Atoz gukin
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Bidertzean,
bakarrik ikusi nautenean alderatua,
gogotsu eta, zetati igaro diran
eskale antzeko
gizon batzuek
esan didate:
Atoz gukin
bidazti.
Eta, beste aundiki antzeko
gizon batzuek,
bere soin-apaingarriak urduritasunez
zeramakitenak,
berdintsu itzegin didate.
Atoz gukin
bidazti.
Nik danak ikusi ditut bai, igarotzen,
galduz an, bidearen urrun-urrunean...
eta, bakarrik gelditu naiz nere lekuan
itzik atera gabe.
|