L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Mutil-neskarekikoa

 

Gabriel y Galan

L.B.-k tajutua

 

Ez da zeru-azpi onetan,

mendi goian edo ordekan,

Kataliñ, zu añakorik,

neska bat bikañagorik

jartzeko biotza irrikan.

 

Goien-bordan jaioa, ta,

toki lendik ain ederra,

orain ederrago degu,

arrosa zurigorritsu

apaingarri zu bai-zera!

 

Belardiko baso-lore,

eguzki aizeak kolore

damaizun arpegi ortan

goizak utzi dizu bertan

bere izpi ta argi-urre.

 

Begi barrunbe oietan

illun-argi jolasean

eguzki dabill kiñuka,

egun da gaua burruka

zurekin ezkon naiean.

 

Izaera duzu sotill,

esakera, berriz, umill;

maite-gose piztugarri,

begi urdiñ, ille ori,

zure aurrean nor ixill?

 

Aritza bezin sendoa,

etxetar dezu gogoa,

enara goiz-kantaria,

menditar ibilkaria,

paguxoen antzekoa.

 

Sagarrale gazi-geza,

anpolaizko ezpaiñ ertza,

mendiko uraren ozkirri...

ontasuna den agiri

nunaitik begira neza.

 

Zorion amets egiña,

andregai biotz-biguña,

neretzako Jaungoikoak

noizbait aukeratakoa

asetzeko maitemiña...!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.