Horati'ren odak
(II'garren sailla)
Horati
euskaratzailea: A.O.
II. Krispu Salusti'ri
GAIA: Aberastasunak, nola erabilli? Pendiz malkartsua, noski baiño noskiago. Askoren jabe danak geiago opa du. Ta orrela beti gure biotz ondasunzalea. Diruari, baiña, aldiña (balio), erabilliak ematen. Esku-zabal danak, txaloak merezi ditu; zekena, berriz, iguingarri zaigu; bera ere zurbil, kopetillun ta dedurik gabe bizi da. Olerkariak Prokulei goratzen du, bere anai artean zeuzkan ondasunak zatitu baitzitun. Ureri antzera azi oi da diru-zalekeria.
Nullus argento color ca, avaris...
Krispu Salusti, meatz-zerra etsai!,
Lur zekenean ostendu zillarrak
Ez du margorik, zur erabilliak
Emana ezik.
5 Anaiak aitak lez artu bait-zitun,
Mende luzez da Prokulei biziko,
Omenak aizez du iraunkor gorako,
Iñoiz aitzeke.
Nausi ziñake, gogo leitsu eziz,
10 Gades urruti Libi'kin ba'zenu
Uztartuko, ta zu soilki otseindu
Kartago biak.
Urmiña geitzen gaitzari emanik,
Egarri ezin aiza gaitz-erroak
15 Zaiñak utz arte, ta uraren oldeak
Gorputz larua.
Kir'en aulkira Praate itzuli arren,
Onoimen ziñak erritarren aurka,
Zorun-taldetik uzten du saieska,
20 Egi irakatsiz.
Orrela, arentzat soilki ziurkatuz
Aginterri ta ereiño-buruntzak
Erdeiñu-nardaz begiz joten urretzak
Ditunarentzat.
Oarrak. 1. Salusti'k ba-zitun antza, Plini Zarrak dioskunez, zillar-meatz edo miñak, Alpe-mendietan. 6. Prokulei, erromatar zalduna, August'en adiskide miña; bere anaieri kendu egin zizkioten zeuzkaten ondasunak, erri arteko gudan Ponpei'ri jarraitu zioelako, ta arek beraren anaiekin zatitu zun zeukan etxaguntza. 10. Kartago Apirka'koa, ta Kartago, Espaiñi'koa. 17. Orode'n seme ta Parti'tarren errege Praate IV'garrena, oso odolzale zalako, bakaulkitik egotzia izan zan; gero, alare, Eskitarren laguntzaz, berriz eskuratu zun ango aginpidea.
III. Deli'ri
GAIA: Zoritxarra ate-joka datorkigunean, ez gera naigabe zilo erori bear; ezta zoriak par-irri egitean, geiegi puzkortu ere. Goiak damaizkigun ogasunak, igarkor ta utsal baitira, zurtasun-gogoz darabilzkigun. Gaitzak beren azkena date, bai ta onak ere; ta, zein txiro zein aberats, amai berdiña: eriotzan ez dago ez-berdintasunik. Urduri ta egon-eziña zenun Deli au; Dolabela, Kasi, Antoni ta August'en adiskide zan.
Aequam memento rebus in arduis...
Orizu zuk, oi Deli!, il bear bait-duzu,
Eta aldarte berdiñez jardun zazu beti;
Ez lar zurbil zori malkartsuz,
Onaldiz poz zoro neurrituz.
5 Zein oiñaze-miñetan aldi oro bizi,
Zein jai-egunez txito pozari atxiki,
Aski urrutian etzuna,
Falerno zarrenez kunkuiña,
An ler sendoak giar ta lertxun zuriak
10 Ostoz itzal guria dagiten tokian;
Ura be an bait-doa igeskor,
Lats makurgunez dardarakor.
Bekarzkite ona, bai, ardao ta usainki.
Ta larrosa panpoxen lore lar ertunak,
15 Diru ta adin laket deudeño,
Ta iru aizpen ari beltzeño.
Utz bearko erosi zugazti ta etxe,
Utz bearko baserri, Tiber gorrik urtu;
Eta oiñordekoak gozar
20 Zuk metaturiko onibar.
Naiz aberats Inako zarretik jaioa,
Naiz lander, enda xeeko, ozkarbipe bizi,
Deus ez; Suleize ezpaita kupi,
Ta zu opa zaitu sarraski.
25 Den-denok garamatzi; guztion zoria,
Bizkor edo nagi, da kutxatik irtena;
Potiñean gero jarriko.
Ta gu erbestera betiko.
Oarrak. 2. Zori gaiztoa, aldapa latz antzera du Horati'k; baiña, bai gorantz bai berantz, aldats onetan, ots, ondasun-auzian gogo ta kemen berdiñez jokatu bear dugu. 16. Balbe edo eriotz-aizpak iruten duten mataza askatu-eziña. 21. Argos'ko len-errege, mitu-nortzua, Itxaso ta Teti'ren seme, aintziñateak diñonez.
IV. Xanti Pokeu'ri
GAIA: Xanti au, gerkar gazte bat dugu, Fili neskatx jopuak maite-sare artean atzia. Mailla ezberdiñeko maitasun onek ez du, noski, lotsarazi bear. Orla egin zuten Akil'ek, Aiax'ek, Agamenon'ek. Alare Brisei, Tekmese ta Kasandere, errege-alabak ziran, gudako goraberaz jopu, mendeko egiñak. Eta Pili'ren aurretikoak ere ez ote dira gero olako?
Ne vil ancillae tibi amor pudori...
Ez bekizu lots-zio, o Xanti Pokeu!,
Mirabeari diozun maite-su.
Leen, elur margoz zun Brisei'k griñatu
Akil ozarra.
5 Tekmese jopuk be Aiax nausia,
Telamon-seme zun sutu, ederrez;
Ta garaitz erdi beretu neskatxez
Atereutarra:
Gudu-saldoak basati jaustean,
10 Tesal-garaitzez, eta Ektor illik,
Gerkar aulduak aisago arturik
Pergamo uria.
Ez dakizu zuk Pili lerdenaren
Aitak, doatsu, suintzat nai zaituten:
15 Errege-etorki ark noski negartzen,
T'etxezain tzarrak.
Zure maitea, siñetsazu, ez da
Kiskil-kume; eta ain emazteki leial
Ta irabaz-etsai, ezin sor-azi al
20 Ama galdutik.
Beso ta arpegi ta berna borobil,
Txit goresgarri. Etzaitez susmoti,
Nik, bada, adiñez amarreko zortzi
Laster ertsiko.
Oarrak. 3. Brisei, adats eder gaztea, beiñola guda-ondakin banaketan Akil ausartari jausia. 5. Tekmese, Prigi'ko errege Teutrant'en alaba, arako gerrate baten Aiax'ek arrapatua. 7. Troia'ko ateetan bertan ebatsi zun Agamenan'ek Kasandere, burrukaldirik gogorrenean ari zala. 23. Ez izan susmo txarrik; Horati'k bai ditu berrogeitamar urte laster osotuko.
V. Lalage'bi
GAIA: Lalage neskatx eder bat besterik ez da oindiño, urte gutxikoa, maitasun kezka gabe jolasean ari dana. Beragandik bego urrun irrits eta zalekeri oro. Antzeko ta iduri bizitan, orrela aolkatzen du Olerkariak.
Nondurri subacta ferre iugum valet...
Ezin dizu oindio uztarririk eutsi
Bizkar ezian; ezin soro-lanik ere;
Ezta jasan ergi-oldarrik,
Aragi-dardar erasorik.
5 Landa musker zalea duzu zure biga,
Orain du ibar ozkirriz bero zapala uxa,
Orain sarasti busti ezez
Txalakin jolas atsegiñez.
Zeba t'egotz ezazu erraien zokotik
10 Mahats umo-ezaren irrika bizia;
Laster dira morda orizkak
Odol-margoz panpox jantziak.
Laster duzu atzetik; bizkor bai doa adin
Zakarra, ta ari jarriko zuri kendu urteak;
15 Laster daukakezu Lalage
Senargai billa, lotsa bage.
Ta zuk maiteko duzu Foloe muxiña
Edo Kloris ez beste, lepo dirdir aratz,
Illargi lez gau-osiñean,
20 Edo Gnitar Giges antzean;
T'onek, neskatx artean lekutu ba'dadi,
Begi zurrenei ere ziria sartuko,
Bai ille jareien zurbil jokoz,
Bai betarte izun bi erakoz.
Oarrak. 5. Gerkarren artean ere idurikizun au, edo antzekoak, sarri agiri dira; bai ta mahats-mordo eldu-ezarena ere. 17. Foloe oso latza omen, Kloris ederra ta Gnitar Giges maitagarria; Gnitar edo Gniditar, sortzez Gnido'koa bait-zan.
|