Horatiren odak
(II'garren sailla)
Aita Onaindia
XVII. Mekena'ri
GAIA: Mekena gaixotia izan zan, beti ere. Plini'k dionez, etengabe euki zun sukarra; goiztar ta garai aurretik zartuta, susmo txarrak joa ibilli zan aldioro, kezkati ta malkotsu: eriotz bildur genun, alegia. Orati'k pozkario pizkat eman dio olerki txukun onen bitartez; maite du ta maitasun ortan dirauke il-ondoren ere. Noranai joan, araxe jarraitu dio oraiñarte; bai ta eriotz-zorian ere: ontan ere bai, zuri jarraituko dizut, ez baita indarrik gu banatuko gaitunik.
Cur me querellis exanimas tuis?
Zergatik nauzu zeure antziz biozkatzen?
Jainkoei etzaie eder, ezta neri ere,
Zu lenen iltzea, Mekena,
Dirdir ta euskai ene gauzen.
5 Ai, ene bizitz-erdi!, zu indar aurrekoak,
Ba'zaramazkit, zer dagi beste erdiak,
Neurri berdiñean, ez maite,
Ez oso bizi etzaizunak?
Egun ark ondamena dakarke biona.
10 Ez, ez nun nik etoi ziñ egin. Ba-noa bai,
Zu aurrez, ba-noa noranai,
Prest ni zurekin azken-txandan.
Ez su-kimerren atsak, ez, berbiztu arren,
Eun eskudun Gias'ek zugandik ni oildu:
15 Zuzen altsuak auxe du nai,
Auxe zaie eder Balbeai.
Aztak naiz Erensugek zakar ta bildurkor
Au jaiotz ordurako ni ikusi jaiotzen,
Bear bada Aker adartsuak,
20 Esperi itxas zigortzailleak,
Gu bion izarkia batean kakotzen.
Zu Jupiter jagolek zindun dirdaitsuki
Saturno'n eskutik erauzi,
Ta adur egalarl egoak
25 Geldiaz zitun, erri bilduak irutan
Zu, antzokian, txalo alaiz agurtzean;
Ta niri enbor eroriak
Burua kraskatuko ziran,
Merkuri'k mait ditunen zaintzaille dan Paun'ek
30 Bere eskoiz zartakoa ez ba'lit arindu.
Gerta zuk eskiñi t'opamai:
Artxo txaua nik nai larrutu.
Oarrak.13. Kimer suzko bidutzia zan, sugarra zeriola beti; leoi-burua zeukan, auntz-gorputza ta irantsuge-buztana. 14. Gias, erraldoietatik bat, zeru ta lurraren seme, Jupiter'ek, bere aurka jaiki zalako, Tartar edo su-leizan amildu zuena. 17. Azta, Erensuge ta Aker, Zodiak deritxon izartegiko iru ezaugarri; ezaugarri bakoitzari indar berezi bat ezartzen zitzaion aintziñatean, batez ere norbaiten jaiotz-unerako: Azta, irailleko ezaugarria, izarki zori onekoa zan, eta Venus'ek zeukan bere babespean; Erensugea, berriz, agertzorduan betarte oso izugarria erakusten du, urrilleko ezaugarria, zori txarra dakarkiguna noski: Gudu edo Marte'ren zantzua; Akerra, azkenez, Saturno'ren ardurapekoa, izar kaltegarri ta bildurkoi, lotazilleko ikurra ta ekaitzak sortzen dituna. Sarkaldeko itxasoen zigortzaille deitzen dio Olerkariak, eguzkia bada neguan sartu oi da ezaugarri ontan, aro euritsu ta eraso biurriduna. Esperi bi ziran, Itali ta Espaiñi; Grezi'tik begiratu ezkero, biok bait-ziran sarkaldera jausten.
XVIII. Zeken Bati
GAIA: Au, gai arrunta zun Orati'k, arrunta ta atsegin zitzaiona; alare, beti berri aren esku antzetsuan, egiz ta biotz-ondoz ta xeetasun ainbatez edertu ta aberasturik. Pozarren bizi da bere eukian, ez gutxi ez asko: zentzu zur ta adin argiak ditu ondasunik ederrenetariko. Ba-dauzka lur ondasunak ere Sabina'n, etxe ta soro-arlo; ez du geiagorik nai, ez du iñor nekarazten etxaguntza ori edatu bearrean. Zertako? Aldia egaz dioa: eriotza daukagu zain, albora eziña, arentzat naiz onentzat berdiña. Ta bein il ezkero, eztu ildakorik urreak berbiztuko.
Non ebur neque aureum...
Ez bolizko ez urrezko
Nire etxeak ez du gain-azpirik diztikor;
Ez, Imet-agarik ere
Ez dute ersten Apirka'n urrun mozturiko
5 Zutoiñak; ezta ez nion,
Nausigai ez-ezagun, Atal'i etxerik
Artu; andere zardaiñak
Lakoniar jantzia etzidaten eundu.
Ba-dut, baiña, nik fedea
10 Ta olermen goria, ta aberats okiak
Ezeukian nau billatzen.
Jainkoak ez ditut nik geiegiz nekatzen,
Ezia altsua lar zigortzen,
Sabindar alorrekin bai-naiz zori ontzen.
15 Elkar-joz dabiltz egunak,
Ta eriora doaz illargi berriak.
Zuk, il-ur, aitzak lantzeko
Agintzen duzu ausart; ta, zupuz aizturik,
Etxeak dozuz jaso nai;
20 Ta, ur-ertzeko lurrakin ez aski aberats,
Bai oskar dagian itxas
Egiak okerrazten saiatu oi zera.
Eta zer, auzo-landetan
Mugak erroz erauzi ta zikoiz maizterren
25 Ertz-gaiñez jauz ba'dagizu?
Jaurti senar t'emazte; t'or daramazkite
Guraso-jainko ta aur loiak.
Baiña aberatsak ere eztu, eskierki,
Beste jauregi-egoitzik
30 Orko lapurrak autu diona izan ezik.
Zer uste? Nolaz aurrera?
Txiro naiz bakal-seme, lur-azala iriki
Oi da bientako berdin.
Su-leizeko morroiak, urrez atzitua,
35 Etzun, ez, berriz itzuli
Prometeu txit maltzurra. Ark dauzka atzi Tantal
Arroa ta onen enda.
Onek, bada, dei egin, edo-ta deirik ez,
Txiroari oi dio entzun,
40 Eta nekeetatik oi du onez atera.
Oarrak. Eztitan jori ta atxurdiñetan aberats genun Imet mendia; aitz auek uriak ziran geienik, arabegi urdin batzukin.4. Margo laruzko aitz auek Numidi'tik zetozten.6. Atal III'garrena, odoletiko oiñorde bage il zan, eta erromatarrak jabetu ziran aren aberaski joriz.8. Kitere itxas-aldean eta Lakoni'ko urgaltzarrean purpur edo gorrikia, artillea margotzeko erabilli oi zana.13. Bere adiskide Mekena dugu altsu au.21. Bai edo Baia erria, Napoles'tik ego-sarkalderuntz. Puteoli'ri aurrez-aurre zegoan; ur bero ta metal-iturritan ugari oparoa.27. Etxeak eta etxekoak zaintzen zítuzten jainkoak; irudi txikiak ziran auek, lander eta beartsuenak geienez.34. Su-leizeko ontzikaria, Karont.
XIX. Bak'i
GAIA: Oda ontan Bak maitagarri agertzen zaigu bere kutunentzat, baiña izugarri etsaientzako. Orati'k gizonki abesten ditu aren jainkozko gorapenak. Ninpa ta Satir'i olertia irakasten ikusi zun bein; berak eusten die itxaso ta ibaieri, kalterik egin ez dezaten. Diotenez, ziri-olerkietakoa dugu au, gerkarren antzera taiutua.
Bacchum in remotis carmina rupibus...
Bak ikusi nuen nik arkaitz urrunetan
(Siñistu, gerokoak) bertso erakusten,
Eta Ninpak ikasten, ta auntz
Oindun Satir'ak belarri-zut.
5 Eue!, oraingo izuz zait gogoa dardartzen,
Eta Bak'en bularra betean da pozten.
Eue!, askets, Liber, asketsi,
Zeure tirsuz astun, lazgarri.
Kanta nitzake lasai Tiatar sumiñak,
10 Ardo-sorburu ta esne-lats ugariak,
Bein ta berriz miazkatu
Ezti enbor arrotiko.
Aizu zait zure emazte kantatzea pozkor,
Izar gain aipua, ta Penteu jauregia
15 Triskantz ez txikiz jausia,
Ta Likurgo'ren kaltea.
Zuk dauzkazu ibaiak teink, zuk itxas arrotza,
Zuk, mozkortua mendi gain urrutietan,
Suge-lokiz biltzen dituzu
20 Gaitz-ge Bistondarren adatsak.
Erraldoi talde etoia, zerorren sitaren
Aginterrira igonik zijola gorantza,
Zuk zenun Erreku itzul-az
Azkazal ta leoi ormazaz.
25 Dantza, joku ta jolas azkar ziñala be
Ta burrukan erneegi ez zioten arren,
Zu egoki zail zera ziñez
Pakez naiz gudaldi gordiñez.
Kerber'ek, irainkatu gabe, ikusi zindun
30 Urre-adar jantzia: leun isatsa igitu,
Ta Iru miizko aoz, joanik,
Oin-zankoak zizkitzun iku.
Oarrak. . Bakitar oiua, jainko onen jaupalemeak beuren barne-asazkaldietan erabilten zutena.8. Tirsu, Bak'en zantzu, igun edo lantza txki bat zan, untzorriz ta mahats-ostoz apaindua.9. Tiatarrak, Menade ta Bakante'tarren antzera, Bak'en jaupal-mirabeak.14. Penteu, Tebas'ko errege; etzun onek nai izan Bak'en omenezko gurtzarik beren aginterrietan sartzerik; tximistarri ñabar batek ondatu zion jauregia.16. Trazitar Likurgo'k, edonitarren lendakariak, mahasti guztiak ebakitzeko ta Bakantarrak atxilo artzeko agindu zuen, eta Bak'ek, asarre bizitan, adimen-argi gabe utzi zun.20. Bistone, Trazi'ko emakume bat, Bak'en mirabetzakoa.23. Erreku, erraldoien taldeko bat.Kerber, iru buru zeuzkan zakurra, suleizeko zaindari.
XX. Mekena'ri
GAIA: Orati'k bere burua goraipatzen du, asmuz ta idurikizunez naro ta txinpartatsu; illezkortasunak irri goxoz begiratzen dio. Mekena'k ez beza negarrik egin, bera ilda ere: egazti egalari biurturik, ludiko lurralde guztien gaiñez dabilke; iparrean naiz egoan bizi diranak, ondo ezagutu dute, ta bere bertso ta olerkien bitartez, nainun txalotu ta goretcia izango da nocki. «Ez egidazu, Mekena, obirik jaso: alperrik litzake.»
Non usitata nec tenui ferar...
Egal oiez astunez, bi itxuran neurtizle,
Eguratsean zear jeikiko naiz trebe;
Ta ez naiz lurrean biziko
Geiago, bekaitzez gaiñeko,
5 Uriak ere utzirik. Ez naiz ni aituko,
Guraso beartsuen odol, ez naiz ni ilko;
Zuk, Mekena, diotsazun au
Ez du Estigi-uiñak ertsiko.
Bai, bai, nire bernetan larru latza dager,
10 T'egazti zuri zait soin-goialdea bior,
Ta bizkar-atz-erpiñetan
Luma arin leunak zaizkit sor.
Bai, Dedal'en seme Ikar baiño azkarrago,
Ikusko ditut Bospor'ko ertz ulutsuak,
15 Ta, txori kantari, Getuldar
Aretzak eta ipar-soroak.
Kolko'k, ta Marsa-saillan izua estaldu
Oi dun Dak'ek, ta Gelon asauk naukete ezaun;
Neri dit ikasko espaiñar
20 Oitu ta Rodano'n dedanak.
Bioaz ut nigandik ii-erosta utsalak,
Negar-ixurtze ez aratz ta intziri geldoak.
Galga oiua ta utzi saiets
Obi-dedu alperrikoak.
Oarrak. . Estigi zingira, su-leize biran zazpi inguru egiten zituna.13. Ikar, Dedal'en semea, Kerete'ko biurgune itsutik egoekin irtenda, itxasora erori zan.15. Getuli, Apirka ipar aldeko zati bat; emen aurkitzen ziran Sirte edo aretza aundiak, Libi'ko itxas ertzeruntz oso arriskutsuak.17. Marsatarrak, Itali erdirantza bizi ziranak, oso bildurgarriak batez ere guda-liskarretan.18. Dakitarrak Europa'ko eskitiar bulartsuak ziran; Gelondarrak, ordea, Asia urrutikoak.
|