L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gau illuna

(Yon Gurutzekoaren Noche oscura)

 

Yon Gurutzekoa

euskaratzailea: Orixe

 

Nere zoriona! — Gau illunean,

maitez su-garretan, — iñor oarkabe

atera nintzan, — etxe-barruna

iabal neukanean.

 

Illun, bildur gabe, — zurubi gordetik

mozorro-iantzian, — illun, zelatan,

etxe barruna — iabal neukanean.

 

Gau doatsu artan, — ixil, iñork ere

ez nindekusala, — ezer ez nik ere,

nere biotzeko — argia baizik

gidari ez nula.

 

Au nendun gidari — eguerdi-argia

baiñon areago, — nik nekin tokian

zegon Arengana, — iñortxo ere

ageri etzala.

 

Gau doatsua! — argia baiño

maitagarriago — zitzaidan gaua!

Artan bildu ziran — Maite ta Laztan

Laztana Maite — biurtzen zala.

 

Lore-galtzar ontan, — oso osorik

Arentzat baineukan, — lo geldi zitzaidan;

maite egiten nion; — izai-ostoak

aize zegion.

 

Nik Aren adatsak — orraztu artean,

dorreko aizeak — esku legunez

lepoan ni ioaz — zentzuak oro

lotu zizkidan.

 

An geldi nintzan, — nitaz aztu nintzan;

burua makurtuz — Aren galtzarrean.

Oro geldi zegon. — An nere kezka

egotzi nendun — lilien artean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.