L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 I-II Zortzikote (1962-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Juan Etxamendi, «Bordel»

 

Jose Maria Satrustegi

 

        Gure olerkari jatorrak aantz-auts artetik atera bearrean gaude, ta ona zer bialtzen digun Etxamendi'ri buruz ango apez langilleak. Betoz onako asko. Sarrera bezela, ona zer bere eskutitzean:

        «Adiskide maitea: «Olerti» pinpiriñak irugarren urtea osotu du. Ez dakit zer gehio goratzartu, atera diran gisa guzitako lanak, edo ateratzeko modu ariñ, goxo ta bikaiña. Edozein izkuntzetan atera daiken oberenaren pareko plantan argitaratzen duzu.

        «Eta orai oroitu naiz behin egindako galdeintzaz. Aurtengo Ilbeltzaren 14'an zen, eta au galdegiten: «Orko seme argi Juan bertsulariaren abizena nola ole zan? Arrosagaray ala Etxamendi? Nik Arrosagaray bildu nuen, eta zuk «EGAN»-en (1-2-1958)... Etxamendi deitzen diozu. Bat ote dira?»

        «Orduan ihardetsi naizun baiezkoa, labur-laburra; bainan, geroztik hunat banuen xehetasun guziekin idazlan txiki bat prestatzeko gogoa. Gero ikusi dut zoin gutxi ezagutia den bertsulari au eta orrek pusatzen nau zerbait egitera. Orain bialtzen dizut lan txiki au. Zure galdeintzari buruz artu ditut ahal bezenbat xehetasun».

A. O.

 

        Bazterretxe bat ederra bideberri gainian; bide-biurguna (1) sudurretarik dilindan... eta arraintzako putzua, berriz, erreka zokoan: ori da Luzaiden (2) 'Bordelia».

        Etxeak badu bortan arri gorri bat. Labur-laburra dio

                «Juan Echamendi

                año de 1859».

        Erran laike, bertsutako berak artzen zuen izenaren orde, etxeari berea itzultzen ziola.

        Erriko amalau etxerik zaharrenetakoa dela «Bordelia» aspaldiko erran-zaharra da Luzaiden. Eta arrigarri da Eskualerriak nola begiratzen dituen xaharren gauzak. Izan zen 1794'an emen gizon bat, franzesa zela-ta, ifernu bizia erakusten ziotena: gerra denbora zen. Berak berriz emengoa zela; emengo soldadoak laguntzen zituela, eta batezere, azkeneko arrazoin au eman zuen:

        »...aspaldi Luzaiden naiz; emen dut nere etxea, eta errian amalau etxerik zaharrenetakotarik dut nere emaztea» (3).

        Berrehun urte, or nunbaiteko solasa da, eta ez ikusi baizik oraiko sineste bera bazela orduko jendetan.

        Ostatutzatik bakarrik bizi ziren lenbiziko denboretan emengo jende ariek. Jondoni Yacquesen (4) bidenagusiak Europan gaindik ekarritako beilariek emaiten zutena aski zuten bizitzeko.

        Amabostgarren mendeko liburutan erraiten da Luzaideko familitan erromesen pasaiako etorkizuna beste bizimodurik etzutela (5).

        Gañera, ez da orduko etxe zaharren lekuak ikusi baizik: denak bide bazterrian ziren eta elgarrenganik berex; kasik urrun. «Mokoseill», lenbiziko ostaturik, eta «Gorosgaray» jo artio ogei bat kilometro baziren; eta amalau etxe baizik ez.

        «Bordeliari ere, dagon lekuan, borta-bortara sartzen zitzaion bide zaharra. Askotan errerik izana da. 1793'an, erraite baterako, gure bertsulariak urtetxo bat zuela, frantsesek etzuten erri guzian etxe bat ere utzi eta eliza, beste guziak bezala joan zen (6).

        Bigarren estaieko lehio batian arri-marratu luze bat badu; eta ordukoa dateke. Itxuraz, borta aundiena oso-osoan betetzeko egina izan behar zuen, gero pareta berriak egitean andik eremana.

        Badu gurutze aundi bat errian eta, ezker-eskuin, izen marrak iru lerrotan. Bi bazterretan berriz, lau edo gehio erronda eta gurutze txiki, alde bakotxetik. Ikus daike:

 

                «Nicola        s/de Laral-/ de Mari An-/ a Ausq-/ ui Mar-/ ia Cosef.»

 

        Arri ontan emaiten dira familian izanitako bi deitura (abizen), eta iru jenderen izenak. Ortatik errex da noizkoa den ateratzea. Gañera, denbora guzitan ukan diren izen-aldatze gehienen kondua atera daike.

        1428'an agertzen da lenbiziko aldiz etxearen izena. Luzaideko bizitegiak izendatzen dituen Iruñeko liburu batek, itz auekin erraiten du.

        «Ittem Johan q. vive en la casa llamada Vor-deu» (7).

        Denbora artan etxearen izena aipatzea aski izan behar zuen erriko jendien berexteko; zenbat ote ziren denak ere?

        Sartzearekin, gero, familitan beste etxe batzutako jendeak, behartuak izan ziren deituren artzera. Ala edatu ziren bazter guzitara.

 

        «Bordel»: amazazpi garren mendean nun-nahi izen au, eta behar bada, etxean bano gehio kanpoan. Emezortzi garren mendeko eliz-liburutan ez da aldi batez ere sort-etxeko jendetan ikusten.

        Abizen edo deitura bezala zabaltzen asi zen denborakoa da Iruñeko paper xaharretako erran au:

        «Sancho de Bordele, casa llamada Bordele» (8).

        Bordel —franzesez Bordeaux—, iri aundiaren izena da. Ez da bakarra Luzaiden: «Paris», «Bartzelona» ta «Granada», dira beste iru etxe zaharrenetakoak. «Tolosha» ere badugu; eta Arnegin «Madrilenia». Ikusten da lekukoen joera zela, jende arrotzak beren sort-errian izenez aditzera emaitea.

 

        «Ausqui»: orai «auzqui» erraiten da. 1742'an ikusten dugu lenbiziko aldiz Bordelian: Sancho de Auzqui eta Juana Gaztanvide'ren ezkontza ekartzen dute urte ortako eliz-liburuak (9). Auen alaba zen, delako Mari Ana Ausqui, arriak ekartzen duena.

 

        «Larralde»: Alaba Mari Ana egin zuten etxeko 1769'an. Nicolas de Larralde, nagusi berria, Auritz'tarra zen. Ori bai, bere errian bano gehio bizi izan zen kanpoan, zazpi urtetan joan baizen Ehialarre'rat. «Larralde», Nafarroan Echalarretik zuten berez (10).

Senar-emazte bien izenak gaineko arrian ditu etxeak; eta orduko ukana zuketen beren Maria Josefa an berian aipatzen dena.

 

        «ECHAMENDI»: Berriz ere kanpotik zuten nagusia, Maria Josefa etxera ezkontzean. Reclusa, bazter etxe aundiko semea zen Pedro Echamendi; —onen aita Mendibe'koa— (11).

        Auek eman zuten mundura gure Juan Echamendi, bertsulari aipatua, 1792'ko Urtarrillaren 7'an (12).

 

        «Arrosagaray»: Ana Josefa, bertsulariaren alabak sartu zuen deitura au etxean. Bi aldiz ezkondu zen eta lenbiziko senarra Arrosagaray'tarra zen, Ehialarreko semea. Iru haur ukan zituzten. Bigarrena «Kurutzezaharreko» semea zuen.

 

        Lauetan ogeita zazpi urtetan hil zen «Bordel» bertsularia. Auek dira eliz-paperrak emaiten dituzten xehetasunak

 

                num. 2

                Año 1792

                Juan Echamendi de casa de BORDEL

        El dia 7 de enero del año 1792 nacio Juan Echamendi, hijo legitimo de Pedro y Maria Josefa Larralde, dueños de la casa de Bordel. Abuelos paternos Miguel Echamendi y Maria Gaztambide, el de Mendibe en Francia, ella de aqui. Maternos Nicolas Larralde y Juana Maria Auzqui, naturales de esta.

        Padrinos Juan Gaztambide y Maria Gaztambide. El bautiszante don Fermin Irisarri. Firmado: Fr. Gabriel de Zizurquil, Vie. Int. de Valearlos. (Lib. 2.° Baut.; fol. 7 y v. Apendice).

 

                num. 7

                Año de 1879

                Juan Echamendi BORDEL

 

        Dia 30 de mayo de 1879, habiendo recibido los Santos Sacramentos murio a los 87 años de edad en esta Villa de Valcarlos Juan Echamendi, natural de la misma, marido de Juana Harriet, natural de Arnegui, en Francia, y dueños de la casa de Bordel de espresada Villa: no testó y al dia siguiente despues de los funerales acostumbrados, fue su cadáver conducido al Campo Santo, y firme don Nicolas Polit, Vicario (Lib. 3.° Dif. fol. 74. v. ).

 

        Bordelen azken egunetan etorri zen bertsularien mundura beste Juan Echamendi bat, Esterenzubi'n. «Zaldañenia» orai borda dahana, orduan, bertsuka ariko ziren ezpain ttipi arien lenbiziko atsa bildu zuen etxea.

        Bi aldiz Ameriketan izan zen. Berak erosiak ziren «Gilontoinia», eta seroren etxea. Beti gizon zuzenaren izen ona utzi zuen bazterretan.

        Gazterik aski joan zitzakon bere seme apezten ari zena. Baditu suyeta oni buruz bersu ederrak. Erriko gora-bera gehienak ere utzi dauzkigu bere bertsutan.

        Ondar egunak itsu egin ditu munduan. Hil bano lentxago festa eder bat egin zioten, eta Bayonako Jaun Apezpikuak ezarri zion, bide luze bateko mereximenduen saria erran nahi zuen medaila. Duela denbora gutti joana dugu. Goyan Bego.

        Utzi ote daugute izen bereko bi bertsulari auek, irugarren bat?

 

(1) «bide-biurguna» = curva.

(2) «Luzaide», es Valcarlos.

(3)  doc. «Marimaite»; fol. 8; año 1794.

(4)  «Jondoni Yacques» = Jaun Done Yacques (Señor Santiago ). Bada etxe bat «Yacquesenia».

(5) Comptos. «Fuegos» 1428.

(6) Arch. Par. Indice I; fol. 20. v.; año 1793.

(7) Comptos. «Fuegos» 1428.

(8) Comptos. «Tuegos» 1644.

(9) Arch. Par. Vale. Lib. I casados; fol. 98 v.; 1749.

(10) l. c.; Lib. 2.° cas.; fol. 57; 1761.

(11) l. c.; Lib. 2.° cas.; fol. 116; 1789.

(12) Nació el 7 de enero de 1792 f 1. e. lib. 2.° Baut.; Apend. f. 7. v.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.