L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 I-II Ikus-miran (1966-urtarrila/ekaina) —<oler2137>




 

 

«OLERTI»-ren Olerki-sariketa

 

        OLERTI ba-doa aurrerantza, beiñola artu eban asmoari lotua. Jakiña, lan geiago ta kementsuago egin naiez. Euskera arloan sail zabala baitogu, oraindik erdi atxurtua. Gabiltzan polito polito, ta baikor, eta zerbait lortuko dogu ziurrik asko.

        Aurten be, beste urteetan lez, olerti-eguna ta olerki-sariketa izango ditugu,

        Olerti-eguna —ez aiztu— lenengo urteetan lez, Kristo Erregeren egunean ospatuko dogu, au da, urrillaren 30'an, illaren azkenengo domekan.

        Olerki-sariketa, barriz, onela:

 

        I.— Poesi liriku bat: edozein gai ta luzera: 1.000 laurleko.

        II.— Poema bat, berton gure edestia aizatuko ba'litz askoz obe: 1.000 laurleko.

        III.— Amar alegi txiki; ipuin txikiak, polito bertsoz borobilduta: 500 laurleko.

        IV.— Bertso-sail txikia, amabi bat bertso berri, laubost ahapaldi bakoitzak: 500 laurleko.

 

        Oarrak:

        1) Maikoak: N. Etxaniz, E. Erkiaga ta A. Onaindia.

        2) Noizko bidali: iraillaren 30'rako.

        3) Zelan bidali: a) Makiñaz edo eskuz argi idatzita; b) Lan bakotxaren buru-baruan, zein gairako dan adierazoko dauan zenbakia jarri; d) Poesi edo sorta buru naiz oiñean ez ipiñi egillearen izenik; e) Itz berezi batzuk jarri ezaugarritzat, eta ondoren, eztalki txiki baten barruan, egillearen izen abizen eta zuzenbidea daukazan txarteltxo bat sartu; etalki au itxi ta, lanarekin batera, aundiago baten barruan bialdu.

        4) Lan bialdutakoen yabetza: Sarituak, OLERTI'renak izango dira; enparauak be, duin diranak beintzat, berak argitara emongo ditu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.