L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Illundian izar bat

 

Satarka

 

                        I

Udaberri'ko egun argitsu aietan

Erri zarretik urrun joaten nintzanean

Nere maitearekin landa alaietara,

Zein atsegin zitzaidan orduko ibillera!

 

Zelai ta baratzetan arros eta lili,

Urretxindor txoriak an-emen kantari,

Loretxoak zabaltzen usai on gozoa...

Gu bion biotzetan maitasun beroa.

 

Etziñan eder, baiñan ain ziñan polita...

Gorputza zenun lirain, illea gorrizta.

Zuk bazenuen beste neskatxen aldian

Gauz arrigarri bat... Zu, Aingerua ziñan!

 

Biok belar gaiñean lasai eserita,

Zure begi politak neri begiraka...

Itz maitekor goxoak zuri entzutean.

Zer nolako zirrara nere biotzean!

 

Lilluraz zoraturik maitatzen zindudan;

Zu bezelako aurrik neretzat ez bait-zan.

Alkar aspaldi irrikiz, biok ezkondu nai,

Gau eta egun beti, egun onaren zai!

 

Ta gero gure eskuak ongi alkartuta

Ibiltaldi atsegin, eder bat eginda

Neketan eta nagi, ai!, etxerakoan,

Gure biotzak miñez, banakatzen giñan!

 

                        II

Ustegabe etorri zan Udazken mingotsa,

Nere gogoa auldu ta minduaz biotza!

Eudi otzak ustelduz loretxo gaxoak,

Mutututa gelditu ziran txoriñoak!

 

Zuaitzetatik arin, aidean ostuak;

Landa, zelai. baratzak orain zarpailduak...

Alako ustel usai txar bat zan usaintzen...

Eta bere lurriñak niñutm ildutzen!

 

Eta zu, maite, auldu ziñan ta gaxotu!...

Ta loreak bezela, azkenik... igartu!

Il ziñan, il, zu, nere maitale kutuna...

Zu, loretan lore eder, usai gozoduna!

 

Gelditu nintzan bakar-bakarrik lurrean;

Maite polit gabe, itun, miña biotzean!...

Gau eta egun beti, oi!, zutzaz oldozten...

Nere otoitz gartsua zugana zuzentzen!

 

Beti egoten ziñan zerurontz begira;

Jauna'k eraman zaitu Goi'ko Aberri'ra...!

Biotzez zuri otoitz, zu zauden lekura...

Bizi naizen mundu ustel ontatik zerura!

 

                        III

Udalen etorri da urtero bezela;

Aurtengoa neretzat Udalen minbera!...

Ez naiz joaten landa ta zelaietara,

Nere maiteñoakin pozik jolastera.

 

Betiko il da neretzat Uda zoragarri...

Udaberri'ko goiza, egun argigarri.

Baiña beste aldetik arkitzen naiz pozik,

Maitale kutunak... bart deitu nau zerutik!

 

Gauean nere gelan argi-izpi diztira...

Ni arrituta... tinko... berari begira...

Ta bat-batean entzun dut aots eztia,

Maitalearen aots ain zoragarria!

 

                        IV

«Ez izutu, ez, lengo nere maite ona...

Emen zeruetan dut nerekin zoruna

Alai ta pozik nago JAUNA'ren onduan;

Aingeruekin lagun, betiro kantuan!

 

Atoz arin zu ere ni nagon lekura...

Ekartzazu zurekin biotzeko su ura,

Zuk duzun maitetasun ederraren sua.

Maitasunik gabe ezin iritxi zerua!

 

Or bean geiago ez oiñazetan bizi...

Eskain diot zuretzat Goiko Jaun onari

Gozamen guzi danak ditun bizi-toki,

Eta iñoiz itzaltzen ez dan zorion-argi!»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.