L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1965 III-IV Bertso urratuak (1965-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Urrezko aria

 

A.C. Benson

euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion

 

 

I. Asmoa

 

Ager ba'dot be neuretasuna,

    Azpitik narras, sube lanean,

    Sortu nai neukez au idaztean,

Barre ta negar ta arretasuna;

Nabai daikedan ederran guna

    Irudi sakon ta bakanean,

    Argi bereziz dakustanean

Gauza tikien aunditasuna.

Aztunkeri ta kezka-bildurrak

    Ez dodaz aintzat izango emen,

Oldozpen txairo, Gogo ikurrak

    Begi-belarriz oartuz lenen

Gizadientzat emoi samurrak,

    Emoile bakar Urtzi'n maitamen.

 

 

II. Iturbegia

 

Zazpi-Iturbegi'n nago alaitsu,

    Zazpi lats onein marmaraz loti,

    Zozo ase bat ereskoi goiti,

Arrats itzala luzatzen altsu.

Olerki muina dabil oartsu,

    Sort barri tantan Orrila argiti,

    Alkartzen doaz, aunditzen beti,

Latsa, erreka, beean ibaitsu

Gaur bitxi, Biar? Zikin, neketsu

    Ibar, baserri ta urietati

Zear tanto au berau igitsu.

    Erdi arminez, erdi amesti

Dinotsat: «Agur dagidaz sutsu

    Maita dodazan zelai ta arezti».

 

 

III. Tantak

 

Ura, edurra ta inoiz lurruna,

    Zein maila tantak Urtzi'n asmoan?

    Neu be, Zer? Ok lez ortze-itsasoan,

Nabai al arren izakizuna.

Nabil... Ete-naiz gero alduna

    Errezan bila bizitz aroan,

    Ala narabil Bultzak altzoan?

Nork dagi ba inoiz berak nai dauna?

Ikasle gara, ez irakasle.

    Gadizan lasai, iasankor ta alai,

Pozbage pozik, maita edazle,

    Urkoarentzat bigunez anai,

Ta uste onez zain, ume onesle,

    Sortu ginduzan Biotzaren gai.

 

 

IV. Lats Gorria

 

Muino orlegien altzoan dago

    Sakosta baten polpol osina,

    Ugats epelak mingots burdina,

Ertzeko bitsak ugarra margo

Sort-ala urdina, gorri beerago,

    Amuskotuten latsan oztina,

    Ur-bedar ordez bizar likina;

Danau bilesten lizar ta pago.

Udan geltsua; ez neguz aina

    Bilutsik, nabar, itzal ta ituna;

Lurrun gorrizkaz otzak ur-gaina.

    Berton, antzinan, asmo aztuna

On-artu neuan, latza da baina

    Gaur be neretzat bizi laguna.

 

 

V. Baserri ustua

 

Len ikusi dot beerago maldan

    Tsauno bat galtzer, ala be ederra,

    Utsik, sagu ta masmen bazterra,

Orekan estu eguzki galdan.

Orain, ostera —gizona baldan—,

    Basetse isil au, bizitza alperra,

    Soloen ordez biran dau lerra,

Galdetu, zertan, utsik ez al dan?

Tsaunoan zenbat ugazpen, eztai,

    Iaunartze aundi, iaikun ta ileta,

Aldi bateko erkamen ernai.

    Basetseak be, oroiz beteta,

Izpeka dinost, Ez daula izan nai

    Aro barrien opariketa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.