Arrikada
Gabriel y Galan
euskaratzailea: L.B.
Ba zijoan Jesus ona
soiñeko ubelez jantzirik,
kopeta odolezturik,
Jainkozko begirazuna,
soka lepotik zintzilik...
Obenak nauke mundua,
barru guziak diraki
negar samiñez urtua,
malkoz begiak bustirik,
itun biotz samurtua...
Zein gozo, sotill, paketsu
doan Nazaret'ko Jesus
kale bakartiz aurrera,
bide zakar eta arritsu
kalbariokoaren antzera...
Bai legun da eraman-onez
zijoan eta bai nekez
gurutza sorbalgaiñean,
begitartea naigabez,
maitasuna aurpegian!
Betillunik ginjoazen
Jesus onari jarraika,
juduak madarikatzen,
Judas da Jainko onaren
erailleez gaizkiesaka...
Ibildeuna bazijoan
urrats-geldi, naigabetsu,
eguzki motela ortzean,
jendea, berriz, negartsu!
Jesus nekelarripean...
Eta Jesusen ondoren,
borreru gizatxar ua
Jauna bizkarrean jotzen...
aren arpegi gaiztoa!
Ze biotz ankerra zuen!
Pizti bat samur zeikean,
ikusirik gure Jesus
arkumetxo bezelatsu
lurrera eror-bearrean
borrerotzarraren eskuz!
Basamutill bat, ordea,
mutillkoskorra artean,
oso biotz onekoa,
anima garbi ta ederra
zeruak bezelakoa...
Gaxte sinisberokoak
ixilik begiratuaz,
berebaitan suma zizun
etzela ua gertakizun
orrela lagetzekoa...
Ta erabakia artzen du,
besteagandik aldendu,
artu eskuan arria,
borreruagana eldu,
begiradan ausardia...
Aurrekaldera oldartuz,
ezpaiñak gogor estutuz,
lurrean tinkatuz oñak
eta besoa luzatuz
arritzarra an zijoak...
Ta andik pixkabatera
ikaragarrizko soñuz,
borreruaren burua
dator jauzika lurrera
dana zearo apurtuz...
Kristau oro izuturik
gertatua ikusita,
mutillari erasorik
galdazen zioten: «I,
baña, ori zergatikan?»
Berak, orde, arrokiro
zerantzuien guzieri
anima barrutikako
mintzaira erdiragarriz
«Errugabe jotzeulako...»
Jesusen nekaldi astuna
ausnarturik nerekiko,
auxe zitzaidan burura:
ote geran gaur gizonok
ume aiekin berdintzeko...
|