L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 I-II Itzartze (1967-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Maria Clara'ren abesa

 

Jose Rizal

euskaratzailea: M.tar Sabin

 

Gozo-gozo orduak norberaren Aberrian,

adizkide dala Eguzkik argitzen dun guztia;

bizitza da bere basoetako aize egakaria,

atsegin eriotza ta laztanago maitasuna.

Mosu beroak jolaska dabiltz ene ezpanetan,

amatxo baten bular gañean itzartukeran;

besoak lepo billa besarkatzeko asmotan

eta, begiak irripar gozoz begitukeran.

Norberaren aberri-alde, atsegin da eriotza,

adizkide dala eguzkiak argitzen dun guztia;

aize egakaria eriotza da, ez dutenentzat

Aberri bat, Ama bat eta, Maitasun aundi bat.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.