L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Izparrak

 

Neurtitz zeingeiagoka mugaz andik

 

 

Bitaño

 

        Garaiz adi-erazoz, olango poesi-gudu edo zeingeiagoka bat erau eben mugaz andiko Eskualzaleen Biltzarrakoak. Ona laburki gaiak eta gaiotan nok jaso dauan saria.

        I.—KANTU-SAILLA. 1) Aur-kantuetan, «Adineko goiti-beheitiak», Jean Pierre Iratxet'ek egiña; 2) Amodiozko kantuetan, «Amondioa», Jean Etxamendi'rena; «Maritxu», J. P. Zubiria'rena; «Etxexuriko: Mayi», J. P. Iratxet'ena; 3) Amen pestako kantuetan, «Ama gabearen kantua», J. P. Iratxet'ena; 4) Norberak autatu gaietako kantuetan, «Inozent odola», J. Etxamendi; «Garaziko hiri-nausi zaharrari», Pierre Duny-Petre; «Haitz haundia», P. J. Zubiria; «Oi ene Bettiri», Mayi Elizagarai.

        II.— POEMA EDO OLERKI SAILLA. 1) Oxobi zenaz, «Oi Oxobi haundia», Mayi Elizagarai'rena; «Oxobi'ri», J. P. Iratxet'eua; 2) Eskua'ren laudorioz, «Eskua», J. P. Iratxet; «Esku miresgarriak», izen gordeko Manexa'rena; 3) Komentuko bizitzeaz, «Komentutik», Mayi Elizagarai azpandarra; 4) Norberak autatu gaietan, «Amaño-kantua», «Haidura», «Urrikalmenduzko kantua», irurok izen gordeko Manexa'renak; «Azeri zaharra», Leon apaizarena; «Oi Eskualdunak», P. Duny-Petre'rena; «Nik zuri, zuk neri», Sagartzazu'tar K. ondarribitarrarena; «Jatxu hirian bizi naiz», Perzebal Jatxuarrarena; 5) Olerki jostagarriak, «Manex'en marrakak», P. Duny-Petre, Akizekoarena; «Xakurren bekatua», J. P. Iratxet apaizarena. Olerkari oberenaren saria: J. P. Iratxet apaizak jaso eban. Zorionak millaka guztieri.

 

 

Iñaki Larramendi euskal olerkaria il da,

Bidasoa'ko Bera'n

 

        Agostu-Dagonil onen amargarren egunean il da Bidasoa'ko Bera urian, Altzate'ko «Errik-Itxia» izena daukan etxean, Iñaki Larramendi euskal olerkari ezagutua. Berako enparantzaplazan dagon «Leonperikobaita» etxean jaioa, orain larogei ta sei urte. Benetako kristiñau zintzua eta benetan euskaltzalea, argia baiña apala, eta biotz oneko gizona. Amairu seme-alabaren aita: seme bat margolaria, pintoria, Joanito Larramendi, orain Venezuela'n bizi dana.

        Joan dan udaberrian olerki-liburutxo bat argiratu eban Zarautz'eko Itxaropena Argitaldarien etexan: «Olerkiak» dauko liburu orrek izena. Larramendi'k olerki asko ez ditu egiñ, baiña egiñ dabezanak ederto egiñak dira, maitasunez eta euskera jatorrian egiñak. Olerki orretan garbi ikusten da siñismen aundiko kristaua ta euskaldun aundia izan dala.

        Euskaltzaindiko urgazle be baizan; naparren eskaeraz izendatua, Azkue jauna Lendakari izan zan denboran. Abeslari ona be bai; erriko elizan abesten eban eta Espaiñia'ko errege Alfonso amairugarrena eszkondu zanean, Madrille'ra eruan eben Larramendi, abeslarien artean abesteko.

        Goian Bego Bidasotar euskaldun ospetsua.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.