Horati'ren odak
(III'garren sailla)
Horati
euskaratzailea: A. Onaindia
VIII. Niekena'ri
GAIA: Orati'k dei dagio Mekena'ri sabel-jai, oturuntza edo jan-edate batera. Baiña zergaitik, ain zuzen, epaillaren lenengoan? Erroma'ko andre ezkonduak egun ortan ospatu ot zituten «Matronalia» deitu jaiak, senit-ezkontzaen jagole zan June Lukine'ren omenez. Orati, ostera, ezkongai dugu. Baiña egun ori Orati'rentzat guztiz oroigarria da, egun orretan da bete-betean, Sabina'ko bere landetxean aurkitzen zala, zugaitz astun bat jausi ta doi-doi eriotzatik iges egin zueneko urte-urrena. «Nik beti jaituko dut egun au ardao zar onenakin», diño berak. Eta bere babesle aundi Mekena'ri dei dagio jan-edan ortara. Jaurerria pakean dago; datzitarrak, medutarrak, kantauritarrak, eskitarrak menderaturik daude. Ta olako atsedenaldi gozo bat bear du Mekena'k.
Martiis caelebs quid agam Calendis...
Arriturik diozu, ni ezkongai izanik,
Zer ari naizen gertuz epail-lenengoan:
Zer diran lore oiek, kee-ontzi beteok
Ta zoi gaiñeko ikatzok:
5 Zuk diozu bi izkeran maixu zeran orrek.
Nik, bada, zugaitz baten danbaz illik ia,
Jan edan atsegiñak eta aker zuria
Bak'i eskrin nizkion.
Urteak, itzulika, dakardan jai onek
10 Tul kontsula zanetik keera egiñiko
Txongil-zurari taputz pikez igurtzia
Dio jauz-eraziko.
Ar itzazu, Mekena, eun untzi laguna
Osasunez dalako, ta luze goizarte
15 Arei jagolak : begoz emendik urruti
Iskanbilla ta asarre.
Laga itzazu Uriko gizarte atazak.
Galdua da datzitar Kotison'en saldoa;
Medutarra, beretzat gaizkor, iskillu itsez
20 Barru-egatuz doa,
Otsein dugu Espaiña-mugako etsai zar
Katez berandu lot genun Kantauritarra;
Eskitarrak be, ustai lasa, zelai-unak
Nolaz utzi dabiltza.
25 Aiztu erriagazko kezkak apur batez,
Etxeko, bai, utzazu axol geiegia;
Ar zazu poz-pozikan oraiñak emana,
Utziz kezka gorria.
Oarrak. 3. Acerra darabil Orati'k, au da, intzentsu kutxatilla. 4. Gure ikazkiñak zoi edo belar ezez nasturiko lurzatiz estali oi ditute beren txondorrak; erromatarrak ere, antza, onako lur-zotalez antolatzen zituzten beren opari-maiak. 5. Mekena oso jakituna zan bai lateñean bai griegoan. 8. Bak'i beti ere aker bat eskeintzen zitzaion; onen ortz edentsuak, ba, kalte aundia egin oi dute mastietan, mats-aienak eta txerdenak janaz. Zuria izan oi zan ortzi-indarrei eskeiñitako oparigaien kolorea; oparigai beltzak ziran, berriz, su-lezako jainkoeri eskeiñia. 10. Erromarrak kontsularen izenez marratzen zuten beren ardaoaren urtea; oitura zanez, ardao zarrezko txongillak pikez igurtzitako kortxoz estaldu ta sueteko ketan jartzen zituten. 17. Mekena ordun Erroma'ko ta Itali osoko jaurlaria zan. 18. Kotison, datzitarren erregea, erromatarren etsai aundi, M. Kraso'k azpiratu zun, K. aurreko 29'garren urtean. 19. Medutarrak, beren artean guda gordiñean zebiltzan, jo ta eratsi, Fraate ta Tiridate zirala-ta batez ere. 22. Kantauritarrak, ots, Bizkai'tik Asturias bitartekoak, Agripa'k uztarperatu zitun. 23.Eskitarrak, burruka-zelaia uzterakoan beren ustaiak lasatu oi zituzten.
IX. Orati ta Lide
GAIA: Lide'k, lendik ere Telep'gatik Orali utzi zunak, maitale berria egin du, Turi'ko Kalais. Orati'k, bere aldetik, maite du Kloe. Baiña Lide'k eta Orati'k, naiz-ta elkarregandik bereiztuak, ba-dute beren barruan len-maitasunaren galda. Agi danez, onezkoak egin zituzten azkenean. Eta maite-su berotze onek sortu zun alkar-izketa txukun au, izkuntza guztietara ainbat bider itzulia. Abesteko egiña dala dirudi, Gure bertsolariak jardun oi dutenez, aldizka ari dira emen Lide ta Orati.
Donec gratus eram tibi...
Orati'k:
Eder nintzaizun artean
Ta beste gazte jaio kutunago batek
Sama txuria ez erstean,
Persarren errege lain nintzan ni zoritsu.
Lide'k:
5 Beste norbaitek zu geigo
Erre ta Lide Kloe'n urrengo etzala,
Ni, Lide, izen aundikua,
Erromar Ilia aifia nintzan aotua.
Orati'k
Orain Kloe'k dit agintzen,
10 Kantutan ikasia ta kitara jole;
Alai ilgo ni uragatik,
Neska bizitzekotan, adua sorezle.
Lide'k:
Elkar-sutan txigortzen nau
Ni Kalais'ek, Turi'ko Ornitu'n semeak;
15 Bi aldiz ilko nintzake,
Aurra bizitzekotan, utzirik aduak.
Orati'k:
Ta zer, lengo sura itzuliz,
Oilduak berriz borontz-uztarpean bildu?
Kloe gorrizka ezetsiz,
20 Lide'ri eiñ ezkero atea zabaldu?
Lide'k:
Kalais izar lez da eder,
Ta zu azal-tortoxa bezela flux-aiztrin,
Ta Adria latza lez sumin;
Baiña zukin nai dut bizi, il.
Oarrak. 14. Turi, Lukania'ko uri bat zan. 21. Izarrak oso eder baitziran erromatarren iritziz, maiz erabilli oi zuten idurikizun ori, edertasunari indar geiago emateko batez ere. 23. Adria edo Adriatiku itxmoa, ekaitzetan ugari, guztiz asarrekor omen zan lenago.
X. Lixe'ri
GAIA: Olerki-mueta atsegingarria. Gerkarrak «Paraclausithyron» deitu oi zieten onako poesi-tankerai, eta itxitako ate baten aurrean kantatzen ziran kantuak ditugu. Obidi'k dioskunez, auxe izan zan olerkiaren len-agerpena. Erderazko serenata bezela dugu, ta gureartean ere ba-zan olako oiturarik; toberak, esaterako, gabaz kalean, kanta ta soiñu, egiten ziran jaiak genitun; askoren artean sarri, ta bakarrik ere bai. Orati'k emen, nunbait, gerkarren antzeko oda bat ondu nai izan zun, eta baliteke berak Like'ri abestu izatea.
Extremum Tanain si biberes, Lyce...
Naiz Tanais mugan, Lide, senar gaiztoakin
Zuk edan bear izan, kupi zaitez nitaz
Alare, zure ate latz aurrean, emengo
Aizetan nagon ontaz.
5 Ate-otsa aditzen ez al duzu, ta aizez
Zure etxe polit biran nola zugaztiak
Oiu dagin? Ta nola ditun Jobe'k, aize uts,
Izoztzen elur jausiak?
Ken Venus'ek eder ez dun arrokeria,
10 Gibel biur eztaizun zori ardatza.
Penelope etzindun sor aita tirrendarrak,
Senargaien axanpa.
Oi, emaitzak, eskeak, maitaleen isdura
Ubelkarak, pieriar anitz oe-aide
15 Ditun zure senarrak mendu ezta ere,
Zaite eskaleen erruki;
Etzakit izan gaizto, zakil arte aiña;
Libi-sugeak baiño zaite samurrago.
Eztut, ez, zure ate ta ortzi-eurien
20 Joa beti jasango.
Oarrak. 1. Tanais au gaurko Don dugu, Errusi'ko ibai aundia; Ivan zingiran asi ta berein kilometru arat-onat ibilli ostean, Azof itxasoan usten ditu bere ur zirimoltsuak. 11. Like tirrendar zan, ots, etruskarra. Eta tirrendar emaztekiak, soiñez eder ba'ziran ere, oituraz ez omen ziran aipagarri. Plauto'ren komedi Cistellaria'n, bertako antzez-notin batek, Lampadisko'k, Melenida'ri au egozten dio: «Toskana'ko emakumeak bezela, etzera zeure gorputz ederraren zarramarraz ezkon-saria biltzen beartua izango». 14. Pieris, Be-Makedoni'ko eskualde zarra, egoalderuntz Olinpu duela. Orfeu ementxe jaio zan, antza danez. Bederatzi musak era ementxe zeukaten berei eskeiñitako mendi donea. 18. Libi edo Mauritani'n, ba, suge asarrekor zitalak egon oi ziran.
|