L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Horatiren Odak

(III'garren sailla)

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

I. Asini Polion'i

 

GAIA: Epikur gisa, neurrizale dagerkigu emen Orati. Barne-atsegin ta poztasuna ez daude aginpidean, ez asko eukitzean, ez izen aundi ta omenean, ez gorputz-edertasunean, arimearen neurri ta otzantasunean baizik. Erregeak ba-dituzte beren mendekoak, baiña Jupiter dago auen gaiñetik. Danok egoera bat-berean bizi ezta ere, ez gera arritu bear, erio bait-dator aldatz-beera. Zikoitzak, egiaz, lur-azalean ez-ezik, itxas-gain ere etxeak iaso nai ditutenak. Ez etxe jaiki lerdenak, ez janzkera bitxiak, ez jateko goxoak, ez usaiki eztiak, gizasemeak duen miña arindu ez ba'dagite, zertako gauza oien billa orren joratsu ta leiaz?

 

                        Odi profanum vulgus, et arceo...

 

Jende xakarra iguin dut, ta nik sapuzten.

               Ixil zaitezte: Muse'n apaiz, lendik iñoiz

                       Entzun gabeko kanta batzuk

                       Neska-mutillentzat nik ditut.

 

          5   Erregeak, izukor, otseiñak dituzte,

               Ta aiek ere Jupiter dute agintzaille,

                       Erraldoien garaitzez arro,

                       Bere keiñuz igituz oro.

 

               Gerta diteke onek ark baiño ildoz ildo

        10   Mahats-landara berri geiago jartzea;

                Ura, odol jator, eskale

                Zelaira; au, oikun-ospez, obe.

 

        Arek maizter geiago ditu, alegia;

        Bearrak, baiña, goiko zein beeko lege batez

        15           Ditu zori-jotzen: izenak

                Oro igitzen kutxa ozenak.

 

               Ezpata utsa buru-gain zemaika daukanak

               Eztu goxorik noski Sikul-jakietan;

                       Ez kitara-kantuk ez xorik,

        20           Eztio itzuliko lorik.

 

               Lo bigunak ez ditu asperkor iñolaz

               Soro-nekazarien etxe-supazterrak,

                       Ez ur-ondoko itzal itsua,

                       Ez Tenpe aizek dardartua.

 

        25   Naiko dana nai dunik eztu itxasoak

               Zirika oi; ezta Arktur'en oldar-jas latzak,

                       Itxas-altzoan murgiltzean,

                       Ezta Auntz-txoak goiz jaikitzean;

 

               Ez arriak zigortu mahats-alorrak,

        30   Ez soro gezurtiak; naiz zugatzak uren

                       Erruz, naiz izar-galda kexaz,

                       Naiz-ta negu gordiñen espaz.

 

               Itxasoa arraiñei medarño antz zaie,

               An ipiñi mukuluz; antxe etxegiñak maiz

        36           Morroiz ditu asoiñak jartzen,

                       Bai lurrez aseak be lerden.

 

               Baiña, bildur ta zemai, jaun aiña gaillentzen;

               Ontzi burniz jantzitik eztira urrutitzen,

                       Ta zaldizkoaren atzetik

        40           Kezka beltza don jarririk.

 

               Nork gurituko du min dana? Ez prigitar

               Arrik, ez izar bezin purpura gorrizkak,

                       Ez falerno-mats gorriak,

                       Ezta Persia'ko usainkiak,

 

        45   Bekaitz-miñez, zertako ditut nik jasoko

               Zutoin landu-berrizko atarte zangarrak?

                       Sabin-usa zertako alda nik

                       On-ibar ziztriñez, ziurrik?

 

Oarrak.— 2. Apaiz antzo itz dagi emen Orati'k.—  11. Erroma'n, odol argikoen etxeak muiñoetan zeuden geienbat, baiña agintari ta olakoen batzarrak zelaian ospatu oi ziran, ta ara jetxi bear.—  18. Sirakusa'ko Damokel dakarkigu gogora; Sikili'ko orrits-maiak, bestalde, txit oparoak omen ziran.—  Tesali'ko Tenpe ibarrak entzute aundia zun.—  28. Arktur, Itzai izar moltsokoa; otsaillaren 13'an eta iraillaren 5'an azaltzen da, ta etzan maiatzaren 22'an eta urrillaren 29'an; naiz agerpena naiz sarrera, euri-jasa ta aize-erauntsi zakarrez egin oi ditu. Auntz-txoak, Burtzaiñaren moltsoko izarñoak.—  41. Ospe sundia zuten Sinade, Prigi uriko marmal-aitzak; zuri zenun, katamotz margozkoa, orban gorriekin.—  44. Achaemeniumque costum, diño Orati'k; kostu au landara bat zan, Indi ibai muturreko Patala izaroan batez ere aurkitzen zana, ta beronen sustraiekin usainki bikain-baikiña egin oi zuten. Akemene, ordea, Persia'ko len-errege omen zan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.