al dan igaro.

 

        5

Eder-jario lasterka

igaro da bai zuazti otatik,

ta bidez begiraka

bere itxuraz bakarrik

ederrez utzi ditu jantzirik.

 

        6

Zer duket sendagarri?

Al banu Zurekin arkitzerik!

Ez zaidazula bidali

beste geznari arrotzik,

ez baidakite nai dudan berririk.

 

        7

Dabiltzanak oro

zure doaien berri dasaite,

ta denak zauritzenago;

iltear nago olaxe

zer zeraz ari dirala zezele.

 

        8

Nola ordea dirauzu,

bizia, zeranaz ezin bizirik,

eta Maiteaz gogaldu

oi duzunaren gezik

bizitzearren illerazirik?

 

        9

Biotza onela zauriz

utzi-ta, nola ez duzu osatzen,

eta aura ebatsiz

onela duzu uzten,

ostua ere ez eramaten?

 

        10

Itzali nere sumin!

Zer duke agian itogarri?

Zakustala aintzin,

Zu bai zaitut argi

bakarrik Zuretzat nai ditut begi.

 

        11        

Ageri zaitez beraz,

il nadi zure ederra ikusirik;

badakizu naimiñaz

ez dala sendatzerik

begiz begi ikustez besterik.

 

        12

O iturri garbi:

zure zillargune ninietan

banenkuske begi

kutun oiek bertan,

sarkor irarrik nere muiñetan!

 

        13

Urrun itzazu, Laztana,

egan noa-ta.

               Senarrak

Tziauri, usoa,

ara nun zauriz oreina

zure ega-amez muñoa

gaindik, eta atsartuz dagoa.

 

Emazteak

 

        14

Ara Maiteak baso,

zelaigune bakar oiantsu,

oi ez lako izaro,

ibai zaratatsu,

aize gurien zurrumurru.

 

        15

Gauaro isil bare,

arginabar-alde denean,

eres ezti nare,

bakardi ozenean

apari, maitemiñez eztitan.

 

        16

Azeriak atzeman,

loretan baidago gure maasti;

larrosaz bitartean

egiñen dugu loredi,

ez bedi iñor mendian ageri.

 

        17

Bego geldi iparra,

betor egoa maitakari,

bebil baratzera

usaion jarioki,

Maitea loretan bazka bedi.

 

        18

O judear andere!

lili ta otsolarrez lurrin

badarion bitarte,

aldaurian etzin,

ez gero gure aterpera egin.

 

        19

Ostendu zaite, Maitea,

ta zure begiz jo mendigañak,

ez gero banatu elea;

ikustzazu lagunak

oiezko ugartez doanarenak.

 

Senarrak

 

        20

Egazti lirain azkar,

leoi, basauntz, orein jauzkale,

mendi, uralde, ibar,

iturri, sukar, aize,

gabazko laztura begirale.

 

        21

Otoi! lira atsegin

t'itsas-xistuengatik, arren,

bego zuen sumin,

ez jo orma gañen,

Mazteak onustez dezan atseden.

 

        22        

Ain gogo zun baratza

atsegiñean sartu da Emazte,

bere gogara datza,

Maitearen besarpe

gozo-eztiki etziñik betarte.

 

        23

Sagarrondo pean

antxe giñan biok alkartu,

an nizun esku eman,

zure ama ondatu

zaneko berean ziñan osatu.

 

Emazteak

 

        24

Loretan gure etzangu

basapizti-saizuloz esia,

purpuraz eserleku,

bakerik eraikia,

amaika urre-iskilloz ornia.

 

        25

Zure atzetik urratsez

ibili dabiltz bidean neskatil,

txingar gori ukitzez,

ardo onduaz murgil,

urrinte gozo jariotan bil.

 

        26

Ardangela barnean

Maiteaz aserik, gero ibar

inguru egitean,

enintzan ezertaz oar,

leen nerraion saldoa ere gal.

 

        27

An nindun bulartatu,

an zerakuskidan jakite guri,

naizen au buruz buru

ageri nion Berari,

emazte-antzo nintzaion eskeiñi.

 

        28

Arima ta nik dudan

oro aren meneko ziardun,

sailik ez nere kautan,

ezer ez eginkizun

maitatzen ari nere ogasun.

 

        29

Baldin ni eritzian

gaurdanik ager ez banendi,

galdu naizela esan;

maitaketan ibilki,

iduriz galdua, nautela autetsi.

 

        30

Bitxi ta loraketa,

goizaldi naroaz autatuekin,

egiñen dugu sorta,

maite-gara bilkin,

eunduz nere ille batekin.

 

        31

Ille-izpi batean,

nere lepora egaldari

zenekusan berean,

geldi bai ziñan atzi,

nê begi batek zizun zauri.

 

        32

Begira zidazula

jantzi ninduzun begi-ederrez,

zindudan samur-gura:

ortik nauzu ongaiez,

goretsi zaitudan nê begi okez.

 

        33

Ez nazazula gaitzetsi,

baldin leen beltxeran banintzan,

so zaidakezu ongi,

neri begira ondoan

ederrik jarri bai nuzu ni baitan.

 

Senarrak

 

        34

Uso txuria kutxara

itzuli badator abarrakin,

baitare usapala

uralde lagunakin

batu da, ain maite dunarekin.

 

        35

Bakarrean bizi zan,

bakarrean du atseden ar,

bakarrean zeraman

bere Maiteak bakar,

bakarrez maite dira alkar.

 

Emazteak

 

        36

Goza gaiten, Maite,

eta dezagun zure ederraz

mendi-muño ikuste

iturburu garbiaz,

barnera gaiten itzaluneaz.

 

        37

Ondorean gorengo

arpezulora joanen gaituzu,

ondo gorderik baidago;

gaiten an barneratu,

granada-ardo edanen dugu.

 

        38

Ager zaidazu bertan

nere gogoak naiena zuna,

idazu geroenean,

ene bizi zerana,

lengoan eman zidazuna.

 

        39

Egurats-artze ura,

erresiñola-kantu gozoa,

ibar ta bere ganora,

gaualdi nare giroa,

min gabe sar oi dan sulanboa.

 

        40

Etzun iñork ikusten,

Gaizkiña ere etzan ageri,

esia bare zegoen

ta zaldikari-eli

gainbera zetorren ur-ikusbegi.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.